2012/06/29ko prentsa-oharra
Euskal AEko heriotzak %2,7 urritu ziren 2011ko laugarren hiruhilekoan
2011an ehun urtetik gorako 184 pertsona hil ziren, 21 gizon eta 163 emakume
2011ko laugarren hiruhilekoko heriotza kopurua Euskal AEn: 4.944 pertsona, 2010eko laugarrenean baino %2,7 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Araban 611 lagun hil ziren, Bizkaian 2.781, eta Gipuzkoan 1.552.
Heriotzen behin-behineko datuen arabera, 2011an 19.103 lagun hil ziren, 9.850 gizonezko eta 9.253 emakumezko.
2011ko heriotzetatik %31,7 (6.057) tumoreek eragin zituzten. Jarraian zirkulazio sistemaren gaixotasunak datoz, %28,3 (5.400 hildako); eta hirugarrenik, urrunago, arnas aparatuko gaixotasunek heriotzen %8,8 eragin zituzten (1.675).
Heriotzen kausak ez ziren berdinak izan sexu batean eta bestean: gizonezkoen artean, tumoreak hilgarriago gertatu ziren zirkulazio-aparatuko gaixotasunak baino, ehuneko 12 puntuz; emakumezkoen artean, berriz, heriotza-kausa nagusia gaixotasun kardiobaskularrak izan ziren, eta tumoreak bigarren.
2011an gertatutako heriotzen artean, 49 urtebetetik beheragoko haurrenak izan ziren: 14 mutiko eta 35 neskato. Ehun urtetik gora hildako 184 pertsonen artean, 163 emakumezkoak ziren, 21 gizonezkoak. Bizitza nabarmen luzatu da, bereziki emakumeen artean: 1996an ehun urtetik gora hildako emakumeak 50 besterik ez ziren izan.
Hazkunde begetatiboa positiboa da hiru lurraldeetan
2011ko behin-behineko datuekin, jaiotzak 1.908 gehiago izan dira heriotzak baino; Euskal AEko hazkunde begetatiboak joera positiboa du nabarmen. Hazkundea begi bistakoagoa da Araban (974 pertsona) eta Gipuzkoan (882); Bizkaian 52.
Informazio gehiago:
Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel.:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEKo HERIOTZEN ESTATISTIKAri buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko heriotzen estatistikari buruzko datu-bankua