2010/12/23ko prentsa-oharra
Heriotzek %2,8 behera egin dute 2010eko bigarren hiruhilekoan
2010eko apirilean, maiatzean eta ekainean 4.445 biztanle hil ziren; horietatik %19,4k 90 urte baino gehiago zituzten
2010eko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEn 4.445 lagun hil ziren, iazko aldi berean baino %2,8 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Araban 529 lagun hil ziren, Bizkaian 2.513, eta Gipuzkoan 1.403.
Hildakoen %50,9, gizonezkoak; %49,1 emakumezkoak. %19,4an hildakoek 90 urte edo gehiago zituzten. Baina emakumeen artean %30,4k eta gizonen artean %8,8k.
2010eko bigarren hiruhilekoan hildakoen artean, 12 urtebetetik beheragoko haurrak izan ziren: 8 mutiko eta 4 neskato.
Heriotzen kausa nagusia tumoreak izan ziren: 1.447 lagun hil ziren horiengatik (%32,6); bigarren heriotza-kausa zirkulazio-aparatuko gaixotasunak izan ziren, 1.295 eragin zituzten (%29,1). Hirugarren, arnas eritasunak, zeinek 362 heriotza eragin baitzituzten hiru hileotan (%8,1).
Aurreko hiruhilekoetan bezala, heriotzen kausak ez ziren berdinak izan sexu batean eta bestean: gizonezkoen artean, tumoreak hilgarriago gertatu ziren zirkulazio-aparatuko gaixotasunak baino; emakumezkoen artean, berriz, heriotza-kausa nagusia gaixotasun kardiobaskularrak izan ziren, eta tumoreak bigarren. Arnas aparatuko gaixotasunak hirugarren heriotza-kausa dira, oraindik ere, sexu bietan.
2010eko bigarren hiruhilekoaren hazkunde begetatiboa positiboa izan zen,718 biztanle gehiago Euskal AEn. Saldo positiboak izan ziren hiru lurralde historikoetan: Arabak 347 biztanle irabazi zituen, Bizkaiak 66 eta Gipuzkoak 305.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko heriotzen estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko heriotzen estatistikari buruzko datu-bankua