2012/01/23ko prentsa-oharra
2011ko hirugarren hiruhilekoan esportazioen unitateko prezioak % 4,3 igo ziren, urte arteko tasan
Inportazioetan, prezioen igoera handiagoa izan zen, % 12,9rainokoa
Eustaten datuen arabera, 2011ko hirugarren hiruhilekoan Euskal AEko esportazioen eta inportazioen unitateko prezioek gora egin dute, Unitate Balioaren Indizeen eta urte arteko tasen arabera neurtuta. Inportazioetan (% 12,9) esportazioetan (% 4,3) baino igoera handiagoa gertatu da.
Hirugarren hiruhileko hau aurrekoarekin alderatuta ikusten da inportazioen unitateko prezioen igoera (% 1,0) esportazioek izan dutena (% 0,1,) baino altuagoa izan dela.
Í
Sailkapena xede ekonomikoa aintzat hartuta egiten badugu, Euskal AEko esportazioen prezioaren urte arteko tasa positiboa izan da hiru ondasun-motetan: Kontsumo-Ondasunek(% 7,0) igoerarik handiena izan dute; Kapital-Ondasunen eta Tarteko Ondasunen balioak oso antzekoak izan dira: % 4,4 eta % 4,3, hurrenez hurren.
Urte artekoan, Euskal AEko inportazioen prezioei dagozkien datuen arabera, prezioek ondasun guztietan egin dute gora. Tarteko Ondasunek izan dute igoerarik handiena, % 14,8koa; gero Kapital-Ondasunak (% 2,0) eta Kontsumo-Ondasunak (% 1,8) datoz.
Gure ondasunak esportatzeko xede diren geografia-eremuak kontuan hartuz gero, hirugarren hiruhilekoko esportazioen unitateko prezioak aurreko urteko hiruhileko berekoak baino handiagoak izan dira aztertutako eremu guztietan. Igoera handienak Euroaren Eremuan eta EB-27n gertatu dira, % 6,7koak eremu biotan ere. ELGEn % 5,2ko igoera izan da, eta Munduko gainerako Herrialdeetarako esportazioek izan dute igoerarik txikiena: %1,7.
Inportazioek, esportazioekin alderatuta, geografia-eremu guztietan izan dituzte igoera handiagoak prezioetan; aipatzekoak dira Munduko gainerako Herrialdeetan izan dituzten tasak (% 17,5) eta ELGEn izandakoak (% 10,3).
Nabarmentzekoa da inportazioen eta esportazioen prezioetan hazkundea orekatua dela Euroaren Eremuan: % 6,8 eta % 6,7, hurrenez hurren.
Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, esportazioen tasak ere positiboak izan dira eremu guztietan; azpimarragarrienak dira Euroaren Eremuko igoera (% 0,8) eta EB-27k izan duena (% 0,8). ELGEk eta Munduko gainerako Herrialdeek izandako hazkundea, bestalde, txikiagoa izan da: % 0,1 eremu biotan ere.
Inportazioei dagokienez, Munduko gainerako Herrialdeetan tasa negatiboa izan da (-% 1,3). Kontrara, aldi horretan gainerako eremuek tasa positiboak dituzte. Nabarmentzekoa da Euroaren Eremua (% 3,4); horren ostean datoz EB-27 (% 2,9) eta ELGE (% 2,3).
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido
Tel.:+34-945-01 75 13 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI). Prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI). Datu - bankua