2011-07-04ko prentsa-oharra
2011ko lehen hiruhilekoan esportazioen prezio unitarioak %7,7 igo ziren urte arteko tasan
Inportazioetan prezioen igoera handiagoa izan zen, %19,2
2011ko lehen hiruhilekoan Euskal AEko bai esportazioen, bai inportazioen prezio unitarioak, Balio Unitarioaren Indizeetan eta urte arteko tasetan neurtuak, igo egin dira, Eustaten datuen arabera. Inportazioetan gehiago igo da (%19,2) esportazioetan (%7,7) baino.
Aurreko hiruhilekoaren aldean inportazio prezio unitarioen igoera (%7,5) handiagoa izan da, baita ere, esportazioena (%1,7) baino.
Helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari begiratuz gero, Euskal AEko esportazio prezioaren urte arteko tasa-igoerak: Kontsumoko ondasunetarako %14,2 eta Bitarteko ondasunetarako, %8,6. Kapital ondasunek %2,2ko jaitsiera izan dute.
Euskal AEko inportazio-prezioen urte arteko tasetan jaitsiera dago Kapital ondasunetan, %7,4. Beste bi ondasun-motek igoerak dauzkate tasetan: %22,8 Bitarteko ondasunek eta %2,8 Kontsumoko ondasunek.
Gure ondasunak esportatzen diren eremu geografikoak aintzat hartuz, lehen hiruhileko honetako esportazio prezio unitarioak, lehengo urteko hiruhileko beraren aldean, handiagoak izan dira eremu guztietan. Igoera apalenak 27-EBn eta Euro-eremuan, %5,9 bietan. ELGEn %6,3 eta Munduko gainerakora bideratutako esportazioetan %10,9.
Inportazioetan prezio-hazkundea handiagoa izan da eremu guztietan; Munduko gainerakoa (%24,3) eta ELGE (%14,5) nabarmentzen dira.
Aurreko hiruhilekoaren aldean, esportazio-tasak positiboak izan dira eremu geografiko guztietan, Munduko gainerakorakoak nabarmen (%5,0). Gainerako eremuetan, prezio igoerak Euro-eremuko %0,3 eta 27-EBko %0,9 artean dira.
Inportazioetan, unitate-balioaren indizeen tasa-hazkundeak orokorrak dira eta handiagoak esportazioetarakoak baino. ELGE (%6,2) eta Gainerako estatuak (%9,9) dira gehien igotzen direnak. Euro-eremuan (%2,2) eta 27-EBn (%2,9) apalagoak dira igoerak.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido
Tel.:+34-945-01 75 13 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI). Prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI). Datu-bankua