Metodologia-fitxa: Zerbitzuen koiuntura-indizea (Kod. 132903)
Fitxa hauek ESMS (Euro SDMX Metadata Structure) egituran oinarrituta daude. Egitura hori
Europako Batzordearen 2023ko otsailaren 17ko gomendioa, Europako Estatistika Sistemarako erreferentziazko metadatuei eta kalitate-txostenei buruzkoa
, zehaztu zuen.
1. Kontaktua
1.1. Kontaktuko erakundea
Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadística
1.2. Kontaktuko unitatea
1.3. Kontaktuaren izena
1.4. Kontaktuko pertsonaren eginkizuna
1.5. Kontaktuko posta-helbidea
1.6. Kontaktuko posta elektronikoaren helbidea
1.7. Kontaktuko telefono-zenbakia
1.8. Kontaktuko fax-zenbakia
2. Metadatuen eguneratzea
04/01/2023
2.2. Metadatuen azken hedapena
20/04/2022
2.3. Metadatuen azken eguneratzea
04/01/2023
3. Aurkezpen estatistikoa
3.1. Datuen deskribapena
Zerbitzuen Koiuntura Indizea izeneko eragiketari esker (aurrerantzean, ZKI), Euskal AEko eta lurralde historikoetako zerbitzuen sektoreko salmenten eta langileen bilakaeraren koiunturazko hainbat adierazle lor daitezke. ZKIak, horrenbestez, zerbitzuen sektore osoari buruzko ikuspegi orokorra eskaintzen du, hiru hiletik behin.
ZKIak bi aldagai hauek ikertu ditu:
- Langileak: soldatako langileak (finkoak eta behin-behinekoak) eta soldatarik gabekoak (autonomoak) hartzen ditu barnean, eta hiruhilekoan batez beste egondako langileak adierazten ditu.
- Salmenten ondoriozko diru-sarrerak: enpresak bere establezimendu guztietan egin duen fakturazio osoa hartzen du barnean, BEZik gabe, eta Lurralde historikoen arabera bereizita.
3.2. Sailkapen-sistemak
Eragiketan erabilitako sailkapen-sistema nagusiak honako hauek dira:
Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala: JESN-2009.
Euskal Autonomia Erkidegoko Zerbitzuen Koiuntura Indizea. Sektorizazioa.
3.3. Estaldura sektoreka
ZKIak JESN-2009ren atal eta dibisio hauek hartzen ditu barnean:
G: Handizkako eta txikizkako merkataritza; motordun ibilgailuen eta motozikleten konponketa: dibisioak: 45, 46 eta 47
H: Garraioa eta biltegiratzea: dibisio guztiak
I: Ostalaritza: dibisio guztiak
J: Informazioa eta komunikazioak: dibisio guztiak
M: Jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak: atal honen zati bat
N: Administrazio-jarduerak eta zerbitzu lagungarriak: atal honen zati bat
3.4. Kontzeptu eta definizio estatistikoak
3.5. Estatistika-unitatea
Batez ere jarduera bat edo batzuk, estatistika-biztanlerian sartuta daudenak, egiten dituen enpresa (unitate juridikoa), dagokion eremu geografikoaren arabera eta erreferentzia-aldian.
3.6. Biztanleria estatistikoa
JESN-2009ko dibisio hauetan deskribatutako jarduera nagusia duten enpresak: 45, 46, 47, 49, 50, 51, 52, 53, 55, 56, 58, 59, 60, 61, 62, 63, 69, 70.2, 71, 73, 74, 78, 79, 80, 81.2 eta 82.
3.7. Eremu geografikoa
Euskal AEko eta bertako lurralde historikoetako unitate estatistikoak, nahiz eta haien sozietate-egoitza edo kudeatzailetza hortik kanpo egon.
3.8. Denborazko estaldura
Datuak 2010. urtetik daude eskuragarri.
3.9. Oinarri-aldia
Indizearen oinarri- edo erreferentzia-aldia 2015 da.
4. Neurketa-unitatea
4.1. Neurketa-unitatea
Balio-indizeak eta horien aldakuntza-tasak, hiruhilekoak eta urtekoak.
5. Erreferentzia-aldia
5.1. Erreferentzia-aldia
Erreferentzia-aldia hiruhileko naturala da.
6. Mandatu instituzionala
6.1. Egintza juridikoak eta beste akordio batzuk
Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legeak (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) xedetzat du Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikak bere helburu eta eskumenetarako arautzea, lurralde historikoetako eta autonomia-erkidegoaren lurralde-eremuko beste erakunde publiko batzuetako estatistikak arautzea, eta estatistika-jarduera horren antolaketa ere arautzea. Euskal Estatistika Planak osatzen du lege hori, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera estatistikoa antolatzeko tresna baita, eta bertan jasotzen dira indarrean dagoen aldian egin beharreko estatistikak eta mota horretako beste jarduerak. Euskal Estatistika Plana Lege bidez onartu behar da. Gaur egun indarrean dagoen plana ekainaren 27ko 8/2019 LEGEAren bidez 2019-2022 aldirako onetsitakoa da.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
Euskal Estatistika Plana, ekainaren 27ko 8/2019 LEGEAren bidez onetsia
ZKIak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko abenduaren 20ko 1893/2006 Erregelamendua (EB) bete behar du, zeinaren bidez xedatzen baita koiunturari buruzko estatistika guztiak NACE 2. berrik.aren arabera egin behar direla. Azken horretaz geroztik, 4775/2007 Errege Dekretuak, 2007ko apirilaren 13koak, Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala 2009 (JESN-2009) onartu zuen, eta progresiboki gehitu da hori Eustatek egindako koiunturari buruzko indize guztietara.
Gainera, ZKIa koiunturazko estatistikei buruzko Kontseiluaren 1998ko maiatzaren 19ko 1165/98 (EE) Erregelamenduari lotuta dago. Erregelamendu hori Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2005eko uztailaren 6ko 1158/2005 (EE) Erregelamenduak aldatu zuen, eta ziklo ekonomikoaren koiuntura-bilakaerari buruzko Erkidegoko estatistikak ekoizteko esparru komuna ezarri zuen.
1893/2006 Erregelamendua (EB), Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2006ko abenduaren 20koa.
Kontseiluaren 1165/98 (EE) Erregelamendua,1998ko maiatzaren 19koa,koiunturazko estatistikei buruzkoa
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1158/2005 (EE) Erregelamendua, 2005eko uztailaren 6koa
6.2. Datu-trukea
Eustaten eta Euskal AEko gainerako estatistika-zerbitzuen (Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakunde instituzionalak) arteko datu-trukeak, bai eta erakunde horien eta Estatuaren artekoak ere, Eustatek garatutako jardueren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) arautzen dira. 4/1986 Legeak xedatzen du, halaber, Euskal AEren eta estatuaren arteko lankidetza-hitzarmenak egitea, Euskal AEren eta estatuaren helburuetarako balio duten estatistikez elkarrekin baliatzeko.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
Ez da aurreikusten eragiketa hori erakunderen batekiko lankidetza-hitzarmen bidez egitea.
7. Konfidentzialtasuna
7.1. Konfidentzialtasun-politika
Eustatek beharrezko neurriak hartzen ditu gizabanakoak edo erakundeak zuzenean edo zeharka identifikatzea eragozteko, apirilaren 23ko 4/1986 Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko LEGEAren aplikazio zorrotzari esker, estatistika-sekretua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez. Informazioa biltzen duten langile guztiak eta Eustaten barruan beste edozein funtzio betetzen duten langileek isilpekotasun-klausula sinatu behar dute (apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAren 15. artikulua). Isilpekotasun-klausula hori Eustatek zuzenean kontratatutako langileek eta datuak biltzeko azpikontratatutako langileek onartu behar dute.
Eragiketak galdetegi bat duenean, bildutako informazioa apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAk araututako sekretu estatistikoak babesten duela adierazten da.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
7.2. Isilpeko datuen tratamendua
Estatistika-prozesuan datuak babesteko eta isilpekotasuna gordetzeko araudia eta jarraibideak, batez ere, datu babestuak dauzkaten fitxategiak eskuratzeko, tratatzeko eta biltzeko ezarritako segurtasun-protokoloetan oinarrituko dira, datu pertsonalak nahiz datu estatistikoak izan. Araudi hori Eustaten Segurtasun Agirian zehatz ageri da.
Emaitzen tauletan, ez dira maiztasun txikiko aldagai sentikorrak argitaratzen, ez eta, zenbait estatistika-unitateren ekarpen nagusiek zeharkako identifikazioa ahalbidetzen duten gelaxkak ere. Mikrodatuen fitxategiak zabaltzen direnean, fitxategi horiek ez dute inola ere erregistro-identifikatzaile zuzenik edo datu pertsonalik jasoko, eta aldagaiak zeharka identifikatzea eragozteko irizpideak aplikatuko dira.
Isilpekotasunaren tratamendua Eustat-en estatistika-eragiketetan.
Informatzaile bakarrak emandako eta taldekatu ezin diren datuen kasuan, sekretu estatistikorako eskubideari uko egiteari buruzko protokolora joko da.
Eragiketa sekretu estatistikoaren mende dago, orobat. Babes horrek bermatzen du emandako erantzunak ezin izango direla inoiz erabili estatistika-eragiketaz bestelako helburuetarako.
8. Hedapen-politika
8.1. Hedapen-egutegia
Egutegiaren aurrerapena urte bakoitzeko azken hiruhilekoan argitaratzen da, eta koiunturari buruzko estatistikak argitaratzeko data zehatzak eta egiturazko estatistikak argitaratzeko hilabetea erakusten ditu; ondoren, hilabete bakoitzeko azken egunetan (t) hilabeterako programatutako egiturazko estatistikak argitaratzeko egun zehatza iragartzen da (t+1).
8.2. Hedapen-egutegirako sarbidea
8.3. Erabiltzailearentzako sarbidea
Europako estatistiken praktika onen kodeari jarraituz, erabiltzaile guztiek denbora berean dute sarbidea estatistika-informaziora eta edozein kanpo-erabiltzaileri emandako aurretiazko sarbide pribilegiatu oro mugatua, kontrolatua eta jakinarazia izan behar da.
Hori horrela, Eustatek egindako prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude eskuragarri, zabaltzeko ezarritako egunean, eta Euskal AEko komunikabide guztietara bidaltzen dira aldi berean.
Halaber, hedapen ofiziala baino ordu batzuk lehenago, Eustaten zenbait prentsa-ohar Eusko Jaurlaritzako sailen batera igor daitezke, enbargo pean; baldin eta sail horiek, hedatzear dagoen eragiketarekin duten loturagatik, denbora eduki nahi badute arduradunek komunikabideen galderei erantzuteko prestatu ahal izateko.
9. Hedapenaren maiztasuna
9.1. Hedapenaren maiztasuna
Emaitzak hiru hilean eta urtean behin zabalduko dira.
10. Irisgarritasuna eta argitasuna
10.1. Komunikatuak
Eustatek estatistika-eragiketen emaitza nagusiak zabaltzen dituzten prentsa-oharrak egiten ditu. Prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude, estatistika-eragiketa bakoitzari dagokion menuan. Eustatek Newsletterrak izeneko prentsa-zerbitzua ere eskaintzen du; posta elektronikoz zabaltzen diren albiste-buletinak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait arlo eta sektoreren gaineko estatistika-informazio garrantzitsuena biltzea dute helburu.
10.2. Argitalpenak
Eustaten webgunean honako argitalpen hauek daude eskuragarri:
- Datuak: Azken prentsa-oharrak, grafikoak eta bistaratzeak jasotzen dituzte, baita honako taula estatistiko hauek ere:
- Merkataritzaren eta zerbitzuen sektoreko prezio arruntak eta prezio finkoak:
Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritzaren indizea: datu gordinen, datu zuzenduen eta datu desestazionalizatuen laburpenak.
Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritzaren indizea hiruhilekoaren eta lurralde historikoaren arabera: datu gordinak, datu zuzenduak eta datu desestazionalizatuak.
Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritzaren indizea hiruhilekoaren eta B sektorizazioaren arabera: datu gordinak, datu zuzenduak eta datu desestazionalizatuak.
- Merkataritzaren eta zerbitzuen sektoreko langileak, honako taula hauek dituztenak:
Euskal Autonomia Erkidegoko zerbitzuetan enplegatutako langileak, hiruhilekoaren eta lurralde historikoaren arabera: datu gordinak eta datu desestazionalizatuak.
Euskal Autonomia Erkidegoko zerbitzuetan enplegatutako langileak hiruhilekoaren eta B sektorizazioaren arabera: datu gordinak eta datu desestazionalizatuak.
- Metadatuak:
- Metodologia eta kalitatea: Honako agiri hauek ditu:
Eustaten Zerbitzuen koiuntura-indizeari eta denborazko serieak tratatzeko estandarrari buruzko ohar metodologikoak.
Metodologia-fitxa.
- Definizioak
- Kodeak eta nomenklaturak
- Galdetegiak
Zerbitzuen koiuntura-indizea (ZKI)
10.3. On-line datu-baseak
Datu Bankua | Eguneratua | |
---|
HIRUHILEROKOAK |
URTEROKOAK |
10.4. Mikrodatuetarako sarbidea
10.5. Beste batzuk
Eustatek aukera ematen du herritarrei, enpresei, administrazio publikoei, eragile ekonomiko eta sozialei, unibertsitateei eta abarrei neurrira egindako informazio-ustiapen espezifikoak eskatzeko, beren jarduera propioa egiteko edo beste arrazoi batzuengatik duten estatistika-informazioaren premien ondorioz.
Estatistika-informazioko "neurrira egindako" eskaerak
10.6. Metodologiari buruzko dokumentazioa
10.7. Kalitateari buruzko dokumentazioa
11. Kalitate-kudeaketa
11.1. Kalitate-bermea
EUROSTATek Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodean proposatutako kalitate-adierazle estandarretan oinarritzen da Eustaten estatistiken kalitatea bermatzeko esparrua. Kode honek 16 printzipio ditu, hiru arlotan banatuta: Erakunde-ingurunea, prozesuak eta produktuak. Printzipio bakoitzak neurtzeko aukera ematen duten adierazle batzuk ditu lotuta.
Testuinguru horretan, Eustatek bere adierazleak egiten ditu estatistika-eragiketa bakoitzaren kalitatea ebaluatzeko, eta EUROSTATen zenbait tresna baliatzen ditu kalitatea neurtzeko. Tresna horien artean DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia (11.2 atala aztertu) eta erabiltzailearen gogobetetze-inkesta daude (12.2 atala aztertu).
Europako estatistiketako jardunbide egokien kodea
11.2. Kalitate-ebaluazioa
Eustatek ebaluazio-protokolo bat du finkatuta, eta DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia erabiltzen da bertan. Tresna horri esker, eragiketa estatistiko bakoitza azter dezakete egileek edo eragiketa horretan parte hartzen duen taldeak, hurrengo eragiketetan ezar daitezkeen hobekuntzak hautemateko. Ebaluazioa urtero egiten da, betiere eragiketak maiztasun hori edo txikiagoa badu; eragiketa egiteko maiztasuna urtebete baino gehiago bada, amaitzen denean egiten da ebaluazioa.
EUROSTATek proposatutako kalitate-irizpide estandarrak aplikatzen ditu Eustatek. Eustatek egindako adierazleak gehitzen zaizkie faktore horiei, eta EUROSTATen adierazleekin batera, estatistika-eragiketaren fase guztietan kalitate-xedeak lortzeko gida gisa balio dute horiek.
ZKIan helburu espezifiko hauek ezartzen dira EUROSTATek gomendatutako kalitate-adierazleei dagokienez: egokitasuna, zehaztasuna eta fidagarritasuna, alderagarritasuna, aukera eta puntualtasuna, irisgarritasuna eta argitasuna, eta kostua.
12. Egokitasuna
12.1. Erabiltzailearen beharrak
Hauek dira ZKIa erabiltzen duten erakunde nagusiak:
- Ekonomia eta Ogasun Saila.
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumo Saila.
- Lan eta Enplegu Saila.
Erakunde hauek ZKIa erabiltzen dute, halaber:
- Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganberak.
- Enpresa-, lanbide- eta merkataritza-elkarteak.
- Langileen sindikatuak eta enpresaburuen konfederazioak.
- Unibertsitateak.
- Kreditu-erakundeen ikerketa-bulegoak.
- Ekonomia- eta gizarte-azterlanetarako bulego pribatuak.
- Merkataritzako aholkulari teknikoak.
- Hedabideak, oro har.
2021 urtean, Inpaktuen indizea, prentsan eta hedabide digitaletan izandako albiste-kopurua islatzen duena, 2 -koa izan da. Web bisiten aurkibidea, eragiketa bakoitzeko web bisita kopurua adierazten duena, 5 izan da. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.
Kalitate-fitxa
12.2. Erabiltzailearen asetasuna
Erabiltzailearen gogobetetze-maila neurtzeko inkesta bat dago; bi urtean behin egiten da, eta erabiltzaileen ikuspuntuak eta iritziak jasotzen ditu. Inkestak gogobetetzea neurtzen du eragiketa talde bakoitzeko erabiltzailearen asebetetze-maila adierazten duen indize baten bidez (1etik 5erako eskalan neurtuta). Erabiltzaileak emandako garrantzia ere balioesten du eragiketa-taldeka (1etik 5erako eskalan neurtuta).
2021 urtean, gogobetetze-indizea 4,14 izan da, eta emandako garrantzi-maila 4,35. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.
Kalitate-fitxa
12.3. Zehaztasuna
Zabaldutako informazio-egiturak estatistika-jardunaren urteko programetan aurreikusitako kontzeptu-, lurralde- eta denbora-desagregazioen mailak betetzen ditu. Horrela bada, ZKIaren emaitzen desagregazio geografiko handiena lurralde historikoa da.
13. Akurazitatea eta fidagarritasuna
13.1. Akurazitate globala
ZKIak gutxienez % 85eko estaldura-tasa atxikitzea du helburu.
13.2. Laginketa-hutsegiteak
Laginaren tamainak eta esleipenak indize adierazgarriak lortzeko aukera ematen dutenez, laginketa-erroreak ez dira esanguratsuak eta ez dira kalkulatzen.
13.3. Laginketarekin zerikusi ez duten hutsegiteak
Hauek dira estatistika-eragiketaren laginketatik kanpoko errore nagusiak 2021 aldian:
Erantzunen tasa (Urtekoa): % 94,71
Kalitate-fitxa
14. Aukera eta puntualtasuna
14.1. Aukera
2021 urtean, erreferentziako aldiaren amaieraren eta emaitzen argitalpen-dataren artean igarotako denbora neurtzen duen desfasearen balio erreala 46 egunekoa izan da.
Kalitate-fitxa
14.2. Puntualtasuna
Eragiketaren emaitzak Eustaten argitalpenen egutegiaren arabera argitaratzen dira. 2021 urtean egutegia betetzearen adierazlea % 100 izan da.
Kalitate-fitxa
15. Koherentzia eta konparagarritasuna
15.1. Konparagarritasun geografikoa
JESN-2009tik aurrera berezko sektorizazioa egin zen zerbitzuen sektore osorako, Europan konparatzeko moduko datuak lortze aldera, baina Euskal Autonomia Erkidegoko berezitasunak ere onartuta. Alde horretatik, 2021 urtean % 80 izan da erreferentziako erakunde edo organismo bakoitzarekin aldera daitezkeen metadatako alderdien ehunekoa neurtzen duen konparagarritasun-tasa.
Kalitate-fitxa
15.2. Denborazko konparagarritasuna
Konparagarriak diren aldien adierazlea, eragiketaren datuen serieko zenbat alditan agertzen diren jauzirik gabe neurtzen duena, 2021 urtean 11 urtekoa izan da.
Kalitate-fitxa
15.3. Sektoreen gurutzatzea - koherentzia
ZKIk Eustaten beste sintesi-eragiketa batzuk elikatzen ditu, hala nola Hiruhileroko Kontu Ekonomikoak. Emaitzak koherenteak dira Eustateko Zerbitzuen Inkestarekin eta INEk zabaldutako Zerbitzuen Sektoreko Jarduera-indizearekin.
15.4. Barne-koherentzia
Barne-koherentzia bermatzeko, egiaztatu behar da guztizkoen batura bat datorrela dagozkien partzialen baturarekin, eta ikertutako bi aldagaiak tarte baten barruan daudela, aurreko urteko aldi bereko eta aurreko aldiko homologoekin alderatuta. Balio atipikoak kontrolatuz indizeen bilakaerak koherentzia duela egiaztatzen da, halaber.
16. Kostuak eta karga
16.1. Kostuak eta karga
Eragiketa horren guztizko aurrekontua, 2022ko urteko estatistika-programaren arabera, 95.000 €-koa da.
17. Datuen berrikustea
17.1. Datuen berrikustea - Politika
Akatsak gertatzen direnean eta akatsok hedatu ondoren detektatzen direnean, zuzendu egiten dira datuak. Kasu bakoitzari dagozkion produktu estatistikoak (prentsa-oharrak, taula estatistikoak, datu-bankua, etab.) berriz argitaratzen dira. Prentsa-oharrei dagokienez, lauki bat gehitzen da, oharra berrikusi dela jakinarazteko eta errorea zergatik gertatu den azaltzeko.
17.2. Datuen berrikustea - Praktika
Aurtengo datuak (urte naturala) behin-behinekoak dira, eta etengabe berrikusten dira hurrengo urteko lehen hiruhilekora arte, orduan behin betikoak izango baitira. Argitaratutako gainerako datu gordinak behin betikoak dira eta ez da berrikuspenik egiten.
18. Tratamendu estatistikoa
18.1 Jatorrizko datuak
ZKIa lagin-inkesta bat da, datuak zuzenean biltzen dituena.
Euskal AEn 50 langile edo gehiago dituzten enpresa guztien laginketa zehatza egiten da. Bigarren etapa batean, hiru Lurralde Historikoetan saltokiak dituzten 10 eta 50 langile bitarteko enpresa guztiak hautatzen dira. Azkenik, eta laginaren adierazgarritasuna ziurtatzeko, haren helburuak kontuan hartuta, aurreko bi etapetan ordezkagarritasun txarrena izan duten JESNak osatzen dira, fakturazio eta langile gehien dituzten enpresak hautatuz, 50 langile baino gutxiago eta hiru Lurralde Historikoetan saltokiak ez dituztenen artean.
Ikertutako unitate kopurua honako hau da: 1.1765 establezimendu.
18.2. Datuen bilketa-maiztasuna
Hiru hilekoa
18.3. Datu-bilketa
Datuak hiru hilean behin egiten den galdetegi espezifiko batetik lortzen dira. Galdesortak posta arruntez eta/edo elektronikoz bidaltzen dira, eta inkesta web bidez egiteko aukera ematen dute. Ezarpen-aldian, enpresen panela finkatzea helburu duena, oinarrizko aldiari buruzko datuak biltzen dira, bai eta hiruhileko galdeketak bidaltzen hasten diren unera arte bitarteko gainerako hiruhilekoetakoak ere. Telefono bidezko laguntza izaten da beti, galdetegia betetzeari buruzko zalantzak eta argibideak argitzeko.
Enpresak eskatutako informazioa betetzen du, jarduera eta, gutxienez, establezimendu bat duen lurralde bakoitzaren arabera.
18.4. Datuen baliozkotzea
Datuak grabatzen dituen aplikazioak autobaliozkotze bat egiten du, eta honako hauek egiaztatzen ditu:
- Kodea baliozkoa izatea; horretarako, kode bakoitzak kontrol-digitu bat darama lotuta.
- Informazioa ez egotea bikoiztuta, hiruhileko bakoitzerako datu-multzo bati baino gehiagori esleitutako enpresa-koderik egon ez dadin.
- Guztizkoak bat etortzea dagozkien partzialen baturekin (erroreak guztizko baturetan, lurralde historikoen eta Euskal AEren arabera).
- Langileak eta guztizko salmentengatiko diru-sarrerak tarte baten barruan egotea, aurreko urteko aldi bereko homologoekin alderatuta. Azken akats hori bakarrik geldituko da zuzendu gabe, betiere desbiderapena txikia bada.
18.5. Datuen bilketa
Galdetegiak behar bezala beteta itzultzen ez dituzten enpresen salmentei eta langileei buruzko datuak zenbatesten dira egozpen-fasean. Panelean 4 digituko (JESN mota) jarduera-kode bera duten enpresa guztiek, behar bezala erantzuten dutenek, batez besteko zer bilakaera duten egozten da. JESN (4 digitu) mota jakin batean aski enpresa ez badago, honako hau egozten da: panelean jarduera-kode bera duten 3 digituko (JESN taldea) enpresa guztiek, behar bezala erantzuten dutenek, batez besteko zer bilakaera duten.
Ustiapen-faseari dagokionez, JESN mota bakoitzerako indize sinpleak kalkulatzen dira, eta, ondoren, haztapen-koefizienteak kalkulatuta dituzten maila guztietarako indize agregatuak lortzen dira. ZKIaren oinarri-urtea 2015 da; horrenbestez, 2015. urteari dagokion egiturazko informazioaren bidez lortutakoak dira indizeak gehitzeko erabilitako haztapenak. 2015. urtea aukeratu da, halaber, ZKIan sartutako indize guztien erreferentzia-urte gisa.
Indizeak ustiatzeko prozesua zehatz-mehatz kontsulta daiteke Eustatek argitaratutako dokumentu honetan: Zerbitzuen koiuntura-indizea (ZKI). (Ohar metodologikoa)
18.6. Doikuntza
Indize guztietan egutegiaren eraginak zuzendu eta desestazionalizatu egiten dira, konparatu ahal izateko. Egutegiaren eraginak zuzenduta dauzkaten indizeak homogeneoak dira urtetik urtera, eta desestazionalizatutako indizeak, berriz, hiruhilekotik hiruhilekora eta urtetik urtera dira homogeneoak.
Eustaten estandarra denbora-serieen tratamendurako. (Ohar metodologikoa)
Zerbitzuen koiuntura-indizea. (Ohar metodologikoa)
19. Oharrak