2012/03/27ko prentsa-oharra
2011ko laugarren hiruhilekoan esportazioen unitateko prezioen urtetik urterako tasa % 5,6 igo da
Inportazioen prezioen igoera, aldiz, handiagoa izan da, % 9,5erainokoa
Eustaten datuen arabera, 2011ko laugarren hiruhilekoan Euskal AEko esportazioen eta inportazioen unitateko prezioak gora egin dute, Unitate Balioaren Indizeen eta urte arteko tasen arabera neurtuta. Baina inportazioetan (% 9,5) esportazioetan (% 5,6) baino igoera handiagoa eman da.
Laugarren hiruhileko hau aurrekoarekin alderatuta, esportazioen unitateko prezioen igoera (% 1,9) inportazioena (% 0,8) baino handiagoa izan da.
Sailkapena xede ekonomikoa aintzat hartuta egiten badugu, Euskal AEko esportazioen prezioaren urte arteko tasaren igoera berdina izan da kapital-ondasunentzat eta tarteko ondasunentzat. Bi kasuetan, igoera % 5,7koa izan da. Kontsumo-ondasunek igoera handiagoa izan dute, % 7,2koa, hain zuzen ere.
Euskal AEko tarteko ondasunen inportazioen prezioaren urte arteko tasek izan dute igoerarik handiena (% 10,6); gero, kapital-ondasunek (% 3,2), eta, ostean, kontsumo-ondasunek (% 2,3).
Gure ondasunak esportatzen diren geografia-eremuak kontuan hartuz gero, laugarren hiruhileko honetako esportazioen unitateko prezioak, aurreko urteko hiruhileko berdinarekin alderatuta, handiagoak izan dira eremu guztietan. Hauek izan dira igoerak: eurogunea % 7,2, EB-27 % 6,9, ELGA % 5,9, eta munduko gainerako lekuak % 4. Inportazioen kasuan, joerak alderantzikatu egin dira, eta igoerarik handiena munduko gainerako lekuen eremuan eman da (% 15,9), eta txikiena eurogunean (% 4,1).
Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, esportazioen tasak positiboak izan dira geografia-eremu guztietan. Tasen igoera hori tarte honetan kokatzen da: % 1,6koa eurogunean eta EB-27an eta % 2,0koa munduko gainerako lekuen eremuan.
Inportazioen kasuan, % 2,2ko igoera eman da munduko gainerako lekuen eremuan eta % 0,9koa eurogunean eta ELGAn. Aldiz, EB-27rako % 0,2ko tasa negatiboa eman da.
Informazio gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido
Tel.:+34-945-01 75 13 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI). Prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI). Datu - bankua