2012/10/05eko prentsa-oharra
2012ko bigarren hiruhilekoan esportazioen unitateko prezioen urte arteko tasa %0,6 igo da
Inportazioen prezioen igoera, aldiz, handiagoa izan da, %1,3
Eustaten datuen arabera, 2012ko bigarren hiruhilekoan Euskal AEko esportazioen eta inportazioen unitateko prezioek gora egin dute, Unitate Balioaren Indizeen eta urte arteko tasen arabera neurtuta. Igoera inportazioetan (%1,3) esportazioetan (%0,6) baino handiagoa izan da.
Bigarren hiruhileko hau aurrekoarekin alderatuz, jaitsiera ikusten da inportazio prezio unitarioetan (%-1,0), zertxobait handiagoa esportazioena (%-0,5) baino.
Helburu ekonomikoaren araberako analisiari erreparatuz gero, Euskal AEko esportazio prezioen urte arteko tasa negatiboa izan da Kontsumo ondasunetan (%-0,2) eta Kapital ondasunetan (%-0,5); Bitarteko ondasunek, aldiz, tasa positiboa dute, %1,2.
Euskal AEko Bitarteko ondasunen inportazioen prezioaren urte arteko tasek izan dute igoerarik handiena (%1,6); gero, Kontsumo-ondasunek (%0,8). Kapital-ondasunek, berriz, %-1,5.
Gure ondasunak esportatzen diren eremu geografikoak aintzat hartuz, bigarren hiruhileko honetako esportazio prezio unitarioak, lehengo urteko hiruhileko beraren aldean, %2,0 hazi dira Euro-eremuan eta 27-EBn. ELGAn prezioen hazkundea %0,9 izan da; Munduko gainerakora doazen esportazioen prezioak %0,2 jaitsi dira.
Inportazioetan gorakako joera izan dute prezioek, batez ere Euro-eremutik datozenetan (%2,5) eta ELGAtikoetan (%1,6). Beste bi eremuetan ere badira prezioen urte arteko igoerak, baina apalagoak: %0,9 27-EBn eta %0,5 Munduko gainerakoan.
Aurreko hiruhilekoaren aldean, esportazio prezioen tasek jaitsiera txikiak izan dituzte, %-0,6 ELGAn eta Munduko gainerakoan eta %-0,1 27-EBn. Euro-eremuan aldaketarik ez.
Inportazioetan, hazkundeak: %1,1 Euro-eremuan, %0,8 27-EBn eta %0,1 ELGAn. Munduko gainerakoarekin tasa negatiboa, %-2,9.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido
Tel.:+34-945-01 75 13 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI). Prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI). Datu - bankua