2011/03/23ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO IKERKETA ETA GARAPEN TEKNOLOGIKOKO (I+G) JARDUEREN ESTATISTIKA, 2009

BPGren gaineko I+G gastu portzentajerik handienak, Gipuzkoako eskualde batzuetan

Debagoienan I+G ahalegina Europakoa bi aldiz da

Aurreko urteetan bezalaxe, 2009an Ikerketa Zientifiko eta Garapen Teknologiko gastu-portzentajerik handienak Gipuzkoako zenbait eskualdetan izan dira, Eustaten datuen arabera.

Debagoienak -Antzuola, Aretxabaleta, Elgeta, Eskoriatza, Arrasate/Mondragón, Oñati, Leintz-Gatzaga, Bergara- jarraitzen du buru BPGren gaineko I+G gastuan Euskal AEn, BPGren %4,58 2009an. Debabarrena (%3,21), Donostia-San Sebastián (%2,46), eta Goierri (%2,25) ere nabarmentzen dira.

I+Gko barne-gastua, BPGrekiko  2009 (%)

Euskal AEn %1,98 da, 27-EBn (%2,01) bezalatsu eta Espainiako batez bestekoaren (%1,38) gainetik.

Sei eskualde daude Euskal AEko eta 27-EBko batez bestekoen gainetik, lehen aipatu lauak eta Bizkaiko Arratia-Nerbioi (%2,09) eta Durangaldea (%2,04).

Euskal AEko I+Gko gastuaren %75 baino gehiago lau eskualdetan pilatzen da, hirugarren urtez jarraian

2009. urtean Euskal AEn 1.281 milioi euro gastatu ziren Ikerketa zientifiko eta Garapen Teknologiko (I+G) jardueretan. Aurreko urteetan bezalaxe, lau eskualdetan 100 milioi euro baino gehiago gastatzen da: Bilbo Handia (488 milioi), Donostia (235), Arabako Lautada (139) eta Debagoiena (115). Denen artean Euskal AEko I+Gko gastuaren %76,3 egikaritu zuten, 2008ko portzentaje bera.

2. grafikoa: I+Gko barne gastuaren banaketa. Euskal AE, 2009 (milioi €)

graf0006851_02_e.png

Iturriak: Eustat. Euskal Aeko ikerketa eta garapen teknologiko (I+G) Estatistika

Dedikazio osoko baliokidetzan ari diren langileez dihardugularik, eskualde horiek ikerketan ari diren ikertzaile, teknikari eta laguntzaileen %78,3 hartzen dute.

Emakumearen presentziari dagokionez, ikerkuntzan, Euskal AEko batez bestekoa %34,0 da; gainetik dira Arabako Mendialdea, Donostia, Bilbo Handia, Arabako Lautada eta Markina-Ondarroa, hurrenkera horretan.

Araba da I+Gko baliabiderik gehien eskualde bakar batean dituen herrialdea. Arabako Lautadan arabar ikerketa-gastuaren %86,2 (139 milioi euro) egikaritu zen.

Bizkaian Bilbo Handia nabarmentzen da, 488 milioiko gastua, I+G egikarituaren %80,1. Ondoren, Durangaldeko gastua, 69 milioi, Bizkaikoaren %11,3 da.

Gipuzkoak du sakabanaketa geografikorik handiena I+Gn; bi eskualdeetan 100 milioi baino gehiago egikaritzen dira. Donostiak -235 milioi- %46,1 hartzen badu ere, Debagoiena nabarmentzen da, 115 milioi, %22,6. Azken eskualde horretan gastua ehuneko 2,6 puntuz hazi da 2008.aren aldean. Debabarrenak (52 milioi) eta Goierrik (49) lurraldeko gastuaren %10,2 eta %9,7 egikaritzen dute.

I+G gastua finantzatzeko orduan, Euskal AEko enpresek 692 milioi jartzen dituzte ikerketarako, guztiaren %54,0; administrazio publikoak 513 milio, %40,0. Gainerakoa goi mailako irakaskuntza-instituzioek (%2,5), beste instituzio pribatuek (%0,5) eta kanpotik etorritako diruak (%3,0) finantzatutakoa da.

Bilbo Handiak eta Donostiak, I+G gasturik handiena egikaritzen dutenak, jasotzen dute, baita ere, administraziorik aldetiko finantzaziorik handiena, %44,1 eta %53,2. Haiexek dute, baita ere, enpresa-finantzaziorik txikiena, %48,3 eta %38,1.

Gastuan garrantzitsuak diren beste bi eskualdeetan, Debagoiena eta Arabako Lautadan, enpresek %61,3 eta %57,5 finantzatzen dute, eta administrazio publikoak %31,1 eta %39,5.

Diziplina zientifikoetan, eskualde guztiek ingeniaritza eta teknologiara bideratzen dituzte baliabideak, Arabako mendialdean izan ezik, non %100 zientzia mediko eta farmazeutikoetara joaten den. Nekazal zientziak (arrantza barne) oso agerikoak dira Gernika-Bermeon (%32,2), eta natur-zientziak Enkarterrietan (%27,7), Donostian (%20,4) eta Bilbo Handian (%14,0).

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Pilar Vázquez Sancho Tel.:+34-945-01 75 46 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko ikerketa eta garapen teknologikoko (I+G) jardueren estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko ikerketa eta garapen teknologikoko (I+G) jardueren estatistikari buruzko datu bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

BPGren gaineko I+G gastu portzentajerik handienak, Gipuzkoako eskualde batzuetan

Eragiketa : 
Ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko estatistika-I+G
Eragiketa kodea : 
043201
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2011/03/23
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0006851_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali