HomeGaiakHeriotzakPrentsa Oharrak Heriotzak %2,9 gutxitu...

2010/06/25eko prentsa-oharra

EUSKAL AEko HERIOTZEN ESTATISTIKA (HERE) 2009ko 4. hiruhilekoa

Heriotzak %2,9 gutxitu ziren 2009ko laugarren hiruhilekoan

2009an ehun urtetik gorako 197 pertsona hil ziren, 37 gizon eta 160 emakume

2009ko laugarren hiruhilekoan, hau izan zen heriotza kopurua Euskal AEn: 4.760 pertsona hil ziren, iazko aldi berean baino %2,9 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Lurraldez lurralde, Araban 600 lagun hil ziren, Bizkaian 2.694, eta Gipuzkoan 1.466.

Heriotzen behin-behineko datuen arabera, 2009an 18.901 lagun hil ziren; horietatik 9.783 gizonezko eta 9.118 emakumezko. Aurreko urteko behin-behineko datuen aldean, 43 heriotza gehiago, %0,2ko hazkundea.

2009an izandako heriotzetatik %30,5 (5.758) tumoreek eragin zituzten. Jarraian zirkulazio sistemaren gaixotasunak datoz, %29,3 (5.539 hildako); eta hirugarrenik, urrunago, arnas aparatuko gaixotasunak, zeinek heriotzen %9,2 eragin baitzituzten (1.744).

Heriotzen kausak ez ziren berdinak izan sexu batean eta bestean: gizonezkoen artean, tumoreak hilgarriago gertatu ziren zirkulazio-aparatuko gaixotasunak baino, ehuneko 10 puntuz; emakumezkoen artean, berriz, heriotza-kausa nagusia gaixotasun kardiobaskularrak izan ziren, eta tumoreak bigarren.

2009an gertatutako heriotzen artean, 59 heriotza urtebetetik beheragoko haurrenak izan ziren: 37 mutiko eta 22 neskato. Ehun urtetik gora hildako 197 pertsonen artean, 37 gizonezkoak ziren, 160 emakumezkoak. 1996an ehun urtetik gora hildako emakumeak 50 izan ziren; kopurua izugarri hazi da.

Ehun urtetik gorako pertsonen heriotzak, Euskal AEn, 1996tik 2009ra

Hazkunde begetatiboa positiboa da hiru lurraldeetan

2009ko behin-behineko datuekin, jaiotzak 1.815 gehiago izan dira heriotzak baino; Euskal AEko hazkunde begetatiboak joera positiboa du nabarmen. Hazkundea begi bistakoagoa da Araban (826 pertsona) eta Gipuzkoan (956); Bizkaian 33.

Heriotzak Euskal AEn, sexuaren eta heriotza-kausaren arabera Hiruhilekoen alderaketa

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz. Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández Tel:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEKo HERIOTZEN ESTATISTIKAri buruzko prentsa-ohar gehiago EUSKAL AEko HERIOTZA-ESTATISTIKEN DATU-BANKUA

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Heriotzak %2,9 gutxitu ziren 2009ko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Heriotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010303
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iv/2024
Eguneratze data : 
2010/06/25
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/15
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0006155_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Osasuna Saila

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar