2012/04/27ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko ERRENTA PERTSONALAREN ETA FAMILIAKOAREN ESTATISTIKA. 2009

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko biztanleen batez besteko errenta 20.000 euro dira urtean

Euskal AEko batez besteko errenta pertsonala %13 hazi zen 2006 eta 2009 artean

Eustatek Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiekin lankidetzan egin duen Errenta Pertsonal eta Familiarraren Estatistikako datuen arabera, 2009an, Euskal AEko batez besteko errenta pertsonala 19.631 euro izan zen 18 urteko eta gehiagoko biztanlerian, hiru urte lehenago baino %13 gehiago. Gipuzkoak izan zuen errenta pertsonalik altuena, 20.270 euro; gero Arabak, 19.657; eta azkenik Bizkaiak, 19.241. 2006tik aurrera begiratzen bazaio lurralde-bilakaerari, Gipuzkoan igo zen gehien errenta, %15,9; Araban ondoren, %14,4, eta Bizkaian %11.

Errenta erabilgarria kontuan hartuta, hots, guztizko errentari errentaren gaineko zerga eta langilearen konturako gizarte-kotizazioak kenduta, badira aldeak hiru lurraldeen artean. Izan ere, Euskal AE guztirako errenta erabilgarria 16.808 euro da; Gipuzkoakoa 17.432, Arabakoa 16.891 eta Bizkaikoa 16.411.

Errenta pertsonalik handiena duen Euskal AEko udalerria Laukiz da, Bizkaian: 29.128 euro. Araban Arrazua-Ubarrundia da, 27.608, eta Gipuzkoan Mutiloa, 24.804. Beste muturrean, errenta pertsonalik txikienak honakoek dituzte: Bizkaian Lanestosak (11.958 euro), Araban Lantziegok (12.688) eta Gipuzkoan Errezilek (15.129).

Hiru lurralde historikoen hiriburuetako batez besteko errenta pertsonalak Euskal AEko batez bestekoaren gainetik daude. Lehenengo postuan Donostia dugu (23.054 euro), jarraian Bilbo (20.081) eta azkenik Vitoria-Gasteiz (19.980).

Batez besteko errenta pertsonala, motari jarraiki, lurralde historikoaren eta sexuaren arabera (Eurotan). 2009

18 urte eta gehiagoko biztanleen %14k ez du inongo errentarik jaso 2009an

Errenta biztanleriaren artean banatzeari dagokionez, 1.585.000 dira nolabaiteko errenta jasotzen duten 18 urteko eta gehiagoko biztanleak, hots, %86,1. %13,9k aldiz, ez du inolako sarrerarik izan 2009an. Pertsonen %59,7k Euskal AEko batez bestekoa baino gutxiago jasotzen dute edo inongo errentarik ez; %11,5en errenta batez bestekoa bi aldiz da, alegia 39.200 euro pasa.

Biztanleria bi zati berdinetan banatzen duen errenta zein den adierazten duen adierazlea da mediana. Balio hori urtean 15.391 euro da 2009an. Beraz, Euskal AEko biztanle adin nagusien erdiak urteko 15.391 eurotik gorako batez besteko errenta pertsonala du; beste erdiak aldiz, hortik beherakoa.

Guztizko errenta pertsonalaren portzentajezko banaketa lurraldeka eta errenta-iturri nagusien arabera eginez gero, lana da pisu erlatiborik handienekoa; jarraian, gizarte-transferentziak edo prestazioak.

Pertsonen errentaren osaketa, lurralde historikoetan. (%). 2009

Errenten %62,6 lanetik datoz

Euskal AEko egoiliarrek 2009ko ekitaldian jasotako guztizko errenta pertsonalaren osaerari dagokionez, %62,6 lanetik etorritakoa da, 12.290 euro batez beste. Gainerako zatia honela banatzen da: %22,6 gizarte-transferentzia edo prestazioetatik dator, batez beste 4.441 euro; %4,6 jarduera ekonomikoen errentetatik, batez beste 901 euro; eta %10,2 kapital-errentetatik, higigarritik zein higiezinetik, batez beste 1.999 euro.

Datu hauek, 2006koen aldean, agirian jartzen dute transferentziak ehuneko 3 puntuz hazi direla, guztirakoaren %22,6 direlarik; lan-errentak 0,8 puntu gutxiago, kapital-errentak 1,1 puntu gutxiago eta jarduera ekonomikoen errentak 0,9 puntu gutxiago.

Lurraldeka, aldeak nabari dira lanaren errentek eta transferentziek guztizko errentaren osaeran duten pisuan: Araban errentaren %64,6 lanetik dator eta %21 transferentzietatik; Gipuzkoan %60,6 lanetik eta %23,5 transferentzietatik; eta Bizkaian %63,3 lanetik eta %22,5 transferentzietatik.

Emakumeen batez besteko errenta gizonezkoenaren %56 da

Gizonezkoen eta emakumezkoen artean desberdin banatzen da errenta: Euskal AEko gizonezkoek batez besteko 25.376 euroko guztizko errenta dute eta emakumezkoek 14.242 eurokoa, hau da, gizonezkoek emakumezkoek baino 11.134 euro gehiagoko errenta pertsonala dute.

Gizonezkoen eta emakumezkoen errenta pertsonalen arteko alde nabarmenak 60 eta 64 urte artean izaten dira. Adin-tarte horretan gizonen batez besteko errenta 20.920 euro handiagoa da emakumeena baino.

graf0008691_03_e.png

18 urteko eta gehiagoko guztizko biztanleriaren errenta pertsonalik altuena 55 eta 59 urte bitartean lortzen da, batez beste 26.563 euro. Emakumezkoen kasuan batez besteko errentarik handiena 50 eta 54 urte artean (batez besteko 18.955 euro) lortzen da eta gizonezkoenean 55 eta 59 urte artean eta nabarmen handiagoa (37.023 euro).

Informazio gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Pilar Martínez Rollón Tel.: +34-945-01 75 31 Faxa: +34-945-01 75 01. Euskal AEko Errenta Pertsonalari eta Familia Errentari buruzko prentsa ohar gehiago Euskal AEko Errenta Pertsonalari eta Familia Errentari buruzko datu bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko biztanleen batez besteko errenta 20.000 euro dira urtean

Eragiketa : 
Pertsonen eta familien errentaren estatistika
Eragiketa kodea : 
173402
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2022
Eguneratze data : 
2012/04/27
Hurrengo eguneratzea : 
2025/10/00
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0008691_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Foru Aldundiak

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali