2012/05/31ko prentsa-oharra
2010ean merkataritza sektoreak Euskal AEko BPGri 5.496 milioi euro ekarri zizkion, eta enplegu osoari %14
Negozio-zifra 32.509 milioi izan zen aldi berean
Merkataritza sektoreak Euskal AEko BPGri 5.496 milioi euro ekarri zizkion: 2.530 milioi Handizkako merkataritzari; 2.460 Txikizkakoari; 506 Ibilgailuen salmenta eta konponketari. Sektorean 137.178 langile okupatu aritu ziren, guztizko enpleguaren %14.
Negozio-zifra: 32.509 milioi guztira. Ibilgailuen salmenta eta konponketa, 2.981 milioi (%9,2); Handizkako merkataritza 17.225 (%53); Txikizkakoa 12.303 (%37,8).
Langile okupatuak, lehen aipatu 137.178 pertsonak, horrela banatzen dira: 13.467 (%9,8) Ibilgailuen salmenta eta konponketan; 45.427 (%33,1) Handizkako merkataritzan; 78.284 (%57,1) Txikizkakoan.
Araban %14,5 ari ziren, 19.882 pertsona; Bizkaian %52,7, 72.348; Gipuzkoan %32,8, 44.948.
Handizkako merkataritzak sortu zuen merkataritzako sektorearen aberastasun handiena 2010ean, %46; Txikizkakoak %44,8 ekarri zuen eta Ibilgailuen salmenta eta konponketak %9,2.
Balio erantsiaren sektore banaketa aldatu egiten da lurraldeka. Araban eta Bizkaian Handizkako merkataritzak ekartzen dio aberastasunik gehien lurraldeari, %47,8 eta %46,6; Gipuzkoan Txikizkakoa da, %45,8.
Pertsonako salmentak, merkataritza sektore osoarentzat: 236.983 euro; Pertsonako balio erantsia: 40.065 euro. Pertsonako salmenta eta balio erantsi altuenak Handizkako merkataritzak ditu: 379.178 eta 55.702 euro. Bigarren Ibilgailuen salmenta eta konponketa: 221.341 eta 37.560. Baxuenak Txikizkako merkataritzak, 157.161 eta 31.423 euro.
Aurreko paragrafoetan aipatutako magnitudeekin bezalaxe, pertsonako langile-kostuetan lurraldeen arteko homogeneotasuna dago; sektoreen artean, ezberdintasun handiagoak. Pertsonako langile-kostu baxuenak Txikizkako merkataritzan, 18.617 euro; Ibilgailuen salmenta eta konponketan 27.414; Handizkako merkataritzan 33.692.
Salmenten gaineko merkataritza marjina %24 da merkataritza sektore osoarentzat; ez dago lurraldeen arteko alde handirik. Salmenten gaineko merkataritza marjinarik handiena Txikizkako merkataritzak du, %29; Handizkakoak %21. Ibilgailuen salmenta eta konponketak %15.
Enpresa soberakin gordina sektoreak sortutako aberastasunaren %38,9 da; gainerako %61,1, lan-faktorearen ordainketa. Lan-faktorearen ordainketa handiagoa da Ibilgailuen salmenta eta konponketan: Balio Erantsi Gordinaren %73. Handizkako merkataritzan %60,5 da eta Txikizkakoan %59,2.
Ekitaldiaren emaitza: 1.497 milioi. Ibilgailuen salmenta eta konponketa: 81 milioi. Handizkako merkataritza: 686. Txikizkakoa: 731.
Emaitzak jarduera-maila xeheagoan azterturik (JESNren 3 digitu) ikusten da taldeetako zenbait nabarmentzen direla bolumenagatik bai jarduera-adarraren barruan, bai merkataritza osoaz ari garelarik.
Ibilgailuen salmenta eta konponketan nabarmentzekoak dira bai Motordun ibilgailuen salmenta, bai Motordun ibilgailuen mantentze eta konponketa. Bien batuketa langile okupatuen %84,4 da, balio erantsiaren %81,5 eta Salmenten %84,2. Kontzeptu horiexek, merkataritza sektore osoaz ari garelarik: %8,3, %7,5, %7,7.
Handizkako merkataritzaren barruan eta erreferentzia gisa faktoreen kostuari gehitutako Balio Erantsi Gordina harturik, bi talde dira nabarmentzekoak: Makineria, ekipoen eta hornigaien handizkako merkataritza eta Handizkako beste merkataritza espezializatua (erregaien, metalen, eraikuntza materialaren, burdineriaren, iturgintzaren, produktu kimikoen, beste produktu erdi landuen, txatarraren eta besteren handizkako merkataritza). Bi taldeak baturik langile okupatuen %41,9, Balio erantsiaren %47,8 eta Handizkako merkataritzaren salmenten %48,3 ditugu. Merkataritza osoaren %13,9, %21,8 eta %25,6 lirateke.
Txikizkakoan ere bi talde nabarmentzen dira: Espezializatu gabeko establezimenduetako txikizkako merkataritza (azalera handiak eta biltegi handiak, besteren artean) eta establezimendu espezializatutako beste salgaien txikizkako merkataritza (janzkiak, oinetakoak, farmazia-produktuak, produktu mediko, kosmetiko, higienikoak, erlojugintza eta bitxigintza, eta beste). Denen artean langile okupatuen %55,4, Balio erantsiaren %59,4 eta Txikizkako merkataritzako salmenten %55,7 dira. Merkataritza osoaz, %31,6, %26,6 eta %21,1.
Informazio gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Aitor Oleaga
Tel.: +34-945-01 75 09 Faxa: +34-945-01 75 01
EUSKAL AEko Merkataritza eta Konponketaren inkesta. Prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Merkataritza eta Konponketaren inkesta. Datu-bankua