2012/08/23ko prentsa-oharra
EUSKAL AE-KO INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2012KO UZTAILA
2012ko uztailean industriako prezioek %0,6 egin dute gora, aurreko hilabetearen aldean
Aurreko urtearekin alderatuta (2011ko uztailetik 2012ko uztailera) %1,0 egin dute gora
EUSTATen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko industriako prezioek %0,6ko hazkundea izan dute 2012ko uztailean. Datu horien arabera, gainera, azken hamabi hilabeteetako industriako prezioen aldaketa jaso duen uztaileko urte arteko tasak %1,0ko hazkundea izan du.
Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2012ko uztailean, “Kokegintza eta petrolioa fintzea” (%5,3), “Elikadura industria” (%1,0), eta “Erauzteko industriak” (%0,9) adarrek gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Bestalde, prezioetan jaitsierak izan zituzten sektoreak honakoak izan ziren. “Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%-1,8), “Garraio materialaren fabrikazioa (%-0,5) eta “Kautxu eta plastikoa” (%-0,2).
Urte arteko aldian, hots, 2012ko uztailean, 2011koaren aldean , prezio-hazkunderik handienak honako adar hauek izan dituzte: “Energia elektrikoa, gasa eta lurruna” (%7,6), “Produktu informatikoen eta elektronikoen fabrikazioa (%6,5) eta “Kokegintzak eta petrolioa fintzea” (%4,8). Kontrako noranzkoan, jaitsierak izan zituzten honako sektoreetako prezioek: “Garraio materialaren fabrikazioa” (%-2,5), “Ehungintza, jantzigintza, larruaren eta oinetakoen industria” (%-2,1) eta “Metalurgia eta produktu metalikoak “ (%-1,5).
Xede ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, sektore garrantzitsuenen prezioek uztailean izan duten bilakaerak ibilbide ezberdina izan du horietariko bakoitzean: Energiaren prezioak %2,1 igo ziren; Bitarteko ondasunenak %0,4; Ekipo-ondasunenak %0,1 jaitsi ziren eta Kontsumo-ondasunenak, orokorrean, ez zuten aldaketarik izan. Horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak egonkor mantentzen dira (%0,0).
Ondasun-talde handietako prezioen bilakaera modu askotakoa izan da urte arteko aldian. Energiaren prezioak igo egin ziren, %6,0, hain zuzen. Ekipo-ondasunenak ere bai: %0,7. Bitarteko ondasunenak, ordea, %0,6 jaitsi ziren. Kontsumo-ondasunen prezioak, orokorrean, %0,6 jaitsi ziren. Azken horien barruan, kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %0,6 igo ziren, eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %1,1 jaitsi.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
EAEko Industriako Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago
EAEko Industriako Prezioen Indizearen (IPRI) datu-bankua