2012/11/15eko prentsa-oharra
INFORMAZIO GIZARTEAREN INKESTA-IGI-Administrazioa 2012
Internet duten enpresen %64k izapideak egiten dituzte administrazio publikoarekin modu elektronikoan
Euskal enpresek Internet bidez batez ere aldundiekin eta Eusko Jaurlaritzarekin jarduten dute
Internet erabiltzen duten euskal enpresen %64k bide hau erabiltzen du noizbait administrazio publikoarekiko izapide edo zerbitzuetarako 2012an, Eustaten datuen arabera. Ehuneko hori %87,8 da 10 langile edo gehiagoko enpresetan.
Euskal enpresen %73,8k Internet darabil, beraz administrazioarekikoetan modu elektronikoan aritzen direnak %47,2 lirateke. 10 langile edo gehiagokoetan, %96,7k Internet dutenez gero, portzentajea %84,9 da.
Administrazioarekiko erlazio elektronikoak dauzkaten enpresen kopurua haziz joan da azken urteetan. 2001etik 2012ra Internet eduki eta haren bidez izapideak egiten dituzten enpresak %22,5etik %64ra hazi dira. 10 langile edo gehiagokoak aintzat hartuz, portzentajeak handiagoak dira: 2001ean %43,9; 2012an %87,8.
Euskal enpresek administrazioarekin eginiko izapide elektronikoak: informazioa lortu, Internet dutenen %56,6; inprimakiak lortu, %53,2; inprimakiak bete eta bidali, %43,4; administrazio-prozedurak modu erabat elektronikoan bete, %34,3.
Enpresen tamainari begiratuz, 10 langile edo gehiagokoetan, izapide erabilienak berberak dira eta orden horretan, portzentaje handiagoekin.
Izapideok zein administraziorekin egiten diren: foru-aldundiak (%53,5); Eusko Jaurlaritza (%46,5); administrazio zentrala (%38,8); tokiko erakundeak (%27,2); Europar Batasuna edo besteren bat (%8,2).
Berriz ere portzentaje hauek handiagoak dira 10 langile edo gehiagokoak bakarrik aintzat harturik. foru-aldundiak (%78,1); Eusko Jaurlaritza (%70,8); administrazio zentrala (%68,9); tokiko erakundeak (%42,4); Europar Batasuna edo besteren bat (%20,4).
Informazio gehiago:
Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Juan Luis López Gonzalez
Tel.: +34-945-01 75 08 Faxa: +34-945-01 75 01