2012/02/23ko prentsa-oharra
2012ko urtarrilean industriako prezioek % 1,2 egin zuten gora, aurreko hilabetearen aldean
Iazko datuekin alderatuz gero (2012ko urtarrila 2011ko urtarrilaren aldean), % 3,6 egin zuten gora
Euskal AEko industria prezioen indizea: EUSTATen datuen arabera, Euskal AEko industriako prezioek % 1,2 egin dute gora 2012ko urtarrilean, aurreko hilabetearen aldean. Datu horien arabera, azken hamabi hilabeteetako industriako prezioen aldaketa jaso duen urtarrileko urte arteko tasak % 3,6ko hazkundea izan du.
Sektore-azterketa zehatzagoak erakutsi bezala, 2012ko urtarrilean, eta aurreko hilabetearen aldean, honako adar hauek izan dute inflaziorik handiena: “Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza“ (% 5,6), “Kokea lortzeko eta petrolioa fintzeko fabrikak” (% 4,9) eta “Informatikako eta elektronikako produktuak” (% 2,3), besteak beste. Aldiz, prezioetan behera egin dute edo prezioetan igoera txikiagoak izan dituzte “Erauzteko industriak” (-% 1,1), “Material eta ekipo elektrikoa” (-% 0,1) eta “Garraiorako materialen fabrikazioa” (% 0,0) adarrek.
Urte arteko aldian, 2012ko urtarrila 2011ko urtarrilaren aldean, prezioen hazkunderik handienak ondoko adarretan gertatu dira: “Kokea lortzeko eta petrolioa fintzeko fabrikak” (% 17,8), “Energia elektrikoa, gasa eta lurruna” (% 9,0), eta "Industria kimikoa" (% 6,2). Kontrara, prezioetan behera egin dute “Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa” sektoreak (-% 0,7) eta “Farmaziako produktuak” izenekoak (-% 0,5).
Ondasunak xede ekonomikoaren arabera sailkatuta, urtarrilean sektore-talde handien prezioen bilakaera goranzkoa izan da denetan: Energiaren prezioak % 3,2 igo dira, Ekipamenduko Ondasunena % 0,9 eta Bitarteko Ondasunenak % 0,6; Kontsumo Ondasunen prezioak oro har % 0,8 igo dira, Kontsumo Ondasun Ez-Iraunkorren prezioek % 1,1 egin dutelako gora, eta Kontsumo Ondasun Iraunkorren prezioek ez dutelako aldaketarik izan (% 0,0).
Ondasunen multzo handi hauen prezioen bilakaera guztiak ere goranzkoak dira urte arteko aldian. Energiaren prezioak % 13,9 igo dira, Ekipamenduko Ondasunenak % 1,6, Tarteko Ondasunenak % 1,0 eta Kontsumo Ondasunenak % 1,3. Azken hauen artean, % 1,6 igo dira Kontsumo Ondasun Ez-Iraunkorren prezioak eta % 0,6 Kontsumo Ondasun Iraunkorrenak.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Industria Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria Prezioen Indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua