Metodologia-fitxa: Familia-gastuaren inkesta (Kod. 172503)

Fitxa hauek ESMS (Euro SDMX Metadata Structure) egituran oinarrituta daude. Egitura hori Europako Batzordearen 2023ko otsailaren 17ko gomendioa, Europako Estatistika Sistemarako erreferentziazko metadatuei eta kalitate-txostenei buruzkoa , zehaztu zuen.

1. Kontaktua

1.1. Kontaktuko erakundea

Eustat-Euskal Estatistika Erakundea Donostia - San Sebastián Kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

2. Metadatuen eguneratzea

23/01/2025

2.3. Metadatuen azken eguneratzea

23/01/2025

3. Aurkezpen estatistikoa

3.1. Datuen deskribapena

Familia Gastuaren Inkestak (aurrerantzean, FGI) Euskal AEko etxeetako azken kontsumoko gastuari buruzko informazioa eskaintzen du, bai etxean azken kontsumoko ondasun eta zerbitzuak ordaintzera bideratzen den diruari buruz, bai autokontsumoa, autohornikuntza, gauzazko soldata, doako edo hobaridun janariak eta unitatearen etxebizitzari egotzitako alokairua direla-eta jasotako ondasunen diru-balioari buruz.

Halaber, FGIak informazio erabilgarria ematen du etxeetako azken kontsumoko gastuaren bilakaeraren azterketa makroekonomikorako, eskariaren ikuspegitik.

Hauek dira FGIak ikertutako aldagai nagusiak:
- Etxeetako kontsumoko gastuak, ondasun motaren arabera.
- Etxeetako diru-sarrerak.

3.2. Sailkapen-sistemak

FGIan sailkapen hauek erabiltzen dira:
- Ondasun eta Zerbitzuen Europako Sailkapena (ECOICOP -European Classification of Individual Consumption by Purpose)
- Lanbideen Sailkapen Nazionala (LSN)
- Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala (JESN 09)
- Ikasketen sailkapena
- Herrialdeen sailkapena
- Unitatearen eskura dauden beste etxebizitza batzuen kokalekuaren sailkapena

Ondasunen eta zerbitzuen sailkapena. ECOICOP

Lanbideen Sailkapen Nazionala 2011 (LSN-11)

JESN-2009aren sailkapena

Euskal AEko ikasketen kodeak

Herrialdeen kodeak

Unitatearen eskura dauden beste etxebizitza batzuk

3.3. Estaldura sektoreka

FGIak etxe pribatuak, eta horietan bizi diren pertsonak, barne hartzen ditu.

3.4. Kontzeptu eta definizio estatistikoak

3.5. Estatistika-unitatea

Euskal AEko etxe pribatuak eta horietan bizi diren pertsona fisikoak.

3.6. Biztanleria estatistikoa

Aztertuko den populazioa, datuak aterako direna, honako hau da: etxebizitza pribatuak eta horietan bizi diren kideak.

3.7. Eremu geografikoa

Eragiketaren lurralde-eremua Euskal AE da. Gehienez lurralde historikoetako bakoitzeraino banakatu daiteke.

3.8. Denborazko estaldura

Inkestak 2006. urteaz geroztik eskaintzen ditu emaitzak.

3.9. Oinarri-aldia

Oinarri-aldia 2016. urtea da, ECOICOP (European Classification of Individual Consumption by Purpose) Europako kontsumo-sailkapen berria sartzearen ondorioz eta informazioa biltzean egindako zenbait aldaketaren ondorioz. Aldaketa horiek zirela eta, beharrezkoa izan zen 2016. urtearen aurreko urteetako datuak berrikustea, eta serie historiko berri bat sortu zen.

4. Neurketa-unitatea

4.1. Neurketa-unitatea

Guztizko gastua milaka eurotan neurtzen da, eta batez besteko gastua, eurotan.
Kantitateak kilogramotan, litrotan eta unitatetan neurtzen dira, zigarreten kasuan izan ezik, horiek hogeiko paketetan neurtzen baitira.
Gainerako datuak ehunekotan neurtzen dira.

5. Erreferentzia-aldia

5.1. Erreferentzia-aldia

Inkestak argitaratu den urtearen aurreko urteko datuak eskaintzen ditu.

6. Mandatu instituzionala

6.1. Egintza juridikoak eta beste akordio batzuk

Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legeak (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) xedetzat du Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikak bere helburu eta eskumenetarako arautzea, lurralde historikoetako eta autonomia-erkidegoaren lurralde-eremuko beste erakunde publiko batzuetako estatistikak arautzea, eta estatistika-jarduera horren antolaketa ere arautzea. Euskal Estatistika Planak osatzen du lege hori, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera estatistikoa antolatzeko tresna baita, eta bertan jasotzen dira indarrean dagoen aldian egin beharreko estatistikak eta mota horretako beste jarduerak. Euskal Estatistika Plana Lege bidez onartu behar da. Gaur egun indarrean dagoen plana azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez 2023-2026 aldirako onetsitakoa da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

Euskal Estatistika Plana, azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez onetsia

Ez dagokio.

6.2. Datu-trukea

Eustaten eta Euskal AEko gainerako estatistika-zerbitzuen (Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakunde instituzionalak) arteko datu-trukeak, bai eta erakunde horien eta Estatuaren artekoak ere, Eustatek garatutako jardueren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) arautzen dira. 4/1986 Legeak xedatzen du, halaber, Euskal AEren eta estatuaren arteko lankidetza-hitzarmenak egitea, Euskal AEren eta estatuaren helburuetarako balio duten estatistikez elkarrekin baliatzeko.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

Estatistikako Institutu Nazionalarekin (EIN) elkarlanean egin da inkesta hau, bien arteko akordio bat oinarritzat hartuta. Eustatek laginaren erdiari dagozkion inkestatze- eta ustiapen-lanak egiten ditu eta datu horiek EINek bildutakoekin osatzen dira.

7. Konfidentzialtasuna

7.1. Konfidentzialtasun-politika

Eustatek beharrezko neurriak hartzen ditu gizabanakoak edo erakundeak zuzenean edo zeharka identifikatzea eragozteko, apirilaren 23ko 4/1986 Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko LEGEAren aplikazio zorrotzari esker, estatistika-sekretua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez. Informazioa biltzen duten langile guztiak eta Eustaten barruan beste edozein funtzio betetzen duten langileek isilpekotasun-klausula sinatu behar dute (apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAren 15. artikulua). Isilpekotasun-klausula hori Eustatek zuzenean kontratatutako langileek eta datuak biltzeko azpikontratatutako langileek onartu behar dute. Eragiketak galdetegi bat duenean, bildutako informazioa apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAk araututako sekretu estatistikoak babesten duela adierazten da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

7.2. Isilpeko datuen tratamendua

Estatistika-prozesuan datuak babesteko eta isilpekotasuna gordetzeko araudia eta jarraibideak, batez ere, datu babestuak dauzkaten fitxategiak eskuratzeko, tratatzeko eta biltzeko ezarritako segurtasun-protokoloetan oinarrituko dira, datu pertsonalak nahiz datu estatistikoak izan. Araudi hori Eustaten Segurtasun Agirian zehatz ageri da.

Emaitzen tauletan, ez dira maiztasun txikiko aldagai sentikorrak argitaratzen, ez eta, zenbait estatistika-unitateren ekarpen nagusiek zeharkako identifikazioa ahalbidetzen duten gelaxkak ere. Mikrodatuen fitxategiak zabaltzen direnean, fitxategi horiek ez dute inola ere erregistro-identifikatzaile zuzenik edo datu pertsonalik jasoko, eta aldagaiak zeharka identifikatzea eragozteko irizpideak aplikatuko dira.

Isilpekotasunaren tratamendua Eustat-en estatistika-eragiketetan.

Inkesta sekretu estatistikoari lotua dago. Babes horrek emandako erantzunen tratamendu erabat anonimo, zenbakizko eta agregatua bermatzen die inkestatuei, erantzunok ezingo izango baitira inoiz izenarekin batera erabili, ezta estatistika-eragiketaren beraren beste helburu batzuetarako ere.

8. Hedapen-politika

8.1. Hedapen-egutegia

Egutegiaren aurrerapena urte bakoitzeko azken hiruhilekoan argitaratzen da, eta koiunturari buruzko estatistikak argitaratzeko data zehatzak eta egiturazko estatistikak argitaratzeko hilabetea erakusten ditu; ondoren, hilabete bakoitzeko azken egunetan (t) hilabeterako programatutako egiturazko estatistikak argitaratzeko egun zehatza iragartzen da (t+1).

8.2. Hedapen-egutegirako sarbidea

Egutegia
Egutegia

8.3. Erabiltzailearentzako sarbidea

Europako estatistiken praktika onen kodeari jarraituz, erabiltzaile guztiek denbora berean dute sarbidea estatistika-informaziora eta edozein kanpo-erabiltzaileri emandako aurretiazko sarbide pribilegiatu oro mugatua, kontrolatua eta jakinarazia izan behar da. Hori horrela, Eustatek egindako prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude eskuragarri, zabaltzeko ezarritako egunean, eta Euskal AEko komunikabide guztietara bidaltzen dira aldi berean. Halaber, hedapen ofiziala baino ordu batzuk lehenago, Eustaten zenbait prentsa-ohar Eusko Jaurlaritzako sailen batera igor daitezke, enbargo pean; baldin eta sail horiek, hedatzear dagoen eragiketarekin duten loturagatik, denbora eduki nahi badute arduradunek komunikabideen galderei erantzuteko prestatu ahal izateko.

9. Hedapenaren maiztasuna

9.1. Hedapenaren maiztasuna

Emaitzak urtean behin ezagutarazten dira.

10. Irisgarritasuna eta argitasuna

10.1. Komunikatuak

Eustatek estatistika-eragiketen emaitza nagusiak zabaltzen dituzten prentsa-oharrak egiten ditu. Prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude, estatistika-eragiketa bakoitzari dagokion menuan. Eustatek Newsletterrak izeneko prentsa-zerbitzua ere eskaintzen du; posta elektronikoz zabaltzen diren albiste-buletinak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait arlo eta sektoreren gaineko estatistika-informazio garrantzitsuena biltzea dute helburu.

Prentsa Oharrak
Prentsa Oharrak

10.2. Argitalpenak

Eustaten webgunean honako argitalpen hauek daude eskuragarri:

- Datuak: Azken prentsa-oharrak, datu-bankua, grafikoak eta bistaratzeak jasotzen dituzte, baita honako taula estatistiko hauek ere:
   - Gastu multzoak (ECOICOP/FGI):
       Euskal AEko etxeetako guztizko gastua (milaka eurotan), batez besteko gastuak (eurotan) eta gastuaren banaketa, ehunekotan, gastu multzoaren arabera (2 digitu ECOICOP/FGI); (3 digitu ECOICOP/FGI); (4 digitu ECOICOP/FGI).
   - Lurralde historikoa:
       Euskal AEko etxeetako guztizko gastua (milaka eurotan), gastu multzoen (2 digitu ECOICOP/FGI) eta lurralde historikoaren arabera
       Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako etxeetako guztizko gastua (milaka eurotan), batez besteko gastuak (eurotan) eta banaketa, ehunekotan, gastu multzoen arabera (2 digitu ECOICOP/FGI)
       Euskal AEko etxeetako guztizko gastua (milaka eurotan) gastu multzoen (3 digitu ECOICOP/FGI) eta lurralde historikoaren arabera.
       Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako etxeetako guztizko gastua (milaka euro), batez besteko gastuak (euroak) eta etxeetako banaketa, ehunekotan, gastu multzoen arabera (3 digitu ECOICOP/FGI).
   - Sailkapen-aldagaiak
       Euskal AEko etxeetako guztizko gastua (milaka eurotan), batez besteko gastuak (eurotan) eta gastuaren banaketa, ehunekotan, sostengatzaile nagusiaren adinaren arabera;
         sostengatzaile nagusiaren sexuaren arabera;
         sostengatzaile nagusiaren prestakuntza-mailaren arabera;
         sostengatzaile nagusiaren egoeraren arabera;
         sostengatzaile nagusiaren egoera profesionalaren arabera;
         sostengatzaile nagusiaren LSN-11 lanbidearen arabera;
         etxearen tamainaren arabera;
         etxe motaren arabera;
         etxeko diru-sarreren iturri nagusiaren arabera;
         etxeko diru-sarreren mailaren arabera;
   - Internet bidezko erosketak
       Euskal AEko etxeetako Internet bidezko erosketetako guztizko gastua (milaka eurotan) eta gastuaren banaketa, ehunekotan, gastu multzoaren arabera (2 digitu ECOICOP/FGI).
       Internet bidez erosketak egiten dituzten Euskal AEko etxeetako batez besteko gastuen (eurotan) bilakaera eta banaketa, ehunekotan.

- Metadatuak:
  - Metodologia eta kalitatea:
        Fitxa metodologikoa
        Kalitate-fitxa
        Informazio oharra: ondasun eta zerbitzuen sailkapen berria (ECOICOP)
  - Definizioak
  - Kodeak eta izendegiak:
        Ondasunen eta zerbitzuen sailkapena. ECOICOP
        ECOICOP korrespondentziak
  - Galdetegiak

Etxeetako kontsumoko gastua

10.3. On-line datu-baseak

Datu BankuaEguneratua 
2022-2023 seriea
Gastu multzoak (ECOICOP/EGF) eta lurralde historikoa
Euskal AEko familien guztizko gastua (mila euro), batez besteko gastuak (eurotan) eta gastuaren banaketa portzentuala, gastu multzoaren (2 digitu ECOICOP/EGF) eta lurralde historikoaren arabera. 2022 - 20232024/07/05Download
Euskal AEko gastu osoa (mila euro), batez besteko gastuak (eurotan) eta gastuaren banaketa portzentuala, gastu multzoaren (3 digitu ECOICOP/EGF) eta lurralde historikoaren arabera. 2022 - 20232024/07/05Download
Euskal AEko familien guztizko gastua (mila euro), batez besteko gastuak (eurotan) eta gastuaren banaketa portzentuala, gastu multzoaren (4 digitu ECOICOP/EGF) arabera. 2022 - 20232024/07/05Download
Sailkapen-aldagaiak
Euskal AEko familien guztizko gastua (mila euro), batez besteko gastuak (eurotan) eta gastuaren banaketa portzentuala, sostengatzaile nagusiaren CNO-11 okupazioaren arabera. 2022 - 20232024/07/05Download
Euskal AEko familien guztizko gastua (mila euro), batez besteko gastuak (eurotan) eta gastuaren banaketa portzentuala, sostengatzaile nagusiaren sexuaren arabera. 2022 - 20232024/07/05Download
Euskal AEko familien guztizko gastua (mila euro), batez besteko gastuak (eurotan) eta gastuaren banaketa portzentuala, sostengatzaile nagusiaren prestakuntza-mailaren arabera. 2022 - 20232024/07/05Download
Euskal AEko familien guztizko gastua (mila euro), batez besteko gastuak (eurotan) eta gastuaren banaketa portzentuala, sostengatzaile nagusiaren jardueraren egoeraren arabera. 2022 - 20232024/07/05Download
Euskal AEko familien guztizko gastua (mila euro), batez besteko gastuak (eurotan) eta gastuaren banaketa portzentuala, sostengatzaile nagusiaren lanbide-egoeraren arabera. 2022 - 20232024/07/05Download
Euskal AEko familien guztizko gastua (mila euro), batez besteko gastuak (eurotan) eta gastuaren banaketa portzentuala, sostengatzaile nagusiaren CNO-11 okupazioaren arabera. 2022 - 20232024/07/05Download
Euskal AEko familien guztizko gastua (mila euro), batez besteko gastuak (eurotan) eta gastuaren banaketa portzentuala, familia tamainaren arabera. 2022 - 20232024/07/05Download
Euskal AEko familien guztizko gastua (mila euro), batez besteko gastuak (eurotan) eta gastuaren banaketa portzentuala, familia motaren arabera. 2022 - 20232024/07/05Download
Euskal AEko familien guztizko gastua (mila euro), batez besteko gastuak (eurotan) eta gastuaren banaketa portzentuala, etxeko diru-sarreren iturri nagusiaren arabera. 2022 - 20232024/07/05Download
Euskal AEko familien guztizko gastua (mila euro), batez besteko gastuak (eurotan) eta gastuaren banaketa portzentuala, etxeko diru-sarreren mailaren arabera. 2022 - 20232024/07/05Download
Euskal AEko familien guztizko gastua (mila euro), batez besteko gastuak (eurotan) eta gastuaren banaketa portzentuala, udalerriaren tamainaren arabera. 2022 - 20232024/07/05Download
2006-2022 seriea
Gastu multzoak (ECOICOP/EGF) eta lurralde historikoa
Euskal AEko familien guztizko gastua (mila euro), batez besteko gastuak (eurotan) eta gastuaren banaketa portzentuala, gastu multzoaren (2 digitu ECOICOP/EGF) eta lurralde historikoaren arabera. 2006 - 20222023/06/28Download
Euskal AEko gastu osoa (mila euro), batez besteko gastuak (eurotan) eta gastuaren banaketa portzentuala, gastu multzoaren (3 digitu ECOICOP/EGF) eta lurralde historikoaren arabera. 2006 - 20222023/06/28Download
Euskal AEko familien guztizko gastua (mila euro), batez besteko gastuak (eurotan) eta gastuaren banaketa portzentuala, gastu multzoaren (4 digitu ECOICOP/EGF) arabera. 2006 - 20222023/06/28Download
Sailkapen-aldagaiak
Euskal AEko familien guztizko gastua (mila euro), batez besteko gastuak (eurotan) eta gastuaren banaketa portzentuala, sostengatzaile nagusiaren adinaren arabera. 2006 - 20222023/06/28Download
Euskal AEko familien guztizko gastua (mila euro), batez besteko gastuak (eurotan) eta gastuaren banaketa portzentuala, sostengatzaile nagusiaren sexuaren arabera. 2006 - 20222023/06/28Download
Euskal AEko familien guztizko gastua (mila euro), batez besteko gastuak (eurotan) eta gastuaren banaketa portzentuala, sostengatzaile nagusiaren prestakuntza-mailaren arabera. 2006 - 20222023/06/28Download
Euskal AEko familien guztizko gastua (mila euro), batez besteko gastuak (eurotan) eta gastuaren banaketa portzentuala, sostengatzaile nagusiaren jardueraren egoeraren arabera. 2006 - 20222023/06/28Download
Euskal AEko familien guztizko gastua (mila euro), batez besteko gastuak (eurotan) eta gastuaren banaketa portzentuala, sostengatzaile nagusiaren lanbide-egoeraren arabera. 2006 - 20222023/06/28Download
Euskal AEko familien guztizko gastua (mila euro), batez besteko gastuak (eurotan) eta gastuaren banaketa portzentuala, sostengatzaile nagusiaren CNO-11 okupazioaren arabera. 2006 - 20222023/06/28Download
Euskal AEko familien guztizko gastua (mila euro), batez besteko gastuak (eurotan) eta gastuaren banaketa portzentuala, familia tamainaren arabera. 2006 - 20222023/06/28Download
Euskal AEko familien guztizko gastua (mila euro), batez besteko gastuak (eurotan) eta gastuaren banaketa portzentuala, familia motaren arabera. 2006 - 20222023/06/28Download
Euskal AEko familien guztizko gastua (mila euro), batez besteko gastuak (eurotan) eta gastuaren banaketa portzentuala, etxeko diru-sarreren iturri nagusiaren arabera. 2006 - 20222023/06/28Download
Euskal AEko familien guztizko gastua (mila euro), batez besteko gastuak (eurotan) eta gastuaren banaketa portzentuala, etxeko diru-sarreren mailaren arabera. 2006 - 20222023/06/28Download
Euskal AEko familien guztizko gastua (mila euro), batez besteko gastuak (eurotan) eta gastuaren banaketa portzentuala, udalerriaren tamainaren arabera. 2016 - 20222023/06/28Download

10.5. Beste batzuk

Eustatek aukera ematen die herritarrei, enpresei, administrazio publikoei, eragile ekonomiko eta sozialei, unibertsitateei eta abarri neurrira egindako informazio-ustiapen espezifikoak eskatzeko, beren jarduera propioa egiteko edo beste arrazoi batzuengatik estatistika-informazioaren premia dutelako.

Informazio-zerbitzuak

10.6. Metodologiari buruzko dokumentazioa

10.7. Kalitateari buruzko dokumentazioa

11. Kalitate-kudeaketa

11.1. Kalitate-bermea

EUROSTATek Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodean proposatutako kalitate-adierazle estandarretan oinarritzen da Eustaten estatistiken kalitatea bermatzeko esparrua. Kode honek 16 printzipio ditu, hiru arlotan banatuta: Erakunde-ingurunea, prozesuak eta produktuak. Printzipio bakoitzak neurtzeko aukera ematen duten adierazle batzuk ditu lotuta. Testuinguru horretan, Eustatek bere adierazleak egiten ditu estatistika-eragiketa bakoitzaren kalitatea ebaluatzeko, eta EUROSTATen zenbait tresna baliatzen ditu kalitatea neurtzeko. Tresna horien artean DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia (11.2 atala aztertu) eta erabiltzailearen gogobetetze-inkesta daude (12.2 atala aztertu).

Europako estatistiketako jardunbide egokien kodea

11.2. Kalitate-ebaluazioa

Eustatek ebaluazio-protokolo bat du finkatuta, eta DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia erabiltzen da bertan. Tresna horri esker, eragiketa estatistiko bakoitza azter dezakete egileek edo eragiketa horretan parte hartzen duen taldeak, hurrengo eragiketetan ezar daitezkeen hobekuntzak hautemateko. Ebaluazioa urtero egiten da, betiere eragiketak maiztasun hori edo txikiagoa badu; eragiketa egiteko maiztasuna urtebete baino gehiago bada, amaitzen denean egiten da ebaluazioa. EUROSTATek proposatutako kalitate-irizpide estandarrak aplikatzen ditu Eustatek. Eustatek egindako adierazleak gehitzen zaizkie faktore horiei, eta EUROSTATen adierazleekin batera, estatistika-eragiketaren fase guztietan kalitate-xedeak lortzeko gida gisa balio dute horiek.

FGIan EUROSTATek gomendatutako honako kalitate-adierazle hauen balio bakoitzerako helburu espezifiko batzuk ezartzen dira: egokitasuna, zehaztasuna eta fidagarritasuna, eta konparagarritasuna.

12. Egokitasuna

12.1. Erabiltzailearen beharrak

FGIaren erakunde erabiltzaile eta interesdun nagusiak honako hauek dira:


• Ekonomia eta Ogasun Saila (Eusko Jaurlaritza)
• Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila (Eusko Jaurlaritza)
• Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila (Eusko Jaurlaritza)
• Unibertsitateak
• Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganberak
• Enpresa-, lanbide- eta merkataritza-elkarteak
• Langileen sindikatuak eta enpresa-konfederazioak.
• Kreditu-erakundeen ikasketa-kabineteak.
• Ekonomia eta Gizarte Ikasketetako kabinete pribatuak.
• Merkataritzako aholkulari teknikoak.
• Hedabideak: informazio Agentziak, Egunkariak eta Aldizkariak, Irrati eta Telebista, autonomia- eta toki-mailakoak. Hedabide horietako aldizkakoak ez diren ohiko kolaboratzaileak.

2023 urtean, Inpaktuen indizea, prentsan eta hedabide digitaletan izandako albiste-kopurua islatzen duena, 2 -koa izan da. Web bisiten aurkibidea, eragiketa bakoitzeko web bisita kopurua adierazten duena, 3 izan da. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.

Kalitate-fitxa

12.2. Erabiltzailearen asetasuna

Erabiltzailearen gogobetetze-maila neurtzeko inkesta bat dago; bi urtean behin egiten da, eta erabiltzaileen ikuspuntuak eta iritziak jasotzen ditu. Inkestak gogobetetzea neurtzen du eragiketa talde bakoitzeko erabiltzailearen asebetetze-maila adierazten duen indize baten bidez (1etik 5erako eskalan neurtuta). Erabiltzaileak emandako garrantzia ere balioesten du eragiketa-taldeka (1etik 5erako eskalan neurtuta).


2023 urtean, gogobetetze-indizea 4,04 izan da, eta emandako garrantzi-maila 4,31. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.

Kalitate-fitxa

12.3. Zehaztasuna

Ezagutarazi den informazio-egiturak estatistika-jarduketaren urteko programetan aurreikusitako kontzeptu-, lurralde- eta denbora-banakapeneko mailak betetzen ditu. Horrela bada, FGIaren tauletako emaitzen lurralde-banakapeneko maila handiena lurralde historikoa da.

Eragiketa hori bat dator, edukiaren eta metodologiaren arabera, Eustatek emandako gomendioekin.

13. Akurazitatea eta fidagarritasuna

13.1. Akurazitate globala

Helburua gutxienez % 85eko erantzun-tasa lortzea da.

13.2. Laginketa-hutsegiteak


2023 aldian aztertutako aldagai nagusirako (k) aldakuntza-koefizienteak hauek dira:

Aldakuntza-koefizientea - Euskal Aeko gastu totala: 2,24

Kalitate-fitxa

13.3. Laginketarekin zerikusi ez duten hutsegiteak


Hauek dira estatistika-eragiketaren laginketatik kanpoko errore nagusiak 2023 aldian:

Erantzunen tasa (Urtekoa): % 62

Kalitate-fitxa

14. Aukera eta puntualtasuna

14.1. Aukera


2023 urtean, erreferentziako aldiaren amaieraren eta emaitzen argitalpen-dataren artean igarotako denbora neurtzen duen desfasearen balio erreala 5 hilabete -n kokatu da.

Kalitate-fitxa

14.2. Puntualtasuna


Inkestaren emaitzak Eustaten argitalpenen egutegiaren arabera argitaratzen dira. 2023 urtean egutegia betetzearen adierazlea % 100 izan da.

Kalitate-fitxa

15. Koherentzia eta konparagarritasuna

15.1. Konparagarritasun geografikoa


2023 urtean % 100 izan da erreferentziako erakunde edo organismo bakoitzarekin aldera daitezkeen metadatako alderdien ehunekoa neurtzen duen konparagarritasun-tasa.

Kalitate-fitxa

15.2. Denborazko konparagarritasuna


Konparagarriak diren aldien adierazlea, eragiketaren datuen serieko zenbat alditan agertzen diren jauzirik gabe neurtzen duena, 2023 urtean 17 urte urtekoa izan da.

Kalitate-fitxa

15.3. Sektoreen gurutzatzea - koherentzia

Gaur egun, Euskal AEko etxeetako kontsumoko gastuaren aldagaia ez da erabiltzen azterketaren xede den aldagaitzat beste estatistika-eragiketa batzuetan.

15.4. Barne-koherentzia

FGIaren arteko datuen koherentzia bermatzeko, galdetegietako erroreak hautematen eta zuzentzen dira, heinaren eta koherentziaren kontrolen bidez.

16. Kostuak eta karga

16.1. Kostuak eta karga

Eragiketa horren guztizko aurrekontua, 2024ko urteko estatistika-programaren arabera, 1183200 €-koa da.

17. Datuen berrikustea

17.1. Datuen berrikustea - Politika

Akatsak gertatzen direnean eta akatsok hedatu ondoren detektatzen direnean, zuzendu egiten dira datuak. Kasu bakoitzari dagozkion produktu estatistikoak (prentsa-oharrak, taula estatistikoak, datu-bankua, etab.) berriz argitaratzen dira. Prentsa-oharrei dagokienez, lauki bat gehitzen da, oharra berrikusi dela jakinarazteko eta errorea zergatik gertatu den azaltzeko.

17.2. Datuen berrikustea - Praktika

Argitaratutako datuak behin betikoak dira eta ez dira berrikusten.

18. Tratamendu estatistikoa

18.1 Jatorrizko datuak

Datuak lortzeko, galdetegi espezifiko bat erabiltzen da, eta laginean sartutako etxe guztietara bidaltzen da.

Bi etapako laginketa egiten da, lehen etapako unitateak geruzatuta. Inkesta egin den unean lurraldea banatuta dagoen errolda-atalak dira lehen etapako unitateak. Bigarren etapako unitateak familia-etxebizitza nagusiak dira, eta, horietan, ez da inolako azpilaginketarik egiten, eta horietan bizi diren unitate guztiak ikertzen dira.

Inkestaren hasieran, lehen etapako unitateen lagina hautatzeko, 2005eko apirilaren 1eko errolda-atalen zerrendak erabili ziren. Lagina eguneratuta mantentzeko, aldian behin, aukeratutako atalak berrikusten dira eta, horretarako, Udal Errolda berriena ustiatzen da.
          
Eustatek ikertutako unitateen kopurua 1.768 etxe dira urtean. EINek urtean 1.768 etxe inguru inkestatzen ditu.

18.2. Datuen bilketa-maiztasuna

Etengabea

18.3. Datu-bilketa

Informazioa biltzeko metodoak hauek dira: zuzeneko idazketa eta zuzeneko elkarrizketa.
Nabarmentzekoa da 2014tik galdesorten bilketa, banakako libreta eta etxeko libreta izan ezik, gailu elektronikoen bidez egiten dela.

18.4. Datuen baliozkotzea

Inkestaren lehen arazketa-fasean, elkarrizketatzaileak grabazio-aplikazioan hautemandako eta zuzendu daitezkeen erroreak zuzentzen ditu. Erroreak hiru motatakoak dira: oinarrizko bat ez etortzeak, hein-erroreak eta fluxu-erroreak. Lehen arazketa hau galdetegien grabazioarekin batera egiten da. Inkestaren ikuskapen-taldea arduratzen da galdetegiak grabatzen eta zuzentzen direla gainbegiratzeaz.

Galdetegiak grabatzeko fasean bigarren arazketa bat egiten da. Bat ez etortzeak hautematen dira galdetegi bakoitzaren barruan eta galdetegien artean, aldagaien arteko harremanetan oinarritutako irizpideetatik abiatuta; eta balio atipikoak eta baliogabeak hautematen dira (zenbait heinetatik kanpo geratzen diren zenbatekoak).

18.5. Datuen bilketa

FGIan falta diren edo baliozkoak ez diren kopuruak eta zenbatekoak, baita banakako gastuak ere, egozten dira. Egozpen horiek egiteko, ahal bada, lagin-geruza berean antzeko ezaugarriak dituzten biztanle-taldeei buruzko informazioa erabiltzen da. Gainera, etxeen hileko diru-sarrera garbiaren balio zehatza lortzea ezinezkoa bada, etxekoen unitateak berak adierazitako tarte baten barruan egozten da.
Hainbat zenbatespen-prozesuren bidez, intereseko beste aldagai batzuei buruzko informazioa osatzen da, hala nola egotzitako alokairua, etxetik kanpoko otorduetan egindako gastua eta ordainketa jakin batzuen banakapena (argia, gasa, ura, etab.).
Azkenik, laginaren lurralde- eta denbora-banaketa biztanleriara egokitzen duten jasotze-faktoreak kalkulatzen dira.

18.6. Doikuntza

Argitaratutako serieetan ez da urtaro-doikuntzarik egiten.

19. Oharrak

19.1. Oharrak

--

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali