2012/04/24ko prentsa-oharra
2012ko martxoan industriako prezioek %0,5 egin dute gora aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearen aldean (2012ko martxoa 2011koaren aldean) %2,6 igo ziren
Euskal AEko industria prezioen indizea: Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industri prezioak %0,5 igo ziren 2012ko martxoan aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan hartuta, martxoko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %2,6 igo da.
Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2012ko martxoan, “Kokeriak eta petrolioa fintzea” (%3,8), “Erauzketa industriak “ (%1,3) eta “Kautxu, plastiko eta beste produktu ez-metalikoen fabrikazioa” (%0,5) adarrek, besteak beste, gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Bestalde, prezioetan jaitsierak izan zituzten sektoreak honakoak izan ziren: “Energia elektrikoa, gas, lurrun eta aire egokitua” (%-0,5); “Makineriaren eta ekipoaren fabrikazioa (%-0,2); “Zurgintza, papera eta arte grafikoak” (%-0,2).
Urte arteko aldian, hots, 2012ko martxoan, 2011koaren aldean , prezio-hazkunderik handienak honako adar hauek izan dituzte: “Kokeriak eta petrolio-fintzea (%11,9), “Energia elektrikoa, gasa eta lurruna” (%10,3), “Industria kimikoa” (%5,2). Jaitsierak izan dituzte: “Metalurgia eta metalezko produktuak” (%-1,1) eta “Produktu farmazeutikoak” (%-0,5).
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, abuztuan, sektore-talde handien prezioen bilakaerak desberdinak izan ziren: Energiaren prezioak %1,9 igo ziren; Bitarteko ondasunenak %0,2; Ekipo-ondasunenak %0,1 eta Kontsumo-ondasunenak %0,0. Horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %0,0 eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %-0,1.
Ondasun-talde handi horietako prezioen bilakaerak goranzkoak dira urte arteko aldian, Bitarteko ondasunetan izan ezik, non %0,2 jaitsi diren. Energiaren prezioak %11,2 igo ziren, Ekipo-Ondasunenak %1,3 eta Kontsumo-Ondasunenak %1,4. Azken hauen artean, %1,7 igo dira Kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioak eta %0,6 Kontsumo-ondasun iraunkorrenak.
Informazio gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Industria Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria Prezioen Indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua