HomeGaiakZor publikoaPrentsa Oharrak Euskal administrazioen...

2012/06/27ko prentsa-oharra

Euskal AEko SEKTORE PUBLIKOAREN AURREKONTUEN ESTATISTIKAK, 2010. URTEA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal administrazioen aurrekontu-saldoak %32,8 egin zuen hobera 2010ean, baina oraindik negatiboa da

BPGrekiko finantza-zorra 2009ko %7,2tik 2010eko %10,4ra hazi zen

Euskal Administrazioen (Eusko Jaurlaritza, foru aldundiak eta udal administrazioak, euren erakunde autonomoekin eta udalez gaindiko eta azpiko erakundeekin batera) diru-sarrerak %7,4 hazi ziren 2010ean 2009ren aldean eta gastuak %2,6 murriztu, Eustaten datuen arabera.

Diru-sarreretan, eragiketa korronteak %4,9 hazi ziren, kapital-eragiketak % %0,5 eta finantza-eragiketak –gehien hazi zirenak- %25,1 2009ren aldean.

Gastuak oro har %2,6 murriztu ziren: eragiketa korronteetatikoak %0,1 jaitsi ziren, kapital-eragiketetatikoak %9,2 eta finantza-eragiketetatikoak %18,6.

Diru-sarreren eta gastuen bilakaerak aurrekontu-saldoen hobekuntza ekarri zuen 2010ean. Eragiketa korronteen saldoa negatibotik positibora pasa zen, 433,2 milioira. Ez-finantzetako saldoak, negatiboa izanik ere, hobera egin zuen, 2009ko -3.020,7 milioitik 2010eko -2.029,2ra, 2010eko BPGren %3,1.

Euskal administrazioen zerga sarreren banaketa. 2010 urtea (%)

Diru-sarrerak garrantziaren arabera azterturik, ikusten da BEZetiko eskubideak zerga-atal guztien %35,6 izan zirela; %9 hazi ziren 2009ren aldean. NUIZetiko diru-sarrerak %4,5 hazi eta guztirakoaren %35 izan ziren. Hirugarren, garrantziaren arabera, Zerga Bereziak: %2,2 hazi ziren. Aldakuntza negatiboak ondokoek izan zituzten: Sozietateen zerga (%-20,8); Beste zergak (Ondarea, Oinordetza eta Dohaintzak, Ondare transmisioa) %4,6 jaitsi ziren. Bi kategoria horiek –Sozietateak eta Beste Zergak- dira 2007tik zerga-sarreren multzora ekarpena murriztuz dirauten bakarrak.

Gastuaren aldetik, ez-finantzetako atal guztiek aldakuntza-tasa negatiboak izan zituzten. Pertsonal-gastuak %0,3 murriztu ziren; Ondasun Korronteetako gastuak %0,5; Transferentzia Korronteak %0,8 eta Kapital-eragiketak –murrizketarik handiena- %9,2 2009ren aldean. Aldakuntza-tasa positiboak: Finantza-gastuak, 2009ko 87,3 milioitik 2010eko 141era; Finantza-pasiboak, 2009ko 241,1etik 2010eko 314,2ra.

Euskal Administrazioen likidazio finkatua. 2010-2009

Euskal administrazioen zor bizia 6.801,3 milioi ziren 2010eko abenduaren 31n, 2009an baino %48 gehiago; izan ere administrazio guztiek (Eusko Jaurlaritza, Foru-aldundiak, udal administrazioak) mailegu berriak eskatu zituzten.

BPGrekiko zorra 2009ko %7,2tik 2010eko %10,4ra joan zen.

Euskal Administrazioen datu finkatuak. 2010. urtea

2010ean Euskal administrazioa osatzen duten 1.145 erakundeek 116.001 pertsona enplegatu zituzten batez beste, 70.211 emakume eta 45.790 gizon.

%68,2 langile finkoak ziren.

Informazio gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus Harremanetan jartzeko pertsona: Jose Javier Aramburu Tel.: +34-945-01 75 80 Faxa: +34-945-01 75 01 Euskal AEko Sektore Publikoaren Aurrekontuen Estatistikei buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Sektore Publikoaren Aurrekontuen Estatistikei buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal administrazioen aurrekontu-saldoak %32,8 egin zuen hobera 2010ean, baina oraindik negatiboa da

Eragiketa : 
Sektore publikoaren aurrekontuen estatistikak
Eragiketa kodea : 
153011
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2012/06/27
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0009234_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali