2010/11/19ko prentsa-oharra
Euskal AEko I+Gko gastua BPGren %1,98 izan zen 2009an
Gastua %1,3 hazi da 2008ren aldean
2009. urtean, Euskal AEn guztira 1.281 milioi euro inbertitu ziren Ikerketa Zientifiko eta Garapen Teknologikoko (I+G) jardueretan, aurreko urtean baino %1,3 gehiago, EUSTATek landutako datuen arabera. Ekonomiaren egoera den bezalakoa delarik, hazkunde-tasa positiboei eutsi zaie.
2009.ean, Euskal AEko I+G gastua BPGren %1,98 izan zen, aurreko urtean baino hamabi ehunen gehiago; gastuaren hazkunde positiboari eta BPGren bilakaera negatiboari esker. 27-EBko batez bestekoarekiko eta 2008ko azken datu eskuragarrien aldean, Euskal AEko gastua, BPGren terminoetan, zortzi ehunen gehiago izan zen, eta garbi dago, baita ere, Espainiako batez bestekoaren gainetik, zeina BPGren %1,38 izan baitzen.
Euskal AEn egindako I+Gko gastuaren %76,3 enpresa-sektorean egikaritu zen
Egikaritza-sektoreei dagokienez, enpresek I+Gko gastuaren %76,3 egin zuten; %18 unibertsitate-ikerketara bideratu zen, eta gainerako %5,7 administrazioaren mendeko zenbait organismo publikok egikaritu zuten.
Beraz, Euskal AEko enpresa-sektorea da, erkaketaz, ikerketa-ahaleginik handienaren egile; halere, aurreko urtearen aldean gastua %2,7 murriztu da. 2009an Herri Administrazioaren eta Goi mailako irakaskuntzaren sektoreek kuota irabazi dute 2008ren aldean; izan ere 2009ko hazkunde positiboak %20,3 eta %16,3 izan ziren. Alde handia dago estatuko emaitzen aldean: 2009. urtean, enpresek I+Gko gastuaren %52,1 besterik ez zuten egikaritu, Goi-mailako irakaskuntzak %27,8 eta Herri-administrazioak %20,1.
Sektoreka, Industriak 2009ko I+Gko gastuaren %44,4 kontzentratu zuen eta Zerbitzuek %53,6 Industri enpresetan zentratuz, nabarmentzekoak dira ondoko jarduera adarrak: Garraio materiala, Metalezko artikuluak eta Beste makineria, hiruren artean enpresen sektoreko barne gastuaren %21 egikaritu zutelarik. Zerbitzu-enpresen aldetik, I+Gko zerbitzuetakoak dira baliabiderik gehien bideratzen dituztenak, eta guztien artean enpresen barne gastuaren %32,6ra iritsi ziren.
Finantzaketaren ikuspegitik, finantzaketa pribatuak, enpresen bidez, 692 milioi euro bideratu zituen ikerketara, guztizkoaren %54; finantzaketa pribatua %40ra iritsi zen; goi-mailako irakaskuntzak %2,5, eta funtsen %3,5 atzerrian edo irabazi-asmorik gabeko zenbait erakundetan atzeman ziren.
Euskal AEn dedikazio osoko baliokidetzan I+Gn lanean aritu ziren langileak 16.690 izan ziren, 2008an baino %8,6 gehiago. Horietatik %62, hau da, 10.386, ikertzaileak. Euskal AEko I+Gk pertsona okupatuen milako 17 hartzen ditu, eta ikertzaileek milako 11.
I+Gko langileen %34 emakumezkoak dira
I+Gko jardueretan emakumeek duten parte hartzearen ehunekorik handienak herri-administrazioetan eta goi-mailako irakaskuntzan gertatzen dira, %50 eta %47,4 baitira, hurrenez hurren. Enpresetan berriz, %29,3 dira emakumeak.
Ohar metodologikoa: Egikaritza-sektoreen araberako sailkapen-irizpideen berrikuste bat egin da, zeinak ekarri baitu aurreko urteen aldeko zenbait unitateren birsailkatzea. Honek ez dio eragiten gastuaren guztizkoari, baina bai datuei egikaritza-sektoreka. Serieak berrikusi eta laster zabalduko da Eustaten datu-bankuan.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Pilar Vázquez Sancho
Tel:+34-945-01 75 46 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko ikerketa eta garapen teknologikoko (I+G) jardueren estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko ikerketa eta garapen teknologikoko (I+G) jardueren estatistikari buruzko datu bankua