HomeGaiakHeriotzakPrentsa Oharrak 2011ko bigarren hiruhilekoan...

2011-12-23ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko HERIOTZEN ESTATISTIKA (HERE) 2011KO 2. HIRUHILEKOA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2011ko bigarren hiruhilekoan % 2,3 jaitsi zen heriotza kopurua Euskal AEn

2011ko apirilean, maiatzean eta ekainean 4.449 biztanle hil ziren, horietatik 45ek 100 urte edo gehiago zituzten

Heriotza kopurua Euskal AEn: Eustaten datuen arabera, 2011ko bigarren hiruhilekoan 4.449 pertsona hil ziren Euskal AEn, hau da, aurreko urteko aldi berean baino %2,3 gutxiago. Lurraldez lurralde, Araban 543 pertsona hil ziren, Bizkaian 2.490 eta Gipuzkoan 1.416.

Hildakoak sexuaren arabera banatuz, % 53 gizonezkoak izan ziren eta % 47 emakumezkoak. Oro har 80 urte edo gehiago zituzten hildakoen % 57,2k, baina emakumeen artean % 70,3koa da datu hori, eta gizonen artean % 45,7koa baino ez.

2011ko bigarren hiruhileko honetan, urte bat bete gabe zuten 14 ume hil ziren, 5 mutil eta 9 neska. 100 urte edo gehiago zituzten hildakoen artean 40 emakumezkoak ziren, eta 5 bakarrik gizonezkoak.

Tumoreak izan ziren heriotzen eragile nagusiak: 1.515 pertsona hil ziren horiengatik (% 34,1); bigarren eragileak zirkulazio sistemako gaixotasunak izan ziren: 1.214 pertsona hil ziren horien ondorioz (% 27,3); hirugarren kausa gisa, arnas sistemako gaixotasunek 367 heriotza eragin zituzten hiru hileotan (% 8,2).

Aurreko hiruhilekoetan bezala, sexuaren arabera heriotzaren eragileak ezberdinak izan ziren hiruhileko honetan ere. Gizonen artean tumore baten ondorioz hildakoak zirkulazio sistemako arazoren baten ondorioz hildakoak baino gehiago izan ziren; emakumeen artean, berriz, heriotza gehien eragin zuten gaixotasunak kardiobaskularrak izan ziren, eta bigarren gaixotasunak tumoreak. Arnas sistemako gaixotasunak bi sexuetan izan ziren heriotzaren hirugarren eragileak.

Euskal AEko hazkunde begetatiboa positiboa izan zen 2011ko bigarren hiruhilekoan, 841 biztanle gehiago izan baitziren. Saldo positiboak izan ziren hiru lurraldeotan: Arabak 295 biztanle irabazi zituen, Bizkaiak 226 eta Gipuzkoak 320.

Heriotzak Euskal AEn, sexuaren eta heriotza-kausaren arabera Hiruhilekoen alderaketa

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández Tel.:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEKo HERIOTZEN ESTATISTIKAri buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko heriotzen estatistikari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2011ko bigarren hiruhilekoan % 2,3 jaitsi zen heriotza kopurua Euskal AEn

Eragiketa : 
Heriotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010303
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iv/2024
Eguneratze data : 
2011/12/23
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/15
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0007669_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Osasuna Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali