2012/06/22ko prentsa-oharra
Industri prezioak %0,9 jaitsi ziren 2012ko maiatzean aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearen aldean (2012ko maiatza 2011koaren aldean) %1,8 igo ziren
Euskal AEko industria prezioen indizea: Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industri prezioak %0,9 jaitsi ziren 2012ko maiatzean aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan, maiatzeko urte arteko tasan (azken hamabi hilabeteetan industriako prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %1,8ko hazkundea dago.
Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2012ko maiatzean, “Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa” (%1,2), “Material eta ekipo elektrikoaren fabrikazioa” (%1,2) eta “Zurgintza, papera eta arte grafikoak” (%0,6) adarrek, besteak beste, gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Bestalde, prezioetan jaitsierak izan zituzten sektoreak honakoak izan ziren: “Kokeriak eta petrolioa fintzea” (%-4,9), ”Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza” (%-3,9), “Energia elektrikoa” (%-2,5), eta “Erauzketa industriak” (%-2,5).
Urte arteko aldian, hots, 2012ko maiatzean, 2011koaren aldean , prezio-hazkunderik handienak honako adarrek izan dituzte: “Energia elektrikoa, gasa eta lurruna” (%10,6), “Kokeriak eta petrolio-fintzea” (%8,4), “Produktu informatiko eta elektronikoen fabrikazioa” (%5,9). Jaitsierak izan dituzte “Elikaduraren industria” (%-2), “Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza” (%-2) “Metalurgia eta metalezko produktuak” (%-1,6) sektoreetako prezioek.
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, maiatzean, sektore-talde handien prezioen bilakaerak desberdinak izan ziren: Energiaren prezioa %3,9 jaitsi zen; Bitarteko ondasunenak %0,1 igo; Ekipo-ondasunenak %0,2 jaitsi eta Kontsumo-ondasunenak %0,5 jaitsi. Horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %0,0, eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %0,7 jaitsi.
Ondasun-talde horietako prezioen bilakaerek aldeak agertu zituzten urte arteko aldian. Energiaren prezioak %9,3 igo ziren, Ekipo-Ondasunenak %1,1; Bitarteko ondasunenak %-0,4 eta Kontsumo-Ondasunenak %-0,8. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %0,8 igo ziren, eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %1,4 jaitsi.
Informazio gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Industria Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria Prezioen Indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua