2011/12/14ko prentsa-oharra
2011ko bigarren hiruhilekoan 2.304 ezkontza kontabilizatu ziren, aurreko urteko aldi berean baino% 10,3 gutxiago
2011ko apirileko, maiatzeko eta ekaineko ezkontzetatik % 68,7 ezkontza zibilak izan ziren
Euskal AEko ezkontzak: Euskal AEn 2.304 bikote ezkondu ziren 2011ko bigarren hiruhilekoan, iazko hiruhileko berean baino % 10,3 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Lurraldeka, Bizkaian 1.218 bikote ezkondu ziren, 767 Gipuzkoan eta 276 Araban. 43 izan ziren Euskal AEtik kanpo bizilekua finkatu zuten bikoteak.
2011ko udaberriko hilabeteetan ezkontzetatik %68,7 ezkontza zibilak izan ziren; 2010eko hiruhileko berdinarekin alderatuta, ehunekoak 3,9 puntutan egin du gora. Ehuneko hori 2011ko lehen hiruhilekokoa baino baxuagoa da: ezkontzen % 91,6 ezkontza zibilak izan ziren orduan. Aurreko urteetan bezalaxe, bigarren hiruhilekoan ezkontzen kopuruak nabarmen egin zuen gora maiatzean eta ekainean, aurreko hiruhilekoan izandako ezkontzen kopuru txikiaren aldean.
2011ko bigarren hiruhilekoko 2.304 ezkontzetan bizilekua Euskal AEn duten 2.247 gizonezko eta 2.258 emakumezko ezkondu ziren. 2.017 gizonezko (% 90) lehenengo aldiz ezkondu ziren eta 18 gizonezko alargun eta 212 gizonezko dibortziatu berriz ezkondu ziren. Lehenengo aldiz ezkondu zirenei dagokienez, emakumezkoen kopurua gizonezkoena baino pixka bat handiagoa izan zen: ezkondu ziren emakumezko ezkongabeak 2.145 izan ziren (% 92), alargunak 7 eta dibortziatuak 184.
Ezkontideen adina dela eta, gorako joera mantendu da
Ezkontzak ezkontideen adinaren arabera sailkatuz gero, ikusi da senarretatik % 84,2k eta emazteetatik % 71,2k 30 urte baino gehiago zutela. 2010eko aldi berarekin alderatuta, ehuneko hauek ordukoak baino altuagoak dira: % 83,5 eta % 70,6 izan ziren orduan, hurrenez hurren; beraz, beste hiruhileko batez gorako joera mantendu da, ezkontideen adina dela eta.
2011ko apirilean, maiatzean eta ekainean ezkondu ziren gizonezkoen %7k eta emakumezkoen %10ek atzerriko nazionalitatea zuten, 2010eko aldi berekoak baino ehuneko altuagoak: gizonezkoen % 6 eta emakumezkoen % 8 izan ziren orduan atzerriko nazionalitatea zutenak.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel.:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEKo EZKONTZEN ESTATISTIKAri buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko EZKONTZEN ESTATISTIKAri buruzko datu-bankua