2013/02/08ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko HIRUHILEKOKO KONTU EKONOMIKOEN AURRERAPENA (HKK) 2012ko 4. HIRUHILEKOA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko BPG hiruhileko arteko %0,5 murriztu da 2012ko laugarren hiruhilekoan

Urte osoan BPG %1,2 murriztu da

Euskal AEko Barne Produktu Gordinak (BPG) %0,5eko murrizketa izan du 2012ko laugarren hiruhilekoan aurrekoaren aldean, urtaro- eta egutegi-eraginak deskontaturik, Eustaten aurrerapen-datuen arabera. Hiruhilekoen arteko negatiboa bosgarren aldiz jarraian da, eta hirugarren hiruhilekokoa bezainbestekoa. Espainiako ekonomiaren hiruhilekoen arteko aldakuntza, Estatistikako Institutu Nazionalak aurreratutako datuen arabera, %-0,7 izan da.

Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, %1,7koa da murrizketa, hirugarren hiruhilekoan baino bi hamarren gehiago. Espainiako ekonomiarako, %-1,8.

graf0010267_01_e.png

Eskaintzaren ikuspuntutik, sektore guztiek dute urte arteko negatiboa, lehen sektoreak izan ezik. Zerbitzuen sektorea positiboan zegoen urteko erdialdera arte; orain, bigarren hiruhilekoz jarraian, tasa negatiboak ditu bai urte artean, bai hiruhileko artean.

Enpleguak, dedikazio osoko baliokidetzako lanpostu gisa neurturik, behera egin du areago, bai aurreko urteko hiruhileko beraren aldean (%-3,1), bai aurreko hiruhilekoaren aldean (%-1,0).

2012. urterako BPGren aldakuntza %1,2ko beherakada dela zenbatetsi da.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elek.: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Javier Aramburu Tel.:+34-945-01 75 80 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEKo Hiruhilekoko kontu ekonomikoen aurrerapenaren gaineko prentsa-ohar gehiago Euskal AEKo Hiruhilekoko kontu ekonomikoen aurrerapenaren gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko BPG hiruhileko arteko %0,5 murriztu da 2012ko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
ii/2025
Eguneratze data : 
2013/02/08
Hurrengo eguneratzea : 
2025/12/03
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0010267_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali