2010/09/13ko prentsa-oharra
Euskal AEko BPGk urte arteko %0,5eko hazkundea izan zuen 2010eko bigarren hiruhilekoan
Aurreko hiruhilekoaren aldean hazkundea positiboa da, %0,3
Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko BPGk %0,5eko hazkunde erreala izan du 2010eko bigarren hiruhilekoan, 2009ko aldi beraren aldean. Tasa hau hobea da –puntu bat eta hiru hamarrenez- aurreko hiruhilekoaren aldean.
Espainiako ekonomiarako datua %-0,1 izan da; 27-Europar Batasunerako eta Euro-16 zonalderako, %1,9, eta %3,0 Estatu Batuetarako.
Aurreko hiruhilekoaren aldean Euskal AEko BPGk %0,3ko hazkundea izan zuen; hiruhilekoen arteko hirugarren datu positiboa da, tasa negatiboak lau hiruhilekotan eduki ziren, jarraian. Hiruhileko arteko aldakuntza hori %0,2 izan da Espainiako ekonomian, %1,0 27-EBn eta Euro eremuan, eta %0,4 AEBn.
Eskaintzaren ikuspuntutik, industriak eta zerbitzuek, batez ere, ekarri dute bai urte arteko, bai hiruhilekoen arteko bilakaeraren hobekuntza; lehen sektorean (hiruhilekoen arteko tasan izan ezik) eta eraikuntzan bilakaerak negatiboak dira.
Lehen sektoreak %4,2ko murrizketa du 2009ko hiruhileko beraren aldean, eta %20,5eko igoera hiruhilekoen artean.
Industrian, 2008ko bigarren hiruhilekotik aurreneko aldiz, urte arteko hazkunde-tasa positiboa da, batez ere Metalurgia eta metalezko artikuluak, Garraio-materiala eta Kautxu eta plastikoa adarren jokaeragatik. Hazkunde bera dugu hiruhilekoen artean, sei hiruhilekotan tasa negatiboak izan ondoren.
Eraikuntzan jaitsierak izan dira bai urte artekoan (%-5,5), bai hiruhilekoen artekoan (%-0,2); azken honetan jaitsiera apalagoa da 2010eko lehen hiruhilekoan (%-4,8) baino. Bilakaera hori sektoreko enplegu okupatuan islatzen da, zeina bi tasetan jaisten den berriz ere.
Zerbitzuen sektoreko bilakaera globalean ibilbidea hobea da gainerakoetan baino; bai urte artekoa (%0,9), bai hiruhilekoen artekoa (%0,4) positiboak dira. 2010eko lehen hiruhilekoko tasen aldean, urte arteko hobekuntza lau hamarrenekoa da eta hirukoa hiruhilekoen artekoan.
2010eko bigarren hiruhilekoan, Merkatuko zerbitzuek hazkunde-tasa positiboak dauzkate bai urte artekoan (%1,0), bai hiruhilekoen artekoan (%0,3); tasa horiek, aurreko hiruhilekokoen aldean, lau eta bi hamarrenez goitik daude.
Ez-merkatuko zerbitzuetan ere, lehen hiruhilekoan tasa oso apal edo negatiboak izan ondoren, bizkortze-zantzuak antzematen dira: %0,3 urte artekoan eta %0,9 hiruhilekoen artekoan.
Eskariaren bilakaeran, Barne-eskarian hobekuntza dugu eta baita ere kanpo-sektorearen joera hedakorragoa; bi faktoreok bat eginik ulertzen da BPGren hobekuntza bai urte artekoan, bai hiruhilekoen artekoan.
Familia-etxeetako azken kontsumoaren gastuan (Kontsumo Pribatua) hazkundea dago, bai hiruhilekoen artekoan (%1,1), bai urte artekoan (%1,4), tasa negatiboetan sei hiruhilekoetan izan ondoren. Kontsumo pribatuaren bilakaera hau funtsezkoa da barne-eskariaren urte arteko tasan hobekuntza izan dadin.
Kontsumo Publikoan desazelerazio argia izan zen 2010eko lehen hiruhilekoan; orain berriz hazten ari da, bai urte artekoan (%1,4), bai hiruhilekoen artekoan (%0,8).
Kapital Eraketa Gordinaren (Inbertsioa) bilakaera Eraikuntzak eta Ekipo-ondasunek erabakitzen dute. Lehen hiruhilekoaren aldean apaldu dute jaitsiera bai urte artekoak, bai hiruhilekoen artekoak; halere, eskarian tasa negatiboak ditugu azken zortzi hiruhilekoetan.
Kontsumo publiko eta pribatuaren bilakaerak eta Kapital eraketa gordinarenak, beren pisu erlatiboekin batera taxutzen dute Barne eskariaren jokaera, zeinaren urte arteko jaitsiera bi puntu eta hamarren batez moderatzen den lehen hiruhilekoko datuen aldean. Hiru hilekoen artean eta hirugarren hiruhilekoz jarraian hazkundea positiboa da, %0,2.
Kanpo-sektorean, esanahitsuena BPGren bilakaerari egindako ekarpen positiboa da. 2009an zehar, kanpo-merkataritzaz ari garelarik, bai esportazioetan, bai inportazioetan urte arteko tasa negatiboak izan genituen (%20ren gainetik inoiz); 2010eko lehen hiruhilekoan gelditu egin zen erorketa eta bigarrenean hazkunde nabarmena dugu.
Urte artekoan %11,1 hazi dira esportazioak eta %9,0 inportazioak. Hiruhilekoen artekoan, %5,7 eta %4,5.
Langile landunak %0,4 hazi dira (4.000 landun gehiago) aurreko hiruhilekoaren aldean eta %0,6 jaitsi (6.000 gutxiago) aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Enplegu-hazkundea zerbitzuei zor zaie; jaitsi egin da lehen sektorean, industrian eta eraikuntzan.
BPGren bilakaera herrialdeka ikusiz gero, Araba ibili da hoberen, hiruhilekoen arteko tasetan %0,5 hazi da; Bizkaian %0,4 eta Gipuzkoan %0,1. Urte artekoan, Araban %1,1, Bizkaian %0,4 eta Gipuzkoan %0,2.
Ohar metodologikoa: 2010eko bigarren hiruhilekoko honetan, 2008 urteko behin-betiko datuak ekarri dira, eta 2009koak, Euskal AEko Kontu ekonomikoen aurrerapena; honek guztiak 2008ko lehen hiruhilekotik aurrera aldaketak sorrarazi ditu hiruhilekoko serietan.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Javier Aramburu
Tel:+34-945-01 75 80 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Hiruhilekoko Kontu Ekonomikoen gaineko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Hiruhilekoko Kontu Ekonomikoen gaineko datu-bankua