2012/10/18ko prentsa-oharra
2011n migrazio-saldoa positiboa da oraindik ere Euskal AEn, %15ez hazi da
Aurreko urtean bezalaxe, Euskal AEn eta gainerako erkidegoen arteko migrazio-saldoa positiboa da.
Erkidegorako migrazio-saldo positiboa duen ondoz ondoko hamabigarren urtea dugu hau. Etorritako pertsonak joandakoak baino 14.986 gehiago izan ziren, 2010ean baino %15 gehiago, Eustaten datuen arabera.
Bizkaiak 8.333 pertsona gehiago izan ditu; kopuru absolutuetan migrazio-saldorik altuena, eta 2010 urtekoaren aldean %27 gehiago. Gipuzkoak 2.949 pertsona irabazi ditu, aurreko urtean baino %15 gehiago. Arabak 3.704 lagun irabazi ditu, %5eko jaitsiera 2010 urtearen aldean. Gasteizen eta Bilbon positiboak dira saldoak: 2.857 pertsona eta 2.625; Donostian, negatiboa, 385 pertsona.
Euskal AEren eta gainerako erkidegoen arteko mugimenduak kontuan hartuz gero, 2011. urtean 6.297koa da pertsona-saldoa, positiboa; haien arteko %92,4 atzerritarrak dira. Eustatek estatistika hau egiten duenetik laugarren aldiz jarraian gehiago izan dira beste erkidegoetatik hona etorritako pertsonak kontrako bidea egin dutenak baino; migrazio-saldoa %70,8 hazi da.
Atzerriko etorkinen migrazio-saldoa positiboa da: 8.689 pertsona; aurreko urtean baino %7 gutxiago, 653 pertsona.
Euskal biztanleen %9,2k bizileku aldaketaren bat egin du 2011. urtean zehar. Mugikortasuna %71n Euskal AE barruan izan da, eta gainerako kasuetan erkidegotik kanporakoa.
Euskal AEn, guztira, 198.972 kasutan aldatu dira ohiko bizilekuak:
- Kopuru horretatik, 92.447 kasutan udalerrian bertan aldatu dira bizilekuak.
- Erkidego barruko mugimenduak, hau da, bai jatorria, bai helmuga Euskal AEko udalerrietan dituzten mugimenduak 48.779 izan dira.
- Era berean, kanpoko edo erkidegoaz kanpoko 36.366 immigrazio gertatu dira. Jatorria gure erkidegoaz kanpoko udalerri batean eta helmuga Euskal AEn duten mugimenduak dira horiek. Haietatik, 12.708 atzerritik.
- Azkenik, kanpoko edo erkidegoaz kanpoko 21.380 migrazio gertatu dira. Jatorria gure autonomia, erkidegoko udalerri batean eta helmuga gure erkidegotik kanpora duten mugimenduak dira horiek. 4.019ren norakoa atzerria izan zen.
Euskal mugikortasun geografikoa urria da gainerako erkidegoetakoarekin alderatuz gero
Kanpoko edo erkidegoz kanpoko mugikortasunari dagokionez, 2011. urtean Euskal AEko mila biztanletik 26,6 mugitu dira (‰32,9 Araban; ‰27,3 Bizkaian eta ‰22,5 Gipuzkoan); alabaina, mugikortasun hori gainerako erkidegoetakoarekin erkatuta txiki samarra da, azken hauetan mila biztanletik 40 mugitzen baitira batez beste.
Galizia da salbuespena; beste erkidego guztien kasuan, Euskal AEra datozen pertsonak gehiago dira hemendik haietara doazenak baino.
Euskal AEko emigratzaileentzat, honako erkidego hauek dira erakargarrienak, hurrenkera honetan: Madril, Gaztela eta Leon, Kantabria, Katalunia, Nafarroa eta Andaluzia. Seion artean gure erkidegotik besteetara joaten direnen %66 jasotzen dute.
Atzerriko nazionalitatea duten inmigrazioak, 2011. urtean, 20.863 pertsona izan dira, hots, aurreko urtean baino %3,4 gehiago, 679 pertsona, gure erkidegoko sarrera guztien %57. Atzerritarren emigrazioak: 5.873 pertsona, 2010ean baino 239 gehiago.
2011.ean 9.636 izan da etorkin atzerritar kopurua beste erkidegoetatik etorri dena: bi kasutatik batean baino gehiagotan, 5.349 kasutan Madril, Katalunia, Valentzia edo Andaluziatik. 3.820 pertsona atzerritar joan dira beste erkidegoetara, joandako atzerritarren %65; gainerakoak beste nazioetara.
Emigratzaileen batez besteko adina, 35,7 urte, handiagoa da etorkinena (32,1) baino. Sexuari erreparatuz gero, etorkinen %53 gizonak dira eta %47 emakumeak; emigrazioetan, %52 eta %48.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko emigrazio-mugimenduei buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko emigrazio-mugimenduei buruzko datu-bankua