2012/12/21eko prentsa-oharra
2012ko bigarren hiruhilekoan 4.532 pertsona hil ziren; 43, ehun urte baino gehiagorekin
Araban %3,8 gehitu ziren heriotzak; Bizkaian eta Gipuzkoan pittin bat jaitsi
2012ko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEn 4.532 lagun hil ziren, iazko aldi berean baino %0,3 gehiago, Eustaten datuen arabera. Araban 571 pertsona hil ziren, %3,8ko hazkundea. Bizkaian 2.509 (%-0,1) eta Gipuzkoan 1.452 (%-0,3).
Hildakoen %50,5, gizonezkoak; %49,5 emakumezkoak. Hildakoen erdia pasak (%60,3k) 80 urte edo gehiago zituzten. Emakumeen artean %72,7k eta gizonen artean %48,2k.
2012ko bigarren hiruhilekoan hildakoen artean, 14 urtebetetik beheragoko haurrak izan ziren: 7 mutiko eta 7 neskato. 100 urte edo gehiagorekin hildako 43 pertsonen arteko 36 emakumeak ziren, eta 7, gizonak.
Heriotzen kausa nagusia tumoreak izan ziren: 1.412 lagun hil ziren horiengatik (%31,2); bigarren heriotza-kausa zirkulazio-aparatuko gaixotasunak izan ziren, 1.257 eragin zituzten (%27,7). Hirugarren, arnas eritasunak, 393 heriotza hiru hileotan (%8,7).
Aurreko hiruhilekoetan bezala, heriotzen kausak ez ziren berdinak izan sexu batean eta bestean: gizonezkoen artean, tumoreak hilgarriago gertatu ziren zirkulazio-aparatuko gaixotasunak baino; emakumezkoen artean, berriz, heriotza-kausa nagusia gaixotasun kardiobaskularrak izan ziren, eta tumoreak bigarren. Arnas aparatuko gaixotasunak hirugarren heriotza-kausa dira, oraindik ere, sexu bietan.
Hazkunde begetatiboa positiboa izan zen 2012ko udaberrian: 718 pertsona gehiago Euskal AEn. Saldo positiboak izan ziren hiru lurraldeetan: Araban (284), Bizkaian (172), Gipuzkoan (264).
Informazio gehiago:
Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel.:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEKo HERIOTZEN ESTATISTIKAri buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko heriotzen estatistikari buruzko datu-bankua