2012/07/23ko prentsa-oharra
EAEko INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2012ko EKAINA
Industriako prezioak % 0,7 jaitsi ziren 2012ko ekainean, aurreko hileko prezioen aldean
Aurreko urtearekin alderatuta (2011ko ekainetik 2012ko ekainera bitarte) % 0,7 egin dute gora
Eustatek landutako datuen arabera, EAEko industria-prezioak % 0,7 jaitsi ziren 2012ko ekainean aurreko hileko prezioen aldean. Datu horiek kontuan hartuta, ekaineko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industria-prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) % 0,7 igo zen.
Sektorearen azterketa zehatzagoa eginez gero, konturatuko gara 2012ko ekainean inflazio handiena izan zuten adarrak (aurreko hilarekin alderatuta) honako hauek izan direla: “Energia elektrikoa” (% 1,7), “Produktu informatikoen, elektronikoen eta optikoen fabrikazioa” (% 0,5) eta “Industria kimikoa” (% 0,2), besteak beste. Aitzitik, prezio-jaitsiera handiena honako adar hauetan gertatu da: “Koke-fabrikak eta petrolio-finketa” (% -6,3), “Garraio-materialaren fabrikazioa” (% -0,6) eta “Metalurgia eta produktu metalikoak”, (% -0,4).
Urte arteko aldian, hots, 2011ko ekainetik 2012ko ekainera bitarte, prezio-hazkunderik handienak honako adar hauek izan dituzte: “Energia elektrikoa, gasa eta lurruna” (% 10,5), “Produktu informatikoen, elektronikoen eta optikoen fabrikazioa” (% 6,0) eta “Industria kimikoa” (% 3,4). Kontrako aldean, honako sektore hauetako prezioetan beherakadak izan dira: “Elikadura-industria” (% -2,4), “Metalurgia eta produktu metalikoak” (% -2,1) eta “Ehungintza eta jantzigintza, larruaren eta oinetakoen industria” (% -1,9.)
Xede ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, sektore garrantzitsuenen prezioek ekainean izan duten bilakaerak joera ezberdina izan zuen guztietan: Energiaren prezioa % 2,8 jaitsi da, Bitarteko Ondasunen kasuan prezioak % 0,4 jaitsi dira, Ekipo Ondasunen prezioak ez dira aldatu (% 0,0) eta Kontsumo Ondasunei dagokienez, oro har, % 0,1eko hazkundea izan da, Kontsumo-ondasun Iraunkorren prezioak % 0,2 jaitsi direlako eta Kontsumo-ondasun Ez-iraunkorren prezioak % 0,3 igo direlako.
Urte arteko aldian, ondasun-talde handi horien prezioen bilakaerak askotarikoak izan dira. Energiaren prezioak % 5,5 hazi dira, eta Ekipo Ondasunen prezioak ere igo egin dira (% 0,7), baina Bitarteko Ondasunen kasuan, % 1,0ko jaitsiera izan da. Kontsumo Ondasunei dagokienez, prezioak % 0,8 jaitsi dira eta, horien barruan, Kontsumo-ondasun Iraunkorren prezioak % 0,6 hazi dira baina Kontsumo-ondasun Ez-iraunkorren prezioak, aldiz, % 1,3 jaitsi.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
EAEko Industriako Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago
EAEko Industriako Prezioen Indizearen (IPRI) datu-bankua