2010/12/10eko prentsa-oharra
2010eko bigarren hiruhilekoan hiru ezkontzatatik bi zibilak izan ziren
2010eko apirilean, maiatzean eta ekainean 2.410 ezkontza izan ziren, aurreko urteko aldi berean baino %8,4 gutxiago
2010eko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEn 2.410 ezkontza kontabilizatu ziren, iazko aldi berean baino %8,4 gutxiago. Bizkaian 1.212 ezkontza izan ziren, Gipuzkoan 827 eta Araban 307. Bestalde, 64 bikotek bizilekua Euskal AEtik kanpo kokatu zuten.
2010eko apiril, maiatz eta ekainean, ezkontza zibilak gehitu egin ziren aurreko urteko aldi beraren aldean,11,4 puntu gehiago; guztien %67,1 izan ziren, Eustaten datuen arabera. Ehuneko hau 2010eko lehen hiru hilekokoaren azpitik dago, orduan ezkontza zibilak %87,5 izan baitziren. Bigarren hiruhileko horretan dezente hazi zen ezkontza kopurua maiatz eta ekainean, aurreko hiruhilekoan ez bezala, izan ere oso ezkontza gutxikoa izan baitzen.
2010eko bigarren hiruhileko horretako 2.410 ezkontzetan, bizilekua Euskal AEn duten 2.338 gizonezko eta 2.354 emakumezko ezkondu ziren. Horietatik 2.104 senarrentzat (%90), lehen ezkontza izan zen; 14 alargun eta 220 dibortziatu berriro ezkondu ziren. Lehen ezkontza zuten emakumeen ehunekoa gizonezkoena baino zertxobait altuagoa izan zen: aurretik ezkondu gabeko emakumeak 2.354 (%91) izan ziren; alargunak, 5; eta dibortziatuak, 204.
Mantendu egin zen gero eta nagusiago ezkontzeko joera
Ezkontideek eztei-egunean zuten adinari erreparatuta, senarren artean, %83,4k 30 urtetik gora zituzten; emazteen artean, berriz, %71,1ek. Proportzio horiek 2009ko hiruhileko berean izandakoak baino handiagoak dira (%80,9 eta %65,7) eta beraz, hiruhileko horretan ere eutsi egin zaio gero eta nagusiago ezkontzeko joerari.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEKo EZKONTZEN ESTATISTIKAri buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko EZKONTZEN ESTATISTIKAri buruzko datu-bankua