2011-10-10eko prentsa-oharra
2011ko bigarren hiruhilekoan esportazioen unitateko prezioen urtetik urterako tasa %3,2 igo da
Inportazioen prezioen igoera, aldiz, handiagoa izan da, %13,2rainokoa
Eustaten datuen arabera, 2011ko bigarren hiruhilekoan Euskal AEko esportazioen eta inportazioen unitateko prezioak gora egin dute, Unitate Balioaren Indizeen eta urte arteko tasen arabera neurtuta. Baina inportazioetan (%13,2) esportazioetan (%3,2) baino igoera handiagoa eman da.
Bigarren hiruhileko hau aurrekoarekin alderatuta ikusten da inportazioko unitateko prezioen igoera (%1,5) esportazioek izan dutena (%1,3) baino pixka bat handiagoa izan dela.
Sailkapena xede ekonomikoa aintzat hartuta egiten badugu, Euskal AEko esportazioen prezioaren urte arteko tasa positiboa izan da kontsumo-ondasunetan (%8,6) eta tarteko ondasunetan (%3,5). Kapital-ondasunen tasak, aldiz, behera egin du: %1,6.
Euskal AEko inportazioen prezioaren urte arteko datuen arabera interes-tasa guztiek egin dute gora. Tarteko ondasunek izan dute igoerarik handiena, %14,4koa; gero kapital-ondasunek (%11,3) eta kontsumo-ondasunek (%1,2).
Gure ondasunak inportatzeko xede diren geografia-eremuak kontuan hartuz gero, bigarren hiruhilekoko esportazioen unitateko prezioak aurreko urteko hiruhileko berekoak baino handiagoak izan dira aztertutako eremu guztietan. Igoera handienak eurogunean eta 27 kideko EBn eman dira: %4,2ko eta %3,6ko igoerak, hurrenez hurren. ELGAn %3,4ko igoera izan da, eta gainerako herrialdeetarako esportazioek izan dute igoerarik txikiena: %2,7.
Inportazioek - esportazioekin alderatuta - geografia-eremu guztietan izan dute prezioen igoera; horien artean nabarmentzekoak dira, gainera, gainerako herrialdeetan izan dituzten tasak (%16,5) eta ELGAn izandakoak (%10,3).
Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, esportazioen tasak ere positiboak izan dira ia eremu guztietan; eurogunean izan den igoera da azpimarragarriena (%3,1). EB-27k (%2,6) eta ELGAk (%2,2) ere tasa positiboak izan dituzte; alabaina, gainerako herrialdeetarako esportazioen prezioek %1,5 egin dute behera.
Inportazioei dagokienez, gainerako herrialdeetan eman da hazkunde tasarik handiena (%4,6). EB-27 (%3,7) eta eurogunea izeneko eremuetan ere izan dira tasa positiboak. ELGAn, ordea, prezioek behera egin dute: %0,4.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido
Tel.:+34-945-01 75 13 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI). Prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI). Datu - bankua