Prentsa-oharra, 2012/12/10
Euskal AEko zerbitzu sektorean salmenta-indizea % 2,4 jaitsi da 2012ko hirugarren hiruhilekoan
Merkataritzako salmenten indizea % 1,0 jaitsi da eta beste zerbitzu batzuetakoa % 4,6
Euskal AEko zerbitzuen sektorea: Eustatek emandako datuen arabera, Euskal AEko zerbitzu-sektorean salmenten indizeak % 2,4ko jaitsiera nominala izan du 2012ko hirugarren hiruhilekoan, aurreko urteko denboraldi beraren aldean.
Aurreko hiruhilekoaren aldean, eta estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean, salmenten indizeak % 3,7ko igoera nominala izan du.
Sektoreka, merkataritzako salmenten indizeak % 1,0ko jaitsiera nominala izan du 2012ko hirugarren hiruhilekoan, eta indizean parte hartzen duten beste zerbitzuetan, berriz, % 4,6 murriztu da, 2011ko epe bereko datuekin alderatuta.
Merkataritzaren barruan, Ibilgailu motordunen salmentaren eta konponketaren arloaren egoera txarra nabarmentzen da, % 6,2ko jaitsiera nominala izan baitu. Handizkako merkataritzak % 0,2 egin du gora, eta Txikizkako merkataritzak, aldiz, % 1,1eko jaitsiera izan du.
Beste zerbitzuak osatzen dituzten sektoreetan, jaitsiera handiagoak edo txikiagoak ageri dira. Administrazio jardueren eta zerbitzu osagarrien sektorean beherakada % 8,8koa izan da, Informazioan eta komunikazioetan % 5,7koa; Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoetan emaitza negatiboa % 5,2koa izan da, Garraio eta biltegiratze arloan % 3,8koa, eta Ostalaritzan % 3,3ko jaitsiera izan da.
Lurralde historikoei erreparatuta, salmenten indizearen beherakadarik handiena Araban izan dute, % 3,2koa, hain zuzen ere; bien bitartean, Bizkaian eta Gipuzkoan jaitsiera % 2,3koa izan da.
Kopuru errealetan, prezioen eragina ezabatuta, zerbitzu sektoreko salmentek % 4,6 egin dute beherantz hirugarren hiruhilekoan
Merkataritzan, salmenten indizea % 3,3 murriztu da, eta beste zerbitzuetan jaitsiera % 5,6koa izan da, 2011ko hiruhileko beraren aldean eta prezio konstantetan.
Merkataritzaren barruan, urte arteko bilakaerak negatiboak izan dira sektore guztietan: Ibilgailu motordunen salmentaren eta konponketaren arloan % 8,6 jaitsi da, Handizkako merkataritzako salmenten indizea % 1,7 murriztu da, eta Txikizkako merkataritzakoak ere % 3,5 egin du behera.
Beste zerbitzuen atalean, euro konstantetan, sektore guztiek izan dituzte beherakadak; % 11,2 murriztu da Administrazio jardueren eta zerbitzu osagarrien sektoreko salmenten indizea, % 7,3 Garraio eta biltegiratze sektorekoa, % 5,5 egin du behera Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoen sektorekoak, % 5,3 Informazioaren eta telekomunikazioen sektoreko salmenten indizeak, eta % 4,0 Ostalaritzakoak.
Euskal Autonomia Erkidego osoan zerbitzuen sektorean lan egiten duten pertsonen indizea % 0,9 jaitsi da 2012ko hirugarren hiruhilekoan, 2012ko bigarren hiruhilekoaren aldean.
Informazio gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01
Euskal AEko Zerbitzuen Koiunturako Indizea (ZKI). Prentsa-oharrak Interneten
Euskal AEko Zerbitzuen Koiunturako Indizea (ZKI). Datu-bankua