2011-06-24ko prentsa-oharra
Heriotzak %0,9 gehitu ziren 2010eko laugarren hiruhilekoan
2010ean ehun urtetik gorako 156 pertsona hil ziren, 25 gizon eta 131 emakume
2010eko laugarren hiruhilekoan, hau izan zen heriotza kopurua Euskal AEn: 4.929, aurreko urteko aldi berean baino %0,9 gehiago, Eustaten datuen arabera. Araban 632 lagun hil ziren, Bizkaian 2.750, eta Gipuzkoan 1.457.
Heriotzen behin-behineko datuen arabera, 2010ean 18.608 lagun hil ziren; horietatik 9.595 gizonezko eta 9.013 emakumezko.
2010ean izandako heriotzetatik %31,2 (5.811) tumoreek eragin zituzten. Jarraian zirkulazio sistemaren gaixotasunak datoz, %29,3 (5.449 hildako); eta hirugarrenik, urrunago, arnas aparatuko gaixotasunak, zeinek heriotzen %8,4 eragin baitzituzten (1.568).
Heriotzen kausak ez ziren berdinak izan sexu batean eta bestean: gizonezkoen artean, tumoreak hilgarriago gertatu ziren zirkulazio-aparatuko gaixotasunak baino, ehuneko 11 puntuz; emakumezkoen artean, berriz, heriotza-kausa nagusia gaixotasun kardiobaskularrak izan ziren, eta tumoreak bigarren.
2010ean gertatutako heriotzen artean, 54 urtebetetik beheragoko haurrenak izan ziren: 28 mutiko eta 26 neskato. Ehun urtetik gora hildako 156 pertsonen artean, 131 emakumezkoak ziren, 25 gizonezkoak. Orain 15 urte, hildako ehun urtetik gorako emakumeak 50 besterik ez ziren; kopurua asko handitu da.
Hazkunde begetatiboa positiboa da hiru lurraldeetan
2010eko behin-behineko datuekin, jaiotzak 2.346 gehiago izan dira heriotzak baino; Euskal AEko hazkunde begetatiboak joera positiboa du nabarmen. Hazkundea begi bistakoagoa da Araban (1.010 pertsona) eta Gipuzkoan (1.135); Bizkaian 201.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel.:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEKo HERIOTZEN ESTATISTIKAri buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko heriotzen estatistikari buruzko datu-bankua