2011-05-25eko prentsa-oharra
Euskal AEn, 2011n, 15 urte eta gehiagoko milioi bat pertsonak baino gehiagok Internet erabiltzen du
Haien arteko %30,4k erosi egiten du sarean
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko 15 urte edo gehiagoko Interneten erabiltzaileak 1.071.300 izan dira 2011ko lehen hiruhilekoan, hau da, adin horretako Euskal AE osoko %56,8. Aurreko urteko aldi berean baino ehuneko 4,2 puntu gehiago.
Bizkaian igo da gehien erabiltzaile kopurua, ehuneko 6,1 puntu aurreko urteko aldi beraren aldean; Euskal AEn bigarren jarri da, %56,0rekin. Gipuzkoan ehuneko 3,3 puntukoa izan da hazkundea; aurtengo lehen hiru hiletan %58,8 izan dira Interneten erabiltzaileak, lehenengo jartzen delarik. Arabak 0,9 puntuko atzerakada izan du; 15 urteko eta gehiagoko Interneten erabiltzaileak %55,5 dira, hirugarren.
Nabarmentzekoa da erabiltzaile gazteen ugaritzea: 25-34 urte artean 7,4 ehuneko puntu gehiago; 35-44 artean, 7,2 puntu. 55-64 urtekoen artean ere hazkunde ederra dago: 6,1 ehuneko puntu aurreko urtearen aldean.
Gutxitu egin da generoen arteko aldea Internet erabiltzaileen artean
Generoen arteko aldea ehuneko 7,7 puntutan zen 2010ko lehen hiruhilekoan; 2011koan 8 puntura handitu da. 15 urte eta gehiagoko biztanleei dagokienez, Interneteko erabiltzaileak gizonezkoen %60,9 dira eta emakumezkoen %52,9. Aurtengo Interneteko erabiltzaile guztien artean, %52,2 gizonak izan dira eta %47,8 emakumeak.
Jardueraren arabera, ikasleen arteko %97k erabiltzen du Internet; pertsona okupatuen artean, %76,3k, eta ez-aktiboen eta langabetuen artean %26,6k. 2010 urtearen aldean, hazkunderik handiena (ehuneko 5,9 puntu) okupatuen artean izan da; ez-aktibo eta langabeen artean 3,5 puntu, eta ikasleen artean 0,8 puntu.
Internetera sartzeko toki gogokoena oraindik ere norbere etxea da, %90,8k egiten du erabiltzaileen artean; aurreko urtearen aldean bi puntu hamarren gutxiago. Ehuneko 1,6 puntuz hazi da Internetera bestelako tokietatik –ziberkafe, hotel, aisia-lekuetatik- sartzen direnen kopurua.
Konexioen batez besteko iraupena dezente jaitsi da
Interneteko konexioen batez besteko iraupena 46 minutukoa izan da 2011ko lehen hiruhilekoan. 2010eko lehen hiruhilekoaren aldean 31 minutu pasa gutxiago. 2009ko iraupenetik gertu da (-3,9 minutu bakarrik).
Sarearen bidez produktu edo zerbitzuren bat erosten dutenen portzentajea jaitsi egin da
Internet bidez erosi duten pertsonen kopuruak ehuneko 1,5 puntuko jaitsiera izan du 2011n aurreko urtearen aldean. 2011ko lehen hiruhilekoan Internet erabiltzaileen %30,4k erosi du sarean bidez; %31,9k 2010ean.
IKT hornikuntzen presentziak gorantz jarraitzen du euskal familia-etxeetan
Informazioaren eta komunikazioaren teknologien ekipamenduek hedatuz jarraitzen dute gure familia-etxeetan. 2011ko lehen hiruhilekoan, Euskal AEko familia-etxeen %62,4k ordenagailua zuten; 2010eko lehen hiruhilekoan baino ehuneko puntu bat gehiagok.
Interneterako sarbideari dagokionez 482.000 familia pasatxo dira, %57,0, etxean zerbitzu hori dutenak. 2010eko lehen hiruhilekoaren aldean 23.800 familia berri (%2,1). Sarera sarbidea duen 15 urte baino gehiagoko biztanleria 36.100 pertsonatan (1,8 puntuz) hazi da 2010eko lehen hiruhilekotik.
Familia-etxeetako %90,1ean sakelako telefonoren bat dago. 15 urteko eta gehiagoko biztanleak kontuan hartuta, sakelakoa duten pertsonen ehunekoa %94,3 da.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Pilar Martínez Rollón
Tel.:+34-945-01 75 31 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Informazioaren gizarteari buruzko inkesta familiei- prentsa ohar gehiago
Euskal AEko Informazioaren gizarteari buruzko inkesta familiei- datu bankua