HomeGaiakIndustriaPrentsa Oharrak 2009an industri jarduera...

2011-06-02ko prentsa-oharra

Euskal AEko Industria-estatistika-Eskualdeak 2009

2009an industri jarduera euskal eskualde guztietan jaitsi zen

Gutxienik, Arabako Errioxan, Arratia-Nerbioin eta Tolosaldean murriztu zen

Euskal AEko industri jarduera: 2009an, erauzketa eta manufaktura industriek ekoitzitako balio erantsia euskal eskualde guztietan jaitsi zen, Eustaten datuen arabera. Jaitsierak ezberdinak dira han eta hemen.

Araban batez besteko jaitsiera %23,8 izan zen. Handienak, Gorbeia inguruetan (%-34,5) eta Kantauri arabarrean (%-32,4). Gutxienik, Arabako Errioxan (%-11,5) eta Arabako mendialdean (%-11,6).

Bizkaian, batez bestekoa %-21,6. Areago jaitsi ziren Bilbo handia (%-21,9) eta Durangaldea (%-28,3). Lau eskualdetan %15 ingurukoa izan zen jaitsiera: Enkarterriak, Gernika-Bermeo, Markina-Ondarroa eta Plentzia-Mungia. Balio erantsiaren jaitsierarik txikiena Arratia-Nerbioin, %-6,4.

Gipuzkoan batez beste %22,5 jaitsi zen. Horren gainetik Goierri (%-26,2), Urola-Kosta (%-28,5) eta Deba Goiena (%-24,0). %22 inguru Deba Barrena eta Donostia jaitsi ziren. Bidasoa Barrenan %-16,9 eta Tolosaldean %-8,7.

Langile okupatuetan, jaitsierak denetan: %-8,4 Araban, eta %-10,2 Bizkaian eta Gipuzkoan.

Araban lanpostu-galerarik txikiena Mendialdean izan da (%-6,0), baina oso munta txikia du eskualdeak Arabako industrian. Ibarretan %6,9 jaitsi da eta Kantaurin %7,4. Jaitsierarik handiena Gorbeiako inguruetan, %-10,9.

Bizkaian jaitsierarik txikiena Enkarterrietan (%-5,8), baina lurralde osoko industria enpleguaren %2 besterik ez da. Batez bestekoaren azpitik jaitsi dira Plentzia-Murgia (%-6,0), Arratia-Nerbioi (%-8,4) eta Gernika-Bermeo (%-9,5). Bilbo handia batez bestekoan jaitsi zen (%-10,2), eta gainetik Markina-Ondarroa (%-11,2) eta Durangaldea (%-12,1).

Gipuzkoako bost eskualdetan enplegua lurraldeko batez bestekoa baino gutxiago jaitsi da: Goierri eta Tolosaldea (%-7,5); Bidasoa Barrena (%-8,7), Deba Barrena (%-9,5) eta Urola-Kosta (%-10,0). Donostian %11,2 jaitsi da eta Deba Goienean %13,4.

Euskal AEko industria inbertsioa ia eskualde guztietan jaitsi zen 2009an, salbuespenak adierazgarri ez direlarik.

Arabako batez besteko jaitsiera %20,0. Errioxan eta Gorbeia inguruetan %50en gainetik. Bizkaian %25,4koa batez besteko jaitsiera; Durangaldean eta Enkarterrietan %50en gainetik, baina bi eskualde hauen pisua oso ezberdina da.

Gipuzkoan %41,7koa izan zen batez besteko jaitsiera. Donostialdean eta Urola-Kostan %50en gainetik; Deba Goienean, Bidasoa Barrenean eta Deba Barrenean %45 inguru; Goierrin %22,5 eta Tolosaldean %17,6.

Langile okupatuak eta Balio erantsia faktoreen kostuetan, erauzketa eta manufaktura industrian, eskualdeka. 2009. Mila eurotan

Ohar metodologikoa:

Erabilitako sektorizazioa Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala (JESN-2009) da; eskualdeen araberako desagregazioan B (erauzketa) eta C (manufaktura) sekzioak bakarrik daude.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Iosune Azula Lazkano Tel.:+34-945-01 75 09 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEKo industria-estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko estatistika-estatistikari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2009an industri jarduera euskal eskualde guztietan jaitsi zen

Eragiketa : 
Industriaren inkesta
Eragiketa kodea : 
112311
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2011/06/02
Hurrengo eguneratzea : 
2025/12/00
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0006968_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar