2012/05/30eko prentsa-oharra

ASISTENTZIA MEDIKO-FARMAZEUTIKOKO ASEGURU LIBREKO ENTITATEEN ESTATISTIKA (ALE). 2010. URTEA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Osasun-asegurua zuen biztanleria % 1,6 igo zen 2010ean

Osasun-aseguruaren primen bolumena BPGaren gainetik igo zen

Euskal AEn jardunean ari ziren aseguru libreko entitateek (ALE) osasun-aseguruaren barruan aseguratutako 382.677 lagun izan zituzten 2010ean (% +1,6 2009. urtearekin alderatuta), eta kolektibo hori Euskal AEko % 17,5 zen Eustaten datuen arabera. Ingurune ekonomikoa negatiboa zen arren, osasun-aseguruari dagokionez aseguratu kopurua eta prima bolumena igo egin ziren.

Era berean, ALEek primengatiko 267 milioi fakturatu zituzten osasun-zerbitzuak emateari dagokionez, eta horren ondorioz, % 5,3ko igoera izan zen aurreko ekitaldiarekin alderatuta, Euskal AEko BPGak 2010ean izandako % 1,9aren gainetik.

Nolanahi ere, aseguratu kopuruan izandako igoera hori (% 1,6) Estatu osoan izandako igoera baino txikiagoa da (% 4,2). Geografikoki, aseguratutako kolektiboa honela banatu zen: % 71,3 Bizkaian, % 18,1 Gipuzkoan eta % 10,6 Araban.

Aseguratuen banaketa eta primen bolumena lurraldearen arabera, 2010

Biztanleriari dagokionez, Bizkaia izan zen hiru lurraldeen artetik aseguratutako biztanleriaren proportzio handiena izan zuena biztanle bakoitzeko: % 23,5; ondoren, Araba (% 12,7) eta Gipuzkoa (% 9,9) zeuden.

EAEn Estatu osoko guztizko primen % 4,4 zegoen eta Euskal AEko BPGaren % 0,41, hazkunde-tasa (% 5,3) Espainiakoaren gainetik zegoen (% 4,5).

Primen bolumenaren % 73,2 Bizkaian izan zen, % 17,4 Gipuzkoan eta % 9,4 Araban. Gipuzkoa izan zen hazkunde handiena lortu zuen lurraldea (% 6,4), ondoren Bizkaia (% 5,5) eta Araba (% 1,9) zeuden.

Osasun-aseguruaren adarra bereizten da kontzentrazio handia dagoelako. Primen bolumena aintzat hartzen badugu, lehenengo hiru entitateek % 81eko baterako merkatu-kuota lortu zuten 2010ean.

Aseguratu gehienek (% 90) osasun-asistentzia orokorreko estaldura zuen mediku-asegurua –lehen mailako asistentziako eta ospitale-asistentziako zerbitzuak estaltzen zituena– izan zuten kontratatuta; aitzitik, % 7,7k arreta espezifikoko poliza aukeratu zuen (lehen mailako arretakoa, arreta espezializatukoa edo hortzetako asistentziakoa, esaterako).

Asistentzia mediko-farmazeutikoko aseguru libreko entitateen bilakaera

Ohar metodologikoa: estatistika honetan EAEn establezimenduren bat duten asistentzia mediko-farmazeutikoko aseguru libreko entitateei buruzko informazioa biltzen da.

2008ko datuei buruzko datuak aztertu dira, eta horren ondorioz, eguneratu egin dira.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Marta de la Torre Fernández Tel.:+34-945-01 75 34 Faxa:+34-945-01 75 01 Asistentzia mediko-farmazeutikoko aseguru libreko entitateei buruzko prentsa-ohar gehiago Asistentzia mediko-farmazeutikoko aseguru libreko entitateei buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Osasun-asegurua zuen biztanleria % 1,6 igo zen 2010ean

Eragiketa : 
Osasun-arreta pribatuaren estatistika
Eragiketa kodea : 
030505
Periodikotasuna : 
Bi urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2012/05/30
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0008988_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Osasuna Saila

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali