2012/12/20ko prentsa-oharra
Industri prezioak %0,4 jaitsi ziren 2012ko azaroan aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearen aldean (2012ko azaroa 2011koaren aldean) %0,8 igo ziren
Euskal AEko industria prezioen indizea: EUSTATek landutako datuen arabera, 2012ko azaroan Euskal AEko industri prezioak %0,4 jaitsi ziren. Datu horien arabera, azaroko urte arteko tasa (azken hamabi hilabetean industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %0,8ko hazkundea da.
Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2012ko azaroan, “Produktu farmazeutikoen fabrikazioa” (%2,5), “Energia elektrikoa, gasa eta lurruna” (%1,0), “Produktu informatikoen fabrikazioa” (%0,5) adarrek, besteak beste, gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Jaitsiera nagusiak: “Kokeriak eta petrolioa fintzea” (%-3,5), “Erauzketa industriak (%-0,9) eta “Kautxua eta plastikoa” (%-0,3).
Urte arteko aldian, hots, 2012ko azaroan, 2011koaren aldean, prezio-hazkunderik handienak honako adarrek izan dituzte: “Energia elektrikoa, gasa eta lurruna” (%6,6), “Produktu informatiko eta elektronikoen fabrikazioa” (%6,0), “Ehungintza” (%6,0). Jaitsierarik handienak: “Garraio materialaren fabrikazioa” (%-3,0), “Erauzketa industriak (%-2,0). “Metalurgia eta produktu metalikoak” (%-1,3),
handien prezioen bilakaerak desberdinak izan ziren: Energiaren prezioa %1,6 jaitsi zen; Bitarteko ondasunak eta Ekipokoak %0,2; Kontsumoko ondasunak %0,4 igo, hauen barruan Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrekoak %0,5 eta iraunkorrekoak %0,1.
Ondasun-talde horietako prezioen bilakaerek aldeak agertu zituzten urte arteko aldian. Energiaren prezioak %4,4 igo ziren; Bitarteko ondasunenak %0,1 jaitsi; Ekipo-Ondasunenak %0,0. Kontsumo-ondasunen prezioak %0,1 igo ziren: Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %0,3 igo, eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %0,0.
Informazio gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Industria Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria Prezioen Indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua