2013-02-19ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO IKERKETA ETA GARAPEN TEKNOLOGIKOKO (I+G) JARDUEREN ESTATISTIKA 2011

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Gipuzkoako lau eskualdek mantentzen dute bera Europako batez bestekoaren gainetik, BPGrekiko I+G gastuan

BPGrekiko I+G gastua %2,57 izan zen Gipuzkoan, %1,87 Bizkaian eta %1,61 Araban 2011n. Eskualdeetan goi-goian dauzkagu Debabarrena (%4,31) eta Debagoiena (%4,26)

Eustaten datuen arabera, BPGrekiko Zientzia-ikerkuntza eta Garapen teknologiko (I+G) gastuan, Euskal AE (%2,06) 27-EBko batez bestekoaren (%2,03) gainetik da. Bada, ordea, alderik lurraldeen artean. Gipuzkoa (%2,57) Europako batez bestekoaren gainetik dago, eta beste biekiko aldea handitu egin da: izan ere Bizkaian 2010eko %1,91tik %1,87 jaitsi da eta Araban %1,68tik %1,61era. Halere hiru lurraldeak daude Espainiako batez bestekoaren (%1,33) gainetik.

graf0010285_01_e.png

2011n, Euskal AEn 1.366 milioi inbertitu ziren I+Gn, barne-gastua %0,4 hazi zelarik aurreko urtearen aldean. Gastu-hazkunde hori Gipuzkoan bakarrik gertatzen da (%+2,3), 546 milioitik 559ra. Araban 171miliotik 168ra jaitsi zen (%-1,9) eta Bizkaian (%-0,5) 643tik 640ra.

Erkidegoan Bizkaia %46,8 da, Gipuzkoa %40,9 eta Araba %12,3.

Euskal AEko lau eskualdetan 100 milioi pasa inbertitzen da I+Gn, guztirakoaren %76,1

I+G gastuak ez du hedapen handirik erkidegoan; 2011koa aurreko urteetakoaren tankerakoa da. Hiriburuak barne dituzten eskualdeetan eta Debagoienan 100 milioi baino gehiago inbertitzen da: Bilbo Handia (522 milioi), Donostialdea (263), Arabako Lautada (149) eta Debagoiena (105). Denen artean Euskal AEko I+G gastuaren %76,1 egikaritu zuten, azken urteetako portzentajearen antzekoa. BPGren gainean gastu-portzentajerik handiena duena (%4,31) Debarrena da. Bai erkidegoko, bai 27-EBko batez bestekoen gainetik daude Debagoiena (%4,26), Donostialdea (%2,70) eta Goierri (%2,63), denak gipuzkoarrak.

2. grafikoa: I+Gko barne gastuaren banaketa. Euskal AE, 2011 (milioi €)

graf0010285_02_e.png

Iturria: Eustat. EUSKAL AEko ikerketa eta garapen teknologikoko (I+G) jardueren estatistika

Araban I+G gastuaren %89 eskualde bakar batean, Lautadan, egikaritzen da; 149 milioi. Bizkaian bi eskualde nabarmentzen dira: Bilbo Handia, gastu egikarituaren %81,5, 522 milioi, eta Durangaldea, gastuaren %9,2, 59 milioi. Gipuzkoan banatzen da gehien gastua eskualdeen artean, %90 lauren artean. Donostialdea, 263 milioi, Gipuzkoako gastuaren %47,1; Debagoiena, 105 milioi, %18,8; Debabarrena, 70 milioi, %12,5; Goierri, 64 milioi, %11,5.

Egikaritze-sektoreen arabera, Enpresan kontzentratzen da oraindik ere gastu-portzentajerik handiena; ondoren Goi mailako irakaskuntza eta Administrazioa. Ezaugarriak ezberdinak dira hiru lurraldeetan.

Gipuzkoan gastu-portzentajerik handiena, %82,9, 463 milioi, enpresetan egiten da. Araban ondoren (%75,8, 127 milioi) eta Bizkaian (%70,0, 448 milioi).

Araban Administrazio Publikoa nabarmentzen da, gastu guztiaren %9,2, 15 milioi. Bizkaian (%7,9) eta Gipuzkoan (%3,1) txikiagoak dira portzentajeak.

Bizkaian Goi mailako irakaskuntzaren egikaritza nabarmentzen da, gastuaren %22,1, 141 milioi; Araban %15,0 eta Gipuzkoan %13,9.

graf0010285_03_e.png

Enpresa-sektorean enpresek I+G barne gastuaren %69,1 finantzatzen dute

Funtsen jatorriaren arabera, I+G gastu guztiaren, 1.366 milioien %38,6 administrazio publikoek finantzatzen dute, enpresek %54,3 eta bestek (goi mailako irakaskuntzak, atzerriak) %7,1.

Bilbo Handiak eta Donostialdeak, I+G gasturik handiena egikaritzen dutenek, jasotzen dute, baita ere, administrazioaren aldetiko finantzaziorik handiena, %45,5 eta %48,5. Haiexek dute, baita ere, enpresa-finantzaziorik txikiena, %45,5 eta %42,1. Gastuan garrantzitsuak diren beste bi eskualdeetan, Debagoienan eta Arabako Lautadan, enpresek %67,2 eta %53,4 finantzatzen dute, eta administrazio publikoak %23,7 eta %41,6.

Enpresa sektoreko gastuari dagokionez, zeina baita egikaritze-sektore garrantzitsuena, 1.039 milioiko gastua, enpresek berek %69,1 (718 milioi) finantzatzen dute, funts propioekin eta beste enpresen ekarpenekin. Araban finantzatzen dute enpresek haiek egikaritutako I+G portzentajerik handienean (%72,2, 92 milioi). Portzentaje hau txikiagoa da Bizkaian (%68,8, 308 milioi) eta Gipuzkoan (%68,5, 317 milioi).

Zientzia-diziplinetan, eta aurreko urteetan bezalaxe, Ingeniaritza eta teknologia da gasturik handiena egikaritzen duena, (979 milioi, %71,7) eta pertsonarik gehien (18.558, 12.695 DOBen) enplegatzen dituena.

Gipuzkoa nabarmentzen da, Ingeniaritza eta teknologia I+G gastuaren %79,1 delarik. Bizkaian gastuaren %65,9 da eta Araban %69,1. Ingeniaritza eta teknologiaren presentzia nagusi hau eskualde guztietan ikusten da. Salbuespena Arabako Mendialdea da, non %100 zientzia mediko eta farmazeutikoetara doan.

Gainerako diziplinak: Zientzia zehatzak eta naturalak, 124 milioi, %10,4; Zientzia medikoak (farmazia barne), 127 milioi, %9,3; Nekazaritza zientziak (abeltzaintza, basogintza eta arrantza barne), 35 milioi, %2,6; Gizarte zientziak eta humanitateak, 84 milioi, %6,1.

I+Gn ari diren pertsonak, DOBn -dedikazio osoko baliokidetzan-, 17.879,2 ziren erkidegoan 2011n, 2010aren aldean %1,98 hazi direlarik. Kopuru horretan %63,1 ikertzaileak dira, %28,5 teknikariak eta %8,4 laguntzaileak.

Araban 2.356 pertsona dira (%+1,19), %52,8 ikertzaileak. Bizkaian 8.192 (%-0,22) %67,3 ikertzaileak, eta Gipuzkoan 7.332 (%+4,83) %61,7. Araban ikertzaile-proportzioa txikiagoa da eta teknikariena (%35,8) handiagoa, Bizkaian baino 11 puntu gehiago eta Gipuzkoan baino 6 gehiago.

I+G gasturik handiendun lau eskualdeetan ari dira 5 ikertzailetatik 4.

Bilbo Handia, Donostialdea, Arabako Lautada eta Debagoiena eskualdeek egikaritzen dute I+G gastuaren %76,1 eta bertan DOBn 13.586 pertsona ari dira, I+Gko guztien %76, 8.828 ikertzaileak, ikertzaile guztien %78,2.

Erkidegoan I+Gko emakumeak 6.204 dira, %34,7. Batez besteko horren gainetik daude: Arabako mendialdea (%75), Lautada (%53,6), Bilbo Handia (%39,7), Donostialdea (%39,6), Markina-Ondarroa (%37,2) eta Gernika-Bermeo (%34,9).

Oharra: Euskal AEko eta lurraldeetako BPGren 2010eko behin-betiko urteko zenbatespena eta 2011ko aurrerapen-zenbatespena sartu dira; horrek aldaketak sortu ditu BPGrekiko adierazleetan.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus Harremanetan jartzeko pertsona: José Miguel Escalada Tel.: +34-945-01 75 96 Faxa: +34-945-01 75 01 Euskal AEko ikerketa eta garapen teknologikoko (I+G) jardueren estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko ikerketa eta garapen teknologikoko (I+G) jardueren estatistikari buruzko datu bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Gipuzkoako lau eskualdek mantentzen dute bera Europako batez bestekoaren gainetik, BPGrekiko I+G gastuan

Eragiketa : 
Ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko estatistika-I+G
Eragiketa kodea : 
043201
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2013/02/19
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0010285_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali