HomeGaiakHeriotzakPrentsa Oharrak Heriotzek %4,7 egin...

20110/3/25eko prentsa-oharra

EUSKAL AEko HERIOTZEN ESTATISTIKA (HERE) 2010eko 3. hiruhilekoa

Heriotzek %4,7 egin dute behera% 2010eko hirugarren hiruhilekoan

Hildakoen erdia pasak 80 urte baino gehiago zituen

Heriotza kopurua Euskal AEn: 2010eko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AEn 4.070 lagun hil ziren, iazko aldi berean baino %4,7 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Hildakoen %47, 1.905, emakumeak, eta %53, 2.165, gizonak. Araban 510 pertsona hil ziren, Bizkaian 2.284 eta Gipuzkoan 1.276.

Hildakoen %12k 60 urte baino gutxiago zeuzkan; %32k 60-80 urte bitarte eta %56k 80 urte baino gehiago.

Heriotzen kausa nagusia tumoreak izan ziren: 1.372 lagun (%33,7); bigarren heriotza-kausa zirkulazio-aparatuko gaixotasunak, 1.132 eragin zituzten (%27,8). Hirugarren, arnas eritasunak, 327 heriotza hiru hileotan (%8,0).

Heriotzen kausak ez ziren berdinak izan sexu batean eta bestean: gizonezkoen artean, tumoreak hilgarriago gertatu ziren zirkulazio-aparatuko gaixotasunak baino; emakumezkoen artean, berriz, heriotza-kausa nagusia gaixotasun kardiobaskularrak izan ziren, eta tumoreak bigarren. Arnas aparatuko gaixotasunak hirugarren heriotza-kausa dira, oraindik ere, sexu bietan.

2010eko hirugarren hiruhilekoan hildakoen arteko 14, urtebetetik beheragoko haurrak izan ziren: 8 mutiko eta 6 neskato.

2010eko hirugarren hiruhilekoko hazkunde begetatiboa positiboa izan zen, 1.189 laguneko irabaziarekin. Saldo positiboak izan ziren hiru lurralde historikoetan: Arabak 292 biztanle irabazi zituen, Bizkaiak 396 eta Gipuzkoak 501.

Heriotzak Euskal AEn, sexuaren eta heriotza-kausaren arabera Hiruhilekoen alderaketa

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández Tel.:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEKo HERIOTZEN ESTATISTIKAri buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko heriotzen estatistikari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Heriotzek %4,7 egin dute behera% 2010eko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Heriotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010303
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iv/2024
Eguneratze data : 
2011/03/25
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/15
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0006854_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Osasuna Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali