2012-12-18ko prentsa-oharra
Familia-gastuaren estatistika 2011
2011n Euskal AEko familia-etxeko batez besteko gastua, 33.888 euro, aurreko urtean bezalatsu
Batez besteko gastua biztanleko, 13.774 euro
Familia-etxeko batez besteko gastua %2,8 hazi da 2006tik; goia 2008an jo zuen, 34.210 euro. 2011n familia-etxeko batez besteko gastua 33.888 euro izan ziren, %0,8 hazirik aurreko urtearen aldean; hori dio Eustatek 2006tik eta INErekin lankidetzan egiten duen Familia-gastuaren estatistikak.
2011n pertsonako batez besteko gastua, 13.774 euro; euro korronteetan, aurreko urtean baino %1,0 gehiago. Kopuru hau aztertutako aldiaren (2006-2011) handiena da.
Gastu-egiturari begiratuz gero, hiru talde nagusiak hauek dira: “Etxebizitza, ura, elektrizitatea, gasa eta beste erregaiak” (gastu guztiaren %34,6); “Elikagaiak eta edari ez-alkoholikoak” %14,0; “Hotelak, kafetegiak, jatetxeak”, %9,7. Ondoren, “Garraioak” (%9,6), “Beste ondasun eta zerbitzuak” (%7,1), “Aisia, ikuskizunak, kultura” (%5,7).
2011n eta aurreko urtearen aldean guztizko gastua %0,8 hazi da, ezberdin gastu-multzo bakoitzean. Bi multzo handienetan, hazkundeak: “Etxebizitza, ura, elektrizitatea, gasa eta beste erregaiak” eta “Elikagaiak eta edari ez-alkoholikoak”, %6,1 eta %3,0. “Hotelak, kafetegiak, jatetxeak” multzoan %3,4 jaitsiera dugu guztizko gastuan.
Jaitsierarik aipagarriena “Jantziak eta oinetakoak” multzoan: 1.536 milioiko gastua, aurreko urtean baino %10,3 gutxiago.
Familia-etxeko batez besteko gastua hileko diru-sarrera garbien mailaren arabera aztertuz gero, %166,9ko aldea dago diru-sarrerarik handienak eta txikienak dituztenen artean.
1.000 euro baino gutxiago irabaziz gero, familia-etxeko urteko batez besteko gastua 18.650 euro da; 3.000 baino gehiago izanez gero, 49.772.
2010 urtearen aldean, errentarik txikienak (999 euro arte) dituzten familia-etxeetan bakarrik hazi da batez besteko gastua, %4,5. Gainerako familia-etxeetan jaitsiera dago batez besteko gastuan; handiena (%5,5) 2.000 eta 2.999 bitarteko sarrerak dituztenen artean.
Gastuari begiratzen bazaio familiaren kokapen geografikoaren arabera, batez besteko familia-gasturik handiena 10.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan da: 35.676 euro, erkidegoko batez bestekoa baino %5,3 gehiago. Familiako batez besteko gasturik txikiena (33.129 euro) 100.000 biztanle edo gehiago dituzten udalerrietan bizi diren familiek egiten dute.
Informazio gehiago:
Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: Harremanetarako pertsona:
Harremanetarako pertsona: Marta Salvador Frias
Tel.: +34-945-01 75 02 Faxa: +34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Euskal AEko Familia-kontsumoko gastuaren estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago