2011/03/31ko prentsa-oharra

Euskal AEko Berrikuntzako Adierazleen Panela IUS 2010

Batasuneko berrikuntza adierazleen panel berriaren –IUS 2010-arabera Euskal AE 15.aren mailan da 27-EBn

Euskal AE berrikuntza handidun herrialdeen taldean litzateke, baina behealdeko mugan

Europako berrikuntza adierazleen panela: Euskal AEn Europako berrikuntza adierazleen panel berriaren –IUS 2010- arabera Euskal AEren balioa 0,45 da 2010ean, Eustaten datuen arabera; horrela 27-EBn 15.aren mailan litzateke, batez bestekoaren (0,52) azpitik.

27-EBko estatuak puntuazioaren arabera, lau kategoriatan sailka daitezke: Aurrenekoa, berrikuntza liderrak: Suedia (0,75), Danimarka (0,74), Finlandia (0,70) eta Alemania (0,70). Europako benetako liderra (0,83) Suitza da, EBtik kanpo.

Bigarrena, berrikuntza handidunak (0,62-0,45): Erresuma Batua, Belgika, Austria, Herbehereak, Irlanda, Luxenburgo, Frantzia, Zipre, Eslovenia, Estonia. Hemen legoke Euskal AE, azken postuan.

Hirugarren, berrikuntza apaldunak: Portugal, Italia, Txekiar errepublika, Espainia, Grezia, Malta, Hungaria, Polonia, Eslovakia. Laugarrena, berrikuntza txikidunak: Errumania, Lituania, Bulgaria, Letonia.

Batasuneko Berrikuntza Panela IUS 2010. Euskal AE eta 27-EB

Giza baliabideak, Enpresa inbertsioak eta Loturak eta enpresa-ekimena dira euskal berrikuntzaren hiru funtsezko dimentsioak

Batasuneko Berrikuntza Adierazleen Panel berria –IUS 2010- hiru bloke nagusitan egituratzen da, zortzi dimentsio, 25 adierazle. Estatuen gaitasuna neurtzen du, berrikuntza-jarduerak garatzekoa.

Batasuneko berrikuntza panela IUS 2010. Bloke eta dimentsioak

Giza baliabideak, Enpresa inbertsioak eta Loturak eta enpresa-ekimena dira euskal berrikuntzaren hiru funtsezko dimentsioak, europar batez bestekoarekiko. Gainerakoan, erkidegoaren puntuazioa Europar Batasunekoaren azpitik dago.

Euskal AEko berrikuntza: Giza baliabideetan pertsonen kualifikazioa, hezkuntza neurtzen da, berrikuntzarako datu giltzarri gisa. Euskal AEn hirugarren mailako hezkuntza duen 30-34 urte bitarteko biztanleak %41,0 dira; Europako batez bestekoa %32,3 da. Goi-mailako bigarren hezkuntza gainditu duen 20-24 urte bitarteko gazteak %78,3 dira erkidegoan eta %78,6 27-EBn, oso antzekoa.

Enpresako inbertsioan berrikuntzara bideratutako inbertsio-ahaleginak daude, bai I+Gn, bai tankerakoetan. Euskal AEn BPGrekiko I+G gastu pribatua %1,51 da; %1,25 Europan, batez beste.

Loturetan eta enpresa-ekimenetan enpresa pribatuen arteko eta horien eta sektore publikoaren arteko harreman eta lankidetza neurtzen da. Hemengo emaitzak eta Europako batez bestekoa oso antzekoak dira.

Gainerako dimentsioetan puntuazioa Europako batez bestekoaren azpitik dago, baina hortxe ere badira zenbait adierazle non Euskal AEk puntuazio berdintsuak edo hobeak dituen, beti ere Europar Batasunarekiko:

.- Nazioarteko ko-argitalpen zientifikoak

.EBtik kanpoko doktoreak

.-EBko merkataritza markak, BPGren bilioiko

.-ETE berritzaileak, produktuan edo prozesuan

.- Enplegua ezagutza intentsiboko jardueretan

.- Goi- eta maila ertaineko teknologia esportazioak

.- Ezagutza maila altuko zerbitzu esportazioak

Berrikuntzaren dimentsioak, Euskal A.En eta 27-EBn. Batasuneko berrikuntza adierazleen panela IUS 2010

Badira, oraindik ere, EBko batez bestekoaren azpitik dauden adierazleak.

Finantzaketa eta laguntza dimentsioan izandako balioak, bai sektore publikoak I+Gn egikaritutako gastuan BPGrekiko portzentajean, bai arrisku-kapitalaren eskuragarritasunean, Europako batez bestekoaren azpitik daude. Eraginak ekonomian dimentsioan, merkaturako edo enpresarako berriak diren produktuen salmenten negozio-zifra Europako batez bestekoaren azpitik dago; baita ere Aktibo intelektualen dimentsioan BPGren bilioiko patente-eskariak. Azkenik, Berritzaileen dimentsioan, marketin edo antolaketan ETE berritzaileen portzentajea ere azpitik dago.

Ohar metodologikoa: Batasuneko Berrikuntza Adierazleen Panel berria –IUS 2010- hiru bloke nagusitan egituratzen da, zortzi dimentsio, 25 adierazle. EIS 2009rekiko aldeak funtsezkoak dira, bai dimentsioetan, bai adierazleetan. Beraz, adierazle-panel hau ez da aurrekoekin alderagarri. Hona hemen IUS 2010 berriaren egitura:

“Bideratzaileak”. Dimentsio hauek osatzen dute: Giza baliabideak, Ikerketa sistemak, Finantzaketa eta laguntza. Adierazleak 8 dira.

Enpresa jarduerak. Hiru dimentsiotan zatitzen da: Enpresako inbertsioak, Loturak eta enpresa ekimena, Aktibo intelektualak. 9 adierazlek osatzen dute.

Outputak. Dimentsioak “Berritzaileak” eta “Eraginak ekonomian” dira, 8 adierazle.

Bloke eta dimentsio bakoitzerako, baita indize orokorrerako ere, adierazle sintetiko edo konposatu bat kalkulatzen da, zeinaren balioa 0-1 bitartekoa izango baita, eta metodologia bera erabiltzen da Europako herrialde guztietan. Adierazle bakoitzaren erreferentzi urtea bera da herrialde guztietan (2007, 2008 edo 2009, adierazle bakoitzerako jarritako azken erreferentzi urtearen arabera).

Europako Batasuneko 27 estatuekin kalkulatzen da, gehi Turkia, Mazedonia, Serbia, Kroazia, Norvegia, Islandia eta Suitza. Helburua estatu horiek sailkatzea da, berrikuntza-jarduerak egiteko duten gaitasunaren arabera.

Euskal AErako europar metodologia erabili da, europar testuinguruan berrikuntzaren arabera kokatzeko.

Innovation Union Scoreboard, IUS 2010

http://www.proinno-europe.eu/inno-metrics/page/innovation-union-scoreboard-2010

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Haritz Olaeta Goiriena Tel.:+34-945-01 75 02 Faxa:+34-945-01 75 01 IUS berrikuntza panelari buruzko prentsa-ohar gehiago

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Batasuneko berrikuntza adierazleen panel berriaren –IUS 2010-arabera Euskal AE 15.aren mailan da 27-EBn

Eragiketa : 
Europako berrikuntzako adierazleen panela-EIS
Eragiketa kodea : 
223203
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2011/03/31
Hurrengo eguneratzea : 
2025/10/00
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0006870_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Datu Bankua

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali