2012/05/24ko prentsa-oharra
Industri prezioak %0,2 jaitsi ziren 2012ko apirilean aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearen aldean (2012ko apirila 2011koaren aldean) %2,4 igo ziren
Euskal AEko industria prezioen indizea: Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industri prezioak %0,2 jaitsi ziren 2012ko apirilean aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan hartuta, apirileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industriako prezioek izandako aldakuntza) %2,4ko hazkundean da.
Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2012ko apirilean, “Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa” (%1,7), “Industria kimikoa” %0,7), “Material eta ekipo elektrikoaren fabrikazioa” (%0,4) eta “Kautxu, plastiko eta beste produktu ez-metalikoen fabrikazioa” (%0,4) adarrek, besteak beste, gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Bestalde, prezioetan jaitsierak izan zituzten sektoreak honakoak izan ziren: “Erauzketa industriak” (%-1,2), “Kokeriak eta petrolioa fintzea (% -1,1), “Zurgintza, papera eta arte grafikoak” (%-0,5).
Urte arteko aldian, hots, 2012ko apirilean, 2011koaren aldean , prezio-hazkunderik handienak honako adar hauek izan dituzte: “Energia elektrikoa, gasa eta lurruna” (%11,8), “Kokeriak eta petrolio-fintzea (%8,1), “Industria kimikoa” (%4,4). Jaitsierak izan dituzte: “Metalurgia eta metalezko produktuak” (%-1,6) eta “Produktu farmazeutikoak” (%-0,5).
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapen berriari jarraituz, apirilean, sektore-talde handien prezioen bilakaerak desberdinak izan ziren: Energiaren prezioak %0,7 jaitsi ziren; Bitarteko ondasunenak %0,1; Ekipo-ondasunenak %0,1 igo eta Kontsumo-ondasunenak %0,0. Horien barruan, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak %0,0 eta Kontsumo-ondasun iraunkorrenak %0,2 igo.
Ondasun-talde handi horietako prezioen bilakaerak goranzkoak dira urte arteko aldian, Bitarteko ondasunetan izan ezik, non %0,3 jaitsi diren. Energiaren prezioak %9,6 igo ziren, Ekipo-Ondasunenak %1,6 eta Kontsumo-Ondasunenak %1,6. Azken hauen artean, %1,9 igo dira Kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioak eta %0,8 Kontsumo-ondasun iraunkorrenak.
Informazio gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Industria Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria Prezioen Indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua