2010/10/27ko prentsa-oharra
EUSKAL AEKO EMIGRAZIO-MUGIMENDUEN ESTATISTIKA (MME) 2009. urtea
2009.ean emigrazio-saldoa positiboa da oraindik ere Euskal AEn, baina %21ez murriztu da
Aurreko urtean bezalaxe, Euskal AEn eta gainerako erkidegoen arteko emigrazio-saldoa positiboa da
Euskal AEko emigrazio saldoa: Eustaten datuen arabera, hamargarren urtez jarraian izan da Euskal AEn positiboa emigrazio-saldoa . Etorritako pertsonak alde egindakoak baino 13.254 gehiago izan ziren; 2008an baino %21,1 gutxiago.
Bizkaiak 7.394 pertsona gehiago izan ditu; kopuru absolutuetan emigrazio-saldorik altuena, eta aurreko urtekoaren aldean %16 gutxiago. Gipuzkoak 2.190 pertsona irabazi ditu, saldoa aurreko urtean baino %40 gutxiago delarik. Arabak 3.670 lagun irabazi ditu, %16ko jaitsiera.
Euskal AEren eta gainerako erkidegoen arteko mugimenduak kontuan hartuz gero, 2009. urtean 3.452koa da pertsona-saldoa, positiboa. Eustatek estatistika hau egiten duenetik bigarren aldiz gehiago izan dira beste erkidegoetatik hona etorritako pertsonak kontrako bidea egin dutenak baino.
Iturria: EUSTAT. Emigrazio-mugimenduen estatistika
Atzerriko etorkinen emigrazio-saldoa positiboa da: 9.802 pertsona; aurreko urtean baino %34 gutxiago.
Euskal AEko ohiko bizilekuaren aldaketak: Euskal biztanleriaren %8,9k bizileku aldaketaren bat egin du 2009. urtean zehar. Mugikortasuna %71,14an Euskal AE barruan izan da, eta gainerako kasuetan erkidegotik kanporakoa.
Euskal AEn, guztira, 193.084 kasutan aldatu dira ohiko bizilekuak:
Kopuru horretatik, 91.994 kasutan udalerrian bertan aldatu dira bizilekuak.
Erkidego barruko mugimenduak, hau da, bai jatorria, bai helmuga Euskal AEko udalerrietan dituzten mugimenduak 45.372 izan dira.
Era berean, kanpoko edo erkidegoaz kanpoko 34.486 immigrazio gertatu dira. Jatorria gure erkidegoaz kanpoko udalerri batean eta helmuga Euskal AEn duten mugimenduak dira horiek.
Azkenik, kanpoko edo erkidegoaz kanpoko 21.232 emigrazio gertatu dira. Jatorria gure autonomia, erkidegoko udalerri batean eta helmuga gure erkidegotik kanpora duten mugimenduak dira horiek. 3.400en norakoa atzerria izan zen.
Euskal mugikortasun geografikoa urria da gainerako erkidegoetakoarekin alderatuz gero
Kanpoko edo erkidegoz kanpoko mugikortasunari dagokionez, 2009. urtean Euskal AEko mila biztanletik 25,8 mugitu dira (‰31,9 Araban; ‰26,5 Bizkaian eta ‰21,8 Gipuzkoan); alabaina, mugikortasun hori gainerako erkidegoetakoarekin erkatuta txiki samarra da, azken hauetan mila biztanletik 41 mugitzen baitira batez beste.
Oro har, gainerako erkidegoetatik jende gehiago etortzen da Euskal AEra bertatik haietara joaten dena baino, salbuespen hauekin: Galizia, Kantabria, Nafarroa, Extremadura, Ceuta eta Melilla.
Euskal AEko emigratzaileentzat, honako erkidego hauek dira erakargarrienak, hurrenkera honetan: Gaztela eta Leon, Kantabria, Madril, Katalunia, Nafarroa eta Andaluzia. Seion artean gure erkidegotik besteetara joaten direnen %66 jasotzen dute.
Atzerriko nazionalitatea duten etorkinak, 2009. urtean, 21.403 pertsona (haietatik %43 beste erkidegoetatik bertaratu zitzaizkigun) izan ziren; gure erkidegora izandako sarrera guztien %62. Bigarren urtez jarraian 2000. urtetik, beherantz egin du Euskal AEra etorritako etorkin atzerritarren kopuruak: 2008an baino %19 gutxiago. 2009.ean 9.291 izan da etorkin atzerritar kopurua beste erkidegoetatik etorri dena: bi kasutatik batean, Madril, Katalunia, Valentzia edo Andaluziatik.
Titulu-mailari dagokionez, maila apalenetakoak immigrazioen %56 eta emigrazioen %58 dira; goi mailako tituluetan %18, bai emigrazioetan, bai immigrazioetan.
Emigratzaileen batez besteko adina, 35,4 urte, handiagoa da etorkinena (31,5) baino. Sexuari erreparatuz gero, etorkinen %53 gizonak dira eta %47 emakumeak; emigrazioetan, %52 eta %48.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko emigrazio-mugimenduei buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko emigrazio-mugimenduei buruzko datu-bankua