Metodologia-fitxa: Industria-prezioen indizea (Kod. 182313)
Fitxa hauek ESMS (Euro SDMX Metadata Structure) egituran oinarrituta daude. Egitura hori
Europako Batzordearen 2023ko otsailaren 17ko gomendioa, Europako Estatistika Sistemarako erreferentziazko metadatuei eta kalitate-txostenei buruzkoa
, zehaztu zuen.
1. Kontaktua
1.1. Kontaktuko erakundea
Eustat-Euskal Estatistika Erakundea Donostia - San Sebastián Kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
1.2. Kontaktuko unitatea
1.3. Kontaktuaren izena
1.4. Kontaktuko pertsonaren eginkizuna
1.5. Kontaktuko posta-helbidea
1.6. Kontaktuko posta elektronikoaren helbidea
1.7. Kontaktuko telefono-zenbakia
1.8. Kontaktuko fax-zenbakia
2. Metadatuen eguneratzea
13/12/2024
2.2. Metadatuen azken hedapena
2.3. Metadatuen azken eguneratzea
13/12/2024
3. Aurkezpen estatistikoa
3.1. Datuen deskribapena
Industriako Prezioen Indizea eragiketak (aurrerantzean, IPRI) produktu industrialen prezioen multzoaren koiunturako bilakaeraren neurri estatistiko bat eskaintzen du produktuen merkaturatzearen lehen urratsean, zergak sartu gabe. Bai indize orokor bat, bai prezioen indize sektorial bat zabaltzen da, Euskal AErako bakarrik. Indizea salmenten birbanaketari buruzko prezio-politika egokiena aztertzeko eta ikertzeko oinarria da; industria-sektoreari buruzko azterketa ekonomikoetan deflaktore gisa ere erabiltzen da; kontratazioen prezioak berrikusteko ere erabiltzen da.
3.2. Sailkapen-sistemak
Datuak, batez ere, sektorizazio-sailkapen desberdinen arabera sailkatzen dira (A21, A38...).
Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala (JESN 2009)
Sailkapen sektorialak (A3, A4, A10, A21, A38, A64, A86)
3.3. Estaldura sektoreka
IPRI estatistika-eragiketa bat da, industria-enpresak bakarrik inplikatzen dituena, haien jarduera nagusia 2009ko JESNren 05-36 ataletan definitutako jardueren barruan sailkatuta dagoenean. Sailkapen horretan, zatiketa horiek honako atal hauetan daude sartuta, B-tik E-ra:
- B atala: erauzketa-industriak.
- C Atala: manufaktura-industria.
- D atala: energia elektrikoaren, gasaren eta lurrunaren eta aire girotuaren hornidura.
- E atala: Ur-hornidura, saneamendu-jarduerak, hondakinen kudeaketa eta deskontaminazioa.
3.4. Kontzeptu eta definizio estatistikoak
3.5. Estatistika-unitatea
Oinarrizko estatistika-unitatea industria-establezimendua da, hau da, EAEn industria-ondasunak ekoizten dituen unitatea, eta, esklusiboki edo nagusiki, bertan jarduera bat edo gehiago egiten dituena.
3.6. Biztanleria estatistikoa
Bertan jarduera bat edo batzuk egiten dituzten industria-establezimenduen multzoa.
3.7. Eremu geografikoa
Euskal AEko establezimenduak.
3.8. Denborazko estaldura
Lehenengo datuak 1988an hasi ziren argitaratzen, 1985ean hasitako datu-sailekin. Orduz geroztik, hainbat oinarri- eta metodologia-aldaketa egin dira.
Berriki egindako aldaketa esanguratsuenak bat datoz 2015eko oinarri-urte berriarekin eta aurreko oinarrietan jasotzen ez zen "Ura biltzea, araztea eta banatzea" sektorearekin (2009ko EJSNren 36. dibisioa).
3.9. Oinarri-aldia
Oinarri-aldia 2015etik abiatzen da, metodologia-aldaketa esanguratsuak izan dituen azken urtea baita.
4. Neurketa-unitatea
4.1. Neurketa-unitatea
Prezioen datuak balio absolutuetan (indizea) eta ehunekoetan (aldakuntzaren %) argitaratzen dira.
5. Erreferentzia-aldia
5.1. Erreferentzia-aldia
Erreferentziako aldia urteko hilabete naturala da.
6. Mandatu instituzionala
6.1. Egintza juridikoak eta beste akordio batzuk
Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legeak (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) xedetzat du Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikak bere helburu eta eskumenetarako arautzea, lurralde historikoetako eta autonomia-erkidegoaren lurralde-eremuko beste erakunde publiko batzuetako estatistikak arautzea, eta estatistika-jarduera horren antolaketa ere arautzea. Euskal Estatistika Planak osatzen du lege hori, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera estatistikoa antolatzeko tresna baita, eta bertan jasotzen dira indarrean dagoen aldian egin beharreko estatistikak eta mota horretako beste jarduerak. Euskal Estatistika Plana Lege bidez onartu behar da. Gaur egun indarrean dagoen plana azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez 2023-2026 aldirako onetsitakoa da.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
Euskal Estatistika Plana, azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez onetsia
6.2. Datu-trukea
Eustaten eta Euskal AEko gainerako estatistika-zerbitzuen (Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakunde instituzionalak) arteko datu-trukeak, bai eta erakunde horien eta Estatuaren artekoak ere, Eustatek garatutako jardueren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) arautzen dira. 4/1986 Legeak xedatzen du, halaber, Euskal AEren eta estatuaren arteko lankidetza-hitzarmenak egitea, Euskal AEren eta estatuaren helburuetarako balio duten estatistikez elkarrekin baliatzeko.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
Ez da aurreikusten eragiketa hori erakunde edo organismoren batekin lankidetza-hitzarmen bidez egitea.
7. Konfidentzialtasuna
7.1. Konfidentzialtasun-politika
Eustatek beharrezko neurriak hartzen ditu gizabanakoak edo erakundeak zuzenean edo zeharka identifikatzea eragozteko, apirilaren 23ko 4/1986 Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko LEGEAren aplikazio zorrotzari esker, estatistika-sekretua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez. Informazioa biltzen duten langile guztiak eta Eustaten barruan beste edozein funtzio betetzen duten langileek isilpekotasun-klausula sinatu behar dute (apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAren 15. artikulua). Isilpekotasun-klausula hori Eustatek zuzenean kontratatutako langileek eta datuak biltzeko azpikontratatutako langileek onartu behar dute.
Eragiketak galdetegi bat duenean, bildutako informazioa apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAk araututako sekretu estatistikoak babesten duela adierazten da.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
7.2. Isilpeko datuen tratamendua
Estatistika-prozesuan datuak babesteko eta isilpekotasuna gordetzeko araudia eta jarraibideak, batez ere, datu babestuak dauzkaten fitxategiak eskuratzeko, tratatzeko eta biltzeko ezarritako segurtasun-protokoloetan oinarrituko dira, datu pertsonalak nahiz datu estatistikoak izan. Araudi hori Eustaten Segurtasun Agirian zehatz ageri da.
Emaitzen tauletan, ez dira maiztasun txikiko aldagai sentikorrak argitaratzen, ez eta, zenbait estatistika-unitateren ekarpen nagusiek zeharkako identifikazioa ahalbidetzen duten gelaxkak ere. Mikrodatuen fitxategiak zabaltzen direnean, fitxategi horiek ez dute inola ere erregistro-identifikatzaile zuzenik edo datu pertsonalik jasoko, eta aldagaiak zeharka identifikatzea eragozteko irizpideak aplikatuko dira.
Isilpekotasunaren tratamendua Eustat-en estatistika-eragiketetan.
Eragiketa sekretu estatistikoaren mende dago. Babes horrek bermatu egiten die inkestatutako unitateei emandako erantzunen tratamendu erabat anonimoa eta erantsia, eta ezin izango dira inoiz modu nominalean erabili, ezta estatistika-eragiketaren beraren beste helburu batzuetarako ere.
8. Hedapen-politika
8.1. Hedapen-egutegia
Egutegiaren aurrerapena urte bakoitzeko azken hiruhilekoan argitaratzen da, eta koiunturari buruzko estatistikak argitaratzeko data zehatzak eta egiturazko estatistikak argitaratzeko hilabetea erakusten ditu; ondoren, hilabete bakoitzeko azken egunetan (t) hilabeterako programatutako egiturazko estatistikak argitaratzeko egun zehatza iragartzen da (t+1).
8.2. Hedapen-egutegirako sarbidea
8.3. Erabiltzailearentzako sarbidea
Europako estatistiken praktika onen kodeari jarraituz, erabiltzaile guztiek denbora berean dute sarbidea estatistika-informaziora eta edozein kanpo-erabiltzaileri emandako aurretiazko sarbide pribilegiatu oro mugatua, kontrolatua eta jakinarazia izan behar da.
Hori horrela, Eustatek egindako prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude eskuragarri, zabaltzeko ezarritako egunean, eta Euskal AEko komunikabide guztietara bidaltzen dira aldi berean.
Halaber, hedapen ofiziala baino ordu batzuk lehenago, Eustaten zenbait prentsa-ohar Eusko Jaurlaritzako sailen batera igor daitezke, enbargo pean; baldin eta sail horiek, hedatzear dagoen eragiketarekin duten loturagatik, denbora eduki nahi badute arduradunek komunikabideen galderei erantzuteko prestatu ahal izateko.
9. Hedapenaren maiztasuna
9.1. Hedapenaren maiztasuna
Hedapenaren aldizkakotasuna hilerokoa da.
10. Irisgarritasuna eta argitasuna
10.1. Komunikatuak
Eustatek estatistika-eragiketen emaitza nagusiak zabaltzen dituzten prentsa-oharrak egiten ditu. Prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude, estatistika-eragiketa bakoitzari dagokion menuan. Eustatek Newsletterrak izeneko prentsa-zerbitzua ere eskaintzen du; posta elektronikoz zabaltzen diren albiste-buletinak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait arlo eta sektoreren gaineko estatistika-informazio garrantzitsuena biltzea dute helburu.
10.2. Argitalpenak
Eustaten webgunean honako argitalpen hauek daude eskuragarri:
Datuak: Azken prentsa-oharrak, datu-bankua, grafikoak eta bistaratzeak eta honako taula estatistiko hauek dituzte:
- Euskal AEko industria-prezioen indizea. Aldakuntza-tasak.
- Euskal AEko industria-prezioen indizea. Laburpen-taula.
- Euskal AEko industria-prezioen indizea, hilaren eta urtearen arabera. Aurkibide orokorra.
- Euskal AEko industria-prezioen indizea, hilaren eta urtearen arabera. Dibisio handiak - A21 sektorizazioa.
- Euskal AEko industria-prezioen indizea, hilaren eta urtearen arabera, A38 sektorizazioari jarraiki (2-6 sektoreak).
- Euskal AEko industria-prezioen indizea, hilaren eta urtearen arabera, A38 sektorizazioari jarraiki (7-11 sektoreak).
- Euskal AEko industria-prezioen indizea, hilaren eta urtearen arabera, A38 sektorizazioari jarraiki (12-16 sektoreak).
- Euskal AEko industria-prezioen indizea, hilaren eta urtearen arabera, ondasunen helburu ekonomikoari jarraiki – Industria-sektore handiak.
Metadatuak:
- Metodologia eta Kalitatea: Metodologia-fitxa eta kalitate-fitxa
- Definizioak
- Kodeak eta izendegiak
- Galdetegiak
Industria-prezioen indizea (IPRI)
10.3. On-line datu-baseak
Datu Bankua | Eguneratua | |
---|
Oinarria 2015 JESN-09 |
Hilekoak |
Euskal AEko industria-prezioen indizea, sektore, indize eta aldiaren arabera. 2005-01 - 2024-10 | 2024/11/21 |  |
Euskal AEko industria-prezioen indizea, ondasunen helburu ekonomiko, indize eta aldiaren arabera. 2005-01 - 2024-10 | 2024/11/21 |  |
Urtekoak |
Euskal AEko industria-prezioen indizea, sektore, indize eta aldiaren arabera. 2005 - 2023 | 2024/11/21 |  |
Euskal AEko industria-prezioen indizea, ondasunen helburu ekonomiko, indize eta aldiaren arabera. 2005 - 2023 | 2024/11/21 |  |
Oinarria 2005 JESN-93 |
Hilekoak |
Euskal AEko industria-prezioen indizea, sektorearen, indizearen eta aldiaren arabera . 1995 - 2010 | 2011/07/01 |  |
Euskal AEko industria-prezioen indizea, ondasunen helburu ekonomikoaren, indizearen eta aldiaren arabera . 1995 - 2010 | 2011/07/01 |  |
Urtekoak |
Euskal AEko industria-prezioen indizea, sektorearen eta indizearen arabera . 1995 - 2010 | 2011/07/01 |  |
Euskal AEko industria-prezioen indizea, ondasunen helburu ekonomikoaren eta indizearen arabera . 1995 - 2010 | 2011/07/01 |  |
10.4. Mikrodatuetarako sarbidea
10.5. Beste batzuk
Eustatek aukera ematen die herritarrei, enpresei, administrazio publikoei, eragile ekonomiko eta sozialei, unibertsitateei eta abarri neurrira egindako informazio-ustiapen espezifikoak eskatzeko, beren jarduera egiteko edo beste arrazoi batzuengatik estatistika-informazioa behar dutelako.
Informazio-zerbitzua
10.6. Metodologiari buruzko dokumentazioa
10.7. Kalitateari buruzko dokumentazioa
11. Kalitate-kudeaketa
11.1. Kalitate-bermea
EUROSTATek Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodean proposatutako kalitate-adierazle estandarretan oinarritzen da Eustaten estatistiken kalitatea bermatzeko esparrua. Kode honek 16 printzipio ditu, hiru arlotan banatuta: Erakunde-ingurunea, prozesuak eta produktuak. Printzipio bakoitzak neurtzeko aukera ematen duten adierazle batzuk ditu lotuta.
Testuinguru horretan, Eustatek bere adierazleak egiten ditu estatistika-eragiketa bakoitzaren kalitatea ebaluatzeko, eta EUROSTATen zenbait tresna baliatzen ditu kalitatea neurtzeko. Tresna horien artean DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia (11.2 atala aztertu) eta erabiltzailearen gogobetetze-inkesta daude (12.2 atala aztertu).
Europako estatistiketako jardunbide egokien kodea
11.2. Kalitate-ebaluazioa
Eustatek ebaluazio-protokolo bat du finkatuta, eta DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia erabiltzen da bertan. Tresna horri esker, eragiketa estatistiko bakoitza azter dezakete egileek edo eragiketa horretan parte hartzen duen taldeak, hurrengo eragiketetan ezar daitezkeen hobekuntzak hautemateko. Ebaluazioa urtero egiten da, betiere eragiketak maiztasun hori edo txikiagoa badu; eragiketa egiteko maiztasuna urtebete baino gehiago bada, amaitzen denean egiten da ebaluazioa.
EUROSTATek proposatutako kalitate-irizpide estandarrak aplikatzen ditu Eustatek. Eustatek egindako adierazleak gehitzen zaizkie faktore horiei, eta EUROSTATen adierazleekin batera, estatistika-eragiketaren fase guztietan kalitate-xedeak lortzeko gida gisa balio dute horiek.
IPRIn helburu espezifiko batzuk ezartzen dira EUROSTATek gomendatutako kalitate-adierazleei dagokienez: egokitasuna, aukera eta puntualtasuna, irisgarritasuna eta argitasuna, zehaztasuna eta fidagarritasuna, alderagarritasuna eta kostua.
12. Egokitasuna
12.1. Erabiltzailearen beharrak
Hauek dira IPRIren erakunde erabiltzaile eta interesdun nagusiak:
- Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Saila.
- Arabako Foru Aldundiko Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saila.
- Gipuzkoako Foru Aldundiko Fiskalitaterako eta Finantzetarako Departamentua.
- Eusko Jaurlaritzako hainbat sail.
- Merkataritza-ganberak.
- Lan Harremanen Kontseilu Arautzailea.
- Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua (ISEB).
- Euskal Herriko Unibertsitatea.
- Deustuko Unibertsitatea.
- Enpresaburuen elkarteak.
- Enpresa eta erakunde pribatuak.
- Hedabideak.
2021 urtean, Inpaktuen indizea, prentsan eta hedabide digitaletan izandako albiste-kopurua islatzen duena, 3 -koa izan da. 2022. urtean, Web bisiten indizea, eragiketa bakoitzeko web bisita kopurua adierazten duena, 3 izan da. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.
Kalitate-fitxa
12.2. Erabiltzailearen asetasuna
Erabiltzailearen gogobetetze-maila neurtzeko inkesta bat dago; bi urtean behin egiten da, eta erabiltzaileen ikuspuntuak eta iritziak jasotzen ditu. Inkestak gogobetetzea neurtzen du eragiketa talde bakoitzeko erabiltzailearen asebetetze-maila adierazten duen indize baten bidez (1etik 5erako eskalan neurtuta). Erabiltzaileak emandako garrantzia ere balioesten du eragiketa-taldeka (1etik 5erako eskalan neurtuta).
2021 urtean, gogobetetze-indizea 4,14 izan da, eta emandako garrantzi-maila 4,35. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.
Kalitate-fitxa
12.3. Zehaztasuna
Zabaldutako informazio-egiturak bete egiten ditu estatistika-jarduketaren planetan eta programetan aurreikusitako kontzeptuzko, lurraldeko eta denborazko desagregazioen mailak. Ildo horretan, estatistika-eragiketa honen emaitzen lurralde-desagregazio handiena Euskal AEkoa da.
13. Akurazitatea eta fidagarritasuna
13.1. Akurazitate globala
Akurutasun-adierazle kuantitatibo bat ezartzen da, hau da, laginaren %80tik gorako erantzun- edo estaldura-tasa lortzea, hau da, egotzitako erregistroen ehunekoa %20ra murriztea. Estalduraren %80 lortzen ez bada, sektorean adierazgarrienak diren enpresen informazioa biltzeko ahalegina egingo da, eta aurreko aldietan izan duten merkatu-kuota eta langileak baloratuko dira.
2022an, erantzun-tasa %92,89koa izan da, helburuak kaudimenez betez eta, horrela, datuen fidagarritasun-maila handia bermatuz.
13.2. Laginketa-hutsegiteak
2022ko eragiketarako ez dira laginketa-erroreak kalkulatu.
13.3. Laginketarekin zerikusi ez duten hutsegiteak
Hauek dira estatistika-eragiketaren laginketatik kanpoko errore nagusiak 2022 aldian:
Erantzunen tasa (Urtekoa): % 92,89
Kalitate-fitxa
14. Aukera eta puntualtasuna
14.1. Aukera
2022 urtean, erreferentziako aldiaren amaieraren eta emaitzen argitalpen-dataren artean igarotako denbora neurtzen duen desfasearen balio erreala 21 egun -n kokatu da.
Kalitate-fitxa
14.2. Puntualtasuna
Inkestaren emaitzak Eustaten argitalpenen egutegiaren arabera argitaratzen dira. 2022 urtean egutegia betetzearen adierazlea % 100 izan da.
Kalitate-fitxa
15. Koherentzia eta konparagarritasuna
15.1. Konparagarritasun geografikoa
2022 urtean % 100 izan da erreferentziako erakunde edo organismo bakoitzarekin aldera daitezkeen metadatako alderdien ehunekoa neurtzen duen konparagarritasun-tasa.
Kalitate-fitxa
15.2. Denborazko konparagarritasuna
Konparagarriak diren aldien adierazlea, eragiketaren datuen serieko zenbat alditan agertzen diren jauzirik gabe neurtzen duena, 2022 urtean 18 urte urtekoa izan da.
Kalitate-fitxa
15.3. Sektoreen gurutzatzea - koherentzia
Emaitzak koherenteak dira Industria Produkzioaren Indizearekin (IPI), Eustatek ere hilero argitaratzen baitu, IPRI indizearen maiztasun berarekin.
Industria produkzioaren indizea (IPI)
15.4. Barne-koherentzia
Galdetegia betetzean, batez ere informazioa webgunetik jasotzen denean edo EUSTATeko langileek grabatzen dutenean, detekzio-sistema bat erabiltzen da, izan daitezkeen inkoherentziei buruz ohartarazteko. Inkoherentzia horiek ez dute nahitaez errore bat esan nahi, egiaztatu beharreko jokabide atipiko bat baizik. Halaber, informazioaren estaldura kontrolatzen da, bai eta bikoiztuak, estaldura-erroreak, erantzunik eza eta abar ere.
16. Kostuak eta karga
16.1. Kostuak eta karga
Eragiketa horren guztizko aurrekontua, 2022ko urteko estatistika-programaren arabera, 69.500 €-koa da.
17. Datuen berrikustea
17.1. Datuen berrikustea - Politika
Akatsak gertatzen direnean eta akatsok hedatu ondoren detektatzen direnean, zuzendu egiten dira datuak. Kasu bakoitzari dagozkion produktu estatistikoak (prentsa-oharrak, taula estatistikoak, datu-bankua, etab.) berriz argitaratzen dira. Prentsa-oharrei dagokienez, lauki bat gehitzen da, oharra berrikusi dela jakinarazteko eta errorea zergatik gertatu den azaltzeko.
17.2. Datuen berrikustea - Praktika
Indizeak hilero birkalkulatzen dira itxita ez dauden urte guztietako hilabeteetarako. Hau da, irekitako lehen urteko urtarriletik kalkulatu beharreko hilabetera arte; izan ere, urtea itxi arte indizeak behin-behinekoak dira, hau da, enpresen ekoizpen-datu berriak iritsi behar dira, inputatuak ordeztuko dituztenak. Aldakuntza horiek behartzen dute indize guztiak berriro kalkulatzera.
18. Tratamendu estatistikoa
18.1 Jatorrizko datuak
Unitate informatzailea enpresa izango da, kontuan hartuta enpresak lurralde historiko batean edo gehiagotan izan ditzakela establezimenduak. Enpresak galdetegi bat beteko du lurralde horietako bakoitzerako. Eskatutako informazioa enpresak jarduera duen lurralde historiko bakoitzerako industria-produktuen prezioei buruzko datuak jasotzean datza.
Datuak lortzeko, ezarpen-galdetegi espezifiko bat erabiltzen da, oinarri-aldaketaren urtean, bai eta hileroko galdetegi batzuk ere, paperezko euskarria edo euskarri elektronikoa dutenak, ondoren, hiletik hilabetera, estatistika-unitateari informazioa biltzeko.
Ezarpeneko galdetegiak panela lortzeko eta aurrerago deskribatuko diren oinarri-aldaketetan zabaltzeko erabiltzen dira. Galdesorta hauetan eskatzen den oinarrizko informazioa hileroko galdesortetarako eskatzen den bera da, salbu eta Ezarpenaren galdetegian hainbat ekitalditarako hileroko informazioa jasotzen denean, enpresaren datu historikoak izateko, aldez aurretik dagoen panelean sartu ahal izateko. Enpresak emandako informazioan aipatzen diren enpresa eta establezimenduak identifikatzeko datuak ere jasotzen dira.
18.2. Datuen bilketa-maiztasuna
Hilekoa
18.3. Datu-bilketa
Datuak hilero biltzen dira, eta erreferentziako hilaren 15ean indarrean zegoen fabrikaren oinezko salmentaren batez besteko prezioari egiten dio erreferentzia. Bertan, informazio egiazkoa, objektiboa eta zehatza lortzeko beharrezkoak diren prozesu guztiak gauzatzen dira.
Informazio-bilketa hori kanal anitzekoa da; informatzaileari posta elektronikoz, posta arruntez, telefonoz, faxez eta Internetez erantzuteko aukera ematen zaio. Gaur egun, inkesta betetzeko establezimenduek gehien erabiltzen duten metodoa Internet da, datuen %80 inguru web galdetegiaren bidez jasotzen baitira.
Kasu gehienetan, jasotzen den informazioa galdetegi autoosatuetatik datorren arren, batzuetan, datuak jasotzeko emandako epea igaro ondoren eta aurkibidearen argitalpen-eguna hurbiltzen doan heinean, informazioa jasotzeaz arduratzen diren EUSTATeko langileak telefonoz harremanetan jartzen dira data horretan datuak erreklamatzeko edo, hala badagokio, unean bertan jaso eta grabatzeko datuak bidali ez dituzten enpresekin.
18.4. Datuen baliozkotzea
Baliozkotze indibidualizatua egiten da, justifikatu gabeko prezioen balizko akatsak edo aldaketak hautemateko. Prozesuaren lehen zatian, neurketa-tartetik kanpoko datu guztiak berrikusten dira, serie historikoari eta aurreko hileko establezimenduaren datuarekiko alderaketari erreparatuta (hil arteko konparazioa). Arau orokor gisa, onartutako mailetatik kanpo dauden edo barietateetan edo prezioetan hautemandako edozein anomaliatarako dauden datuen kasuan, informazioa biltzeaz arduratzen diren langileak informatzailearekin harremanetan jartzen dira, emandako informazioa berretsi edo alda dezaten eta beharrezko azalpenak eman ditzaten.
Bigarren baliozkotze bat agregazio-maila desberdinetarako datuak berrikustea eta aztertzea da.
18.5. Datuen bilketa
Indizeak kalkulatzeko galdesortak jasotzea itxitzat jo ondoren, produktuaren prezioa lortu ez duten datuen ehuneko bat dago (%5 inguru).
Une horretan kalkulatzen dira datu horiek, erantzunik eza egozteko prozesuaren bidez. Hutsik dauden aldagaien datuak automatikoki egozten dira, aldagaiaren beraren bilakaera historikotik, produktuaren gainerako prezioen aldaketetatik edo datua falta duen aldagaia dagokion adarretik abiatuta ezarritako algoritmo batzuen bidez.
Jasotako datuen gaineko beharrezko baliozkotze, egozpen eta zuzenketa guztiak egin ondoren, prezioen indize bat kalkulatuko da erreferentziako hilabeterako produktuen barietate bakoitzerako.
18.6. Doikuntza
Ez da urtaroen araberako doikuntzarik egiten argitaratutako serieetan.
19. Oharrak