HomeGaiakHeriotzakPrentsa Oharrak Euskal AEn heriotzak...

2012/03/30eko prentsa-oharra

EUSKAL AEko HERIOTZEN ESTATISTIKA (HERE) 2011-3. HIRUH.

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEn heriotzak %4 ugaritu ziren 2011ko hirugarren hiru hilekoan

Hildakoen %19k 90 urte baino gehiago zituen

2011ko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AEn 4.342 lagun hil ziren, aurreko urteko aldi berean baino %4 gehiago, Eustaten datuen arabera. 2.142 emakume (%49,3) eta 2.200 gizon (%50,7) hil ziren. Araban 569 lagun hil ziren, Bizkaian 2.398, Gipuzkoan 1.375.

Hildakoen %20k 70 urte baino gutxiago zeuzkan; %21ek 70-80 urte bitarte eta %40k 80-90 urte bitarte. Gainerako %19 90 urte baino gehiagoko 819 hildakoek osatzen dute; 4tik 3, emakumeak.

Heriotzen kausa nagusia tumoreak izan ziren: 1.479 lagun hil ziren horiengatik (%34); bigarren heriotza-kausa zirkulazio-aparatuko gaixotasunak izan ziren, 1.182 eragin zituzten (%27). Hirugarren, arnas eritasunak, zeinek 341 heriotza eragin baitzituzten hiru hileotan (%8).

Heriotzen kausak ez ziren berdinak izan sexu batean eta bestean: gizonezkoen artean, tumoreak hilgarriago gertatu ziren zirkulazio-aparatuko gaixotasunak baino; emakumezkoen artean, berriz, heriotza-kausa nagusia gaixotasun kardiobaskularrak izan ziren, eta tumoreak bigarren. Arnas aparatuko gaixotasunak hirugarren heriotza-kausa dira, oraindik ere, sexu bietan.

2011ko hirugarren hiruhilekoan hildakoen arteko 12, urtebetetik beheragoko haurrak izan ziren: 4 mutiko eta 8 neskato.

2011ko hirugarren hiruhilekoko hazkunde begetatiboa positiboa izan zen, 947 laguneko irabaziarekin. Saldo positiboak izan ziren hiru lurralde historikoetan: Gipuzkoak 367 biztanle irabazi zituen, Arabak 316 eta Bizkaiak 264.

Heriotzak Euskal AEn, sexuaren eta heriotza-kausaren arabera Hiruhilekoen alderaketa

Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández Tel.:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEKo HERIOTZEN ESTATISTIKAri buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko heriotzen estatistikari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEn heriotzak %4 ugaritu ziren 2011ko hirugarren hiru hilekoan

Eragiketa : 
Heriotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010303
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iv/2024
Eguneratze data : 
2012/03/30
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/15
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0008500_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Osasuna Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali