HomeGaiakHeriotzakPrentsa Oharrak 2011ko lehenengo hiruhilekoan...

2011-09-30eko prentsa-oharra

EUSKAL AEko HERIOTZEN ESTATISTIKA (HERE) 2011KO 1. HIRUHILEKOA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2011ko lehenengo hiruhilekoan %4,3 igo zen heriotza kopurua Euskal AEn

Tumoreak eta zirkulazio sistemako gaixotasunak izan ziren heriotzen eragile nagusiak

Eustaten datuen arabera, 2011ko lehen hiruhilekoan 5.180 pertsona hil ziren Euskal AEn, hau da, aurreko urteko aldi berean baino %4,3 gehiago. Lurraldez lurralde, Araban 668 pertsona hil ziren (%10,4 gehiago), Bizkaian 2.843 (%3,7 gehiago) eta Gipuzkoan 1.669 (%3,1 gehiago).

Tumoreak eta zirkulazio sistemako gaixotasunak izan ziren heriotzen eragile nagusiak; 1.544 eta 1.542 pertsona hil ziren, hurrenez hurren, horien ondorioz. Biak batera, heriotzen %60aren eragile izan ziren.

Heriotzen hirugarren eragilea arnas eritasunak izan ziren, 522 heriotza eragin baitzituzten (%10,1); eta laugarren eragilea digestio-sistemako gaixotasunak izan ziren, urtarrilean, otsailean eta martxoan guztira 23 heriotza eragin zituzten eta (%4,6).

Arnas aparatuko gaixotasunen ondoriozko heriotzak %16,5 igo ziren

Normalean neguko hilabeteetan izaten da heriotza gehiago, eta arnas aparatuko gaixotasunak hilabete hauetan besteetan baino sarriago agertzen dira. Ildo beretik, 2011ko lehen hiruhilekoan 522 pertsona hil ziren gaixotasun horien ondorioz, aurreko urteko hiruhileko berean (448 heriotza) baino %16,5 gehiago eta aurreko hiruhilekoan (445 heriotza) baino %17,3 gehiago.

Sexuaren arabera heriotzaren eragileak ezberdinak izan ziren urte horretan ere. Gizonen artean, tumore baten ondorioz hildakoak zirkulazio sistemako arazoren baten ondorioz hildakoak baino gehiago izan ziren; emakumeen artean, berriz, heriotza gehien eragin zuten gaixotasunak kardiobaskularrak izan ziren eta bigarren gaixotasunak tumoreak. Arnas sistemako gaixotasunak bi sexuetan izan ziren heriotzaren hirugarren eragileak.

Lehen hiruhileko honetan, urte bat bete ez zuten 11 ume hil ziren; 8 mutil eta 3 neska.

Euskal AEko hazkunde begetatiboa negatiboa izan zen 2011ko lehenengo hiruhilekoan, 148 biztanle gutxiago izan baitziren. Bizkaia da saldo negatibo hori eragin duen lurralde historikoa, jaiotako pertsona kopurua baino 291 pertsona gehiago hil zirelako. Dena den, Araban eta Gipuzkoan 124 eta 19 biztanle gehiago izan ziren, hurrenez hurren.

Heriotzak Euskal AEn, sexuaren eta heriotza-kausaren arabera Hiruhilekoen alderaketa

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández Tel.:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEKo HERIOTZEN ESTATISTIKAri buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko heriotzen estatistikari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2011ko lehenengo hiruhilekoan %4,3 igo zen heriotza kopurua Euskal AEn

Eragiketa : 
Heriotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010303
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iv/2024
Eguneratze data : 
2011/09/30
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/15
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0007285_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Osasuna Saila

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar