HomeGaiakHeriotzakPrentsa Oharrak Heriotzak %9,7 gutxitu...

2010/09/24ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko HERIOTZEN ESTATISTIKA (HERE) 2010EKO LEHEN HIRUHILEKOA

Heriotzak %9,7 gutxitu ziren 2010eko lehen hiruhilekoan

Heriotzen kausa nagusia zirkulazio-aparatuko gaixotasunak izan ziren eta ondoren, tumoreak

2010eko lehen hiruhilekoan heriotza kopurua Euskal AEn iazko aldi berean baino %9,7 gutxiago izan zen; 4.804 lagun hil ziren, Eustaten datuen arabera. Araban 592 pertsona hil ziren (%-11,9) ; Bizkaian 2.633, (%-8,4); Gipuzkoan 1.579, (%-10,9).

Zirkulazio sistemaren gaixotasunen eraginez 1.446 lagun hil ziren; heriotza-kausa nagusia izan ziren, %30,1 eraginda.

Bigarren heriotza-kausa tumoreak izan ziren, 1.419 heriotza (%29,5) eragin zituzten. Hirugarren arnas aparatuko gaixotasunak kokatu ziren, neguko hilotan 428 heriotza eragin baitzituzten (%8,9).

Arnas aparatuko gaixotasunek eragindako heriotzak %32,3 gutxitu ziren

Normalean, urteko lehenengo hiruhilekoan izaten da heriotzarik gehien eta arnas aparatuko gaixotasunak izaten dira batez ere ugaritzen direnak. Ordea, 2010eko lehen hiruhileko honetan, 428 heriotza ekarri zituzten, aurreko urteko hiruhileko berean (632) baino %32,3 gutxiago eta aurreko hiruhilekoan (407) baino %5,2 bakarrik gehiago.

Heriotzen kausak ez ziren berdinak izan sexu batean eta bestean: gizonezkoen artean, tumoreak hilgarriago gertatu ziren zirkulazio-aparatuko gaixotasunak baino; emakumezkoen artean, berriz, heriotza-kausa nagusia gaixotasun kardiobaskularrak izan ziren, eta tumoreak bigarren. Arnas aparatuko gaixotasunak hirugarren heriotza-kausa dira, oraindik ere, sexu bietan.

2010eko lehenengo hiruhilekoan izandako heriotzen artean, 10 urtebetetik beheragoko haurrak izan ziren: 5 mutiko eta 5 neskato.

2010eko lehen hiruhilekoko hazkunde begetatiboa positiboa izan zen, 181 laguneko biztanle-irabaziarekin. Bizkaian bakarrik izan zen negatiboa saldoa; 137 heriotza gehiago jaiotzak baino. Araban +213 izan zen saldoa eta Gipuzkoan +105.

graf0006273_01_e.png

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz. Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández Tel:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko heriotzen estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko heriotzen estatistikari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Heriotzak %9,7 gutxitu ziren 2010eko lehen hiruhilekoan

Eragiketa : 
Heriotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010303
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iv/2024
Eguneratze data : 
2010/09/24
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/15
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0006273_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Osasuna Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali