2012/04/30eko prentsa-oharra
Euskal AEko familien batez besteko errenta 42.700 euro baino gehiago da
Euskal AEko familien erdiak urteko 34.160 eurotik gorako batez besteko errenta zuen 2009an
Eustatek Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiekin lankidetzan egin duen Errenta familiarraren estatistikako datuen arabera, 2009an, Euskal AEko batez besteko familia-errenta 42.729 euro ziren. Euskal AEko familien multzoaren batez besteko diru-sarrerak batez besteko errenta pertsonala 2,2 aldiz dira.
Familia-errenta, guztira, pertsona-errentak baturik lortzen da, adinez nagusi izan eta urte horretan errentaren bat jaso dutenenak. Pertsona-errentarekin bezalatsu, Gipuzkoak du familia-errentarik handiena, 43.950 euro. Bizkaiak 42.191 eta Arabak 42.001.
Euskal AEko familia-errenta %10 hazi da 2006tik 2009ra. Gipuzkoan hazi da gehien, %13,6; Araban %8,8 eta Bizkaian %8,2.
Familien %62,3k Euskal AEko batez bestekoaren azpiko errentaren bat dute, edo errentarik ez; ehuneko hori, pertsona-errentaren kasuan genuenaren bi puntuz gainetik dago. Familien %3k ez du inongo errentarik jaso 2009an. Erabat bestaldean, %9k, 74.561 familiak, batez bestekoa bi aldiz edo gehiago jasotzen dute, 85.450 euro pasa. Euskal AEko familien erdien errenta 34.160 euro baino gutxiago da.
Bestalde, familian errenta-jasotzaile nagusia gizonezkoa denean, batez besteko diru-sarrerak 46.826 euro dira eta familia gehienak geruza ertain eta goikoetan metatzen dira; jasotzaile nagusia emakumezkoa denean familiaren batez besteko errenta 35.346 euro dira eta familiak errenta-geruza behekoetan daude.
Beraz, “genero-arraila” izan bada familiaren diru-sarreretan.
Donostiak du familia-errentarik handiena, Bilbo eta Gasteiz ondoren
Donostiak du familia-errentarik handiena, 49.539 euro; Bilbok 43.119 eta Gasteizek 42.554.
Familia-errentarik handiena duen Euskal AEko udalerria Laukiz da, Bizkaian: 74.196 euro. Araban Arrazua-Ubarrundia, 61.855, eta Gipuzkoan Orendain, 54.841. Beste muturrean, familia-errentarik txikienak honakoek dituzte: Bizkaian Lanestosak (28.703 euro), Araban Lantziegok (27.531) eta Gipuzkoan Pasaiak (32.866 euro).
Familia-errentarik handiena eta txikiena duten udalerrien arteko tartea 46.660 euro baino gehiago da. Goiko muturrean Laukiz da, 2.581 euro gehiago hurrengoa baino; behekoan Lantziego, ia 820 euro gutxiago aurrekoa baino.
Eskualde mailan badira aldeak Euskal AE osatzen duten 20en artean. 8k familia-errenta handiagoa daukate erkidegoko batez bestekoa baino; haien artean, 43.000 euro baino gehiago, ondokoek: Gorbeia inguruak, Araban (49.732 euro); Plentzia-Mungia, Bizkaian (49.221) eta Debagoiena Gipuzkoan (46.834). Gainerako 12 eskualdeen familia-errentak batez bestekoaren azpitik daude; nabarmentzen dira: Enkarterriak, Bizkaian, 36.325 euro; Arabako mendialdea, 34.832, eta Errioxa, 32.656.
Informazio gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Pilar Martínez Rollón
Tel.: +34-945-01 75 31 Faxa: +34-945-01 75 01.
Euskal AEko Errenta Pertsonalari eta Familia Errentari buruzko prentsa ohar gehiago
Euskal AEko Errenta Pertsonalari eta Familia Errentari buruzko datu bankua