2012/09/28ko prentsa-oharra
Heriotzak %11,3 gehitu ziren 2012ko lehen hiruhilekoan
Emakumeen kopurua handiagoa da, aurreneko aldiz
2012ko lehen hiruhilekoan, heriotza kopurua Euskal AEn 5.831 lagun hil ziren, aurreko urteko aldi berean baino %11,3 gehiago, Eustaten datuen arabera. Araban 703 lagun hil ziren, %4,5 gehiago; Bizkaian 3.281, %14,4 gehiago; Gipuzkoan 1.847, %8,8 gehiago. 2.880 gizon (%+7,1) eta 2.951 emakume (%+15,7).
Heriotza-eragile nagusiak: zirkulazio-sistemaren gaixotasunak (1.704 pertsona) eta tumoreak (1.577); bion artean heriotzen %56.
Hirugarren, arnas aparatuko gaixotasunak (646 pertsona, %11) eta digestio sistemarenak (242, %4).
Arnas aparatuko gaixotasunek eragindako heriotzak %20 gehitu ziren
Normalean, urteko lehenengo hiruhilekoan izaten da heriotzarik gehien eta arnas aparatuko gaixotasunak izaten dira batez ere ugaritzen direnak. 2012ko lehen hiruhileko honetan, 646 heriotza ekarri zituzten, aurreko urteko hiruhileko berean (539) baino %19,9 gehiago eta aurreko hiruhilekoan (441) baino %46,5 gehiago.
Heriotzen kausak ez ziren berdinak izan sexu batean eta bestean: gizonezkoen artean, tumoreak hilgarriago gertatu ziren zirkulazio-aparatuko gaixotasunak baino; emakumezkoen artean, berriz, heriotza-kausa nagusia gaixotasun kardiobaskularrak izan ziren, eta tumoreak bigarren. Arnas aparatuko gaixotasunak hirugarren heriotza-kausa dira, oraindik ere, sexu bietan.
Lehenengo hiruhilekoan izandako heriotzen artean, 11 urtebetetik beheragoko haurrak izan ziren: 6 neskato eta 5 mutiko.
2012ko lehenengo hiruhilekoan hazkunde begetatiboa negatiboa izan zen, 912 biztanle galdu ziren. Arabak biztanleak irabazi ditu, 85. Bizkaiak (827) eta Gipuzkoak (170) galdu.
Informazio gehiago:
Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel.:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEKo HERIOTZEN ESTATISTIKAri buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko heriotzen estatistikari buruzko datu-bankua