2012/04/30eko prentsa-oharra
Euskal industriaren balio erantsia %3,5 hazi zen 2010ean
Langile okupatuak %2,9 murriztu ziren
Faktoreen kostuari erantsitako balioak, zeinak 2009an oso beherakada latza (%20,3) izan baitzuen, gorakako bideari (%3,5) heldu dio 2010ean, Eustatek landutako datuen arabera.
Urte arteko hazkunde honek bilakaera-tasa ezberdinak izan ditu sektoreetan: Aurrena Kokeriak eta petrolio fintzea, %60; bigarren Produktu informatiko eta elektronikoak, %12,1. Hiru eta laugarren Produktu farmazeutikoak (%11,6) eta Ur-horniketa eta saneamendua (%9,8).
Beste muturrean, jaitsiera aipagarrienak: Erauzketa industriak (%-20,7); Ehungintza, jantzigintza, larrugintza, zapatagintza (%-5,4); Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%-4,8).
Euskal industriaren negozio-zifrari begiratuz gero, 2009an %25 jaitsi zenak 2010ean goraka egin dio, 53.469 milioi, %8,6ko hazkundea, baina ez da iristen 2008ko (65.654 milioi) diru-baliora.
Euskal industrian guztira, enplegu okupatuaren galera sei mila eta bostehun pertsona pasa izan zen, aurreko urtean baino %2,9 gutxiago. Enplegu galerak ia sektore guztiei eragin die, bereziki ondokoei: Erauzketa industria (%-9,7), Zurgintza, papera eta arte grafikoak (%-6,1). Enplegua irabazi duten sektoreak: Produktu farmazeutikoak (%5), Ur horniketa eta saneamendua (%4,5) eta Elikadura industria, edariak eta tabakoa (%2,5).
Aurrekoarekin bat, euskal industriaren produktibitatea 2010ean, enplegatuko balio erantsiaren terminoetan neurtuta, %6,6 hazi zen.
Euskal AEko industriaren 2010eko beste alderdi aipagarri batzuk:
• Langile gastuak %0,8 jaitsi ziren.
• Inbertsioa %6 jaitsi zen, guztira 2.059 milioi. Inbertsio aldagaiak bilakaerarik onena izandako sektoreak: Produktu farmazeutikoak (%60,5) eta Produktu informatiko eta elektronikoak (%35,6).
• Ustiapen soberakin gordina %11 hazi zen, eta amortizazioak modu apalagoan hazi zirenez soberakin garbia %15,5 hazi zen..
• Aurrekoarekin bat, ekitaldiaren emaitza %16,4 hazi zen.
Faktoreen kostuari erantsitako balioaren banaketa hau da: %60,8 lan-faktorearen ordainsaria; %21,5 enpresa-soberakina eta gainerako %17,7 kapitalaren balio-galeraren, amortizazioaren, horniketa. 2009ren aldean langile-kostuen parte-hartzea balio erantsian 2,6 puntuz jaitsi da. Ustiapen soberakinaren parte-hartzea hazi egin da, 2,2 puntuz, 2009ren aldean.
Lurraldeka bilakaera homogeneoa izan da bai enpleguan, bai balio erantsian. Balio erantsiaren hazkunderik handiena Bizkaian, %3,7; Gipuzkoan %3,4 eta Araban %3,3. Enplegu okupatua %3 jaitsi da Gipuzkoan, %2,9 Araban, eta %2,7 Bizkaian.
Eraikuntza sektorearen ezaugarri garrantzitsuenak 2010ean: enplegu okupatua %9 jaitsi da; balio erantsia %11 jaitsi da.
Lurraldeetan Euskal AEn oro har gertatzen dena errepikatzen da, bai enpleguan, bai balio erantsian, eta antzeko tamainetan: beherakadak bai enpleguan, bai balio erantsian.
Beste zenbait alderdi aipagarri:
• Eraikuntzako enplegua %9 jaitsi zen, horrek ekarri zuen aurreko urtearen aldean 8.500 lanpostu galtzea.
• Negozio-zifraren Zenbateko garbia %18,6 jaitsi da, eta Langile kostuak %11,1.
• Ustiapen soberakin gordina %10,9 jaitsi zen, eta amortizazioak %5,7 hazi; bi horiek %14,9 jaitsarazi zuten Soberakin garbia.
• Zergen aurreko emaitzak %50,8 jaitsi ziren, eta Ekitaldiaren emaitza %54.
Informazio gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Iosune Azula
Tel.: +34-945-01 75 09 Faxa: +34-945-01 75 01
Euskal AEKo industria-estatistikari eta eraikuntza-estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEKo industria-estatistikari eta eraikuntza-estatistikari buruzko datu-bankua