2012-03-16ko prentsa-oharra
2011ko uztail, abuztu eta irailean 2.739 ezkontza izan ziren, aurreko urteko aldi berean baino %4,7 gutxiago
2011ko hirugarren hiruhilekoan, ezkontza zibilen proportzioa handiagoa izan zen aurreko urteko aldi berean baino
Euskal AEko ezkontzak: EUSTATen datuen arabera, 2011ko uztailean, abuztuan eta irailean guztira 2.739 ezkontza izan ziren Euskal AEn; hau da, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean %4,7 gutxiago. Arabarrek 382 ezkontza egin zituzten, gipuzkoarrek 824 eta bizkaitarrek 1.469. Euskal AEtik kanpo biziko direnen kasuan, ezkontzak 64 izan ziren.
Ezkontzen %58,4 zibilak izan ziren, 2010eko aldi berean baino ehuneko 3,5 puntu gehiago. Era berean, proportzio hori 2011ko bigarren hiruhilekokoa baino txikiagoa da, aldi hartako ezkontzen %67,3 zibilak izan baitziren.
Uztaila da, oraindik ere, ezkontzeko hilik gustukoena
Ezkontzarik gehien (1.257), uztailean; ondoren (1.115), irailean. Bestalde, aurrekoetan bezala, ezkontzarik gutxien (367) izandako udako hila abuztua izan zen, aurreko urteko hil beraren aldean %6,6 gutxiago.
2011ko hirugarren hiruhileko horretako 2.739 ezkontzetan, bizilekua Euskal AEn duten 2.646 gizonezko eta 2.690 emakumezko ezkondu ziren. Horietatik 2.426 senarrentzat (%91,7), lehen ezkontza izan zen; 9 alargun eta 211 dibortziatu berriro ezkondu ziren. Lehenengo aldiz ezkondutako emakumeen portzentajea gizonena baino zertxobait txikiagoa; 2.455 izan ziren (%91,3); alargunak 4 eta dibortziatuak 231.
Ezkontideek eztei-egunean zuten adinari erreparatuta, senarren artean, %80,8k 30 urtetik gora zituzten; emazteen artean, berriz, %67,4k. Aurreko urteko aldi beraren aldean, proportzioa bi sexuetan handitu da, baina emakumeen artean areago: 2010ean %65,3k zeuzkaten 30 urte baino gehiago, gizonen artean %79,8 zelarik.
Emazte berrien %8, atzerritarrak
2011ko udan zehar izandako ezkontzetan, gizonen %5,6 eta emakumeen %8 ez ziren espainiarrak.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel.:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEKo EZKONTZEN ESTATISTIKAri buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko EZKONTZEN ESTATISTIKAri buruzko datu-bankua