Prentsa-oharra, 2012/09/17
Euskal AEko zerbitzu-sektorearen salmenta-indizea % 7,3 jaitsi da 2012ko bigarren hiruhilekoan
Merkataritzako salmenta-indizea % 7,2 jaitsi da, eta beste zerbitzuena, % 7,5
Euskal AEko zerbitzu-sektorean salmenta-indizea % 7,3 jaitsi da 2012ko bigarren hiruhilekoan iazko aldi berarekiko, Eustatek emandako datuen arabera.
Aurreko hiruhilekoari dagokionez, salmenta-indizea % 4,6 izendatu jaitsi da, urte-sasoiko ondorioak ezabatu ondoren.
Sektoreka, merkataritzako salmenta-indizea %7,2 izendatu jaitsi da 2012ko bigarren hiruhilekoan; indizearen zati diren beste zerbitzuetarako, berriz, %7,5 jaitsi da 2011ko aldi berarekiko.
Merkataritzaren barruan, ibilgailu motordunen salmenta- eta konponketa-sektorea modu negatiboan nabarmendu da, %8,8ko jaitsiera izendatua erregistratuta. Handizkako merkataritzak %7,7ko jaitsiera du eta txikizkako merkataritzak, %6,1ekoa.
Beste zerbitzuak osatzen dituzten sektoreetan, neurri desberdinetako jaitsierak izan dira. Jarduera administratiboen eta zerbitzu osagarrien sektorean izan den jaitsiera %12,4koa da; informazioan eta komunikazioetan %10,9ko jaitsiera izan da; jarduera profesional, zientifiko eta teknikoetan %8,4ko emaitza negatiboa izan da; garraioan eta biltegietan izandako jaitsiera %6,2koa da, eta ostalaritzan % 3,6ko jaitsiera izan da.
Lurralde historikoka, salmenta-indizearen jaitsierarik handiena Bizkaian sortu da, %8,4ko jaitsierarekin; Araban %7,9 jaitsi da, eta Gipuzkoan, %5,1.
Baldintza errealetan, prezioen eragina ezabatuta, zerbitzu-sektoreko salmentak %8,9 jaitsi dira bigarren hiruhilekoan
Merkataritzan, salmenta-indizea % 8,8 jaitsi da eta beste zerbitzuetan, jaitsiera %9,0koa da 2011ko hiruhileko berarekiko eta prezio konstanteetan.
Merkataritzaren barruan, urte arteko bilakaerak negatiboak izan dira sektore guztietan: ibilgailu motordunen salmenta eta konponketa %11,4 jaitsi da; handizkako merkataritzako salmenta-indizea %9,3 jaitsi da, eta txikizkako merkataritzakoa, %7,6.
Beste zerbitzuen atalean, euro konstanteetan, % 15,2 jaitsi da salmenta-indizea jarduera administratiboen eta zerbitzu osagarrien sektorean; % 10,2 informazioaren eta komunikazioen sektorean; % 9,7 jaitsi da jarduera profesional, zientifiko eta teknikoetan; % 8,9 garraioan eta biltegietan, eta % 4,6 jaitsi da ostalaritzan.
Zerbitzu-sektorean langile enplegatuen indizea EAE osoan 2012ko bigarren hiruhilekoan % 1,3 jaitsi da 2012ko bigarren hiruhilekoarekiko.
Informazio gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01
Euskal AEko Zerbitzuen Koiunturako Indizea (ZKI). Prentsa-oharrak Interneten
Euskal AEko Zerbitzuen Koiunturako Indizea (ZKI). Datu-bankua