2013/04/17ko prentsa-oharra
2012ko laugarren hiruhilekoan esportazioen prezioen urte arteko tasa %0,1 igo zen
Inportazioen prezioak %0,8 jaitsi ziren
Eustaten datuen arabera, 2012ko laugarren hiruhilekoan Euskal AEko esportazioen unitateko prezioak gora egin dute, %0,1, Unitate Balioaren Indizeen eta urte arteko tasen arabera neurtuta. Inportazioetan, %0,8ko jaitsiera dago indizean.
Laugarren hiruhileko hau aurrekoarekin alderatuz gero, joera berbera ikusten da, areagokoa inportazioetan. Esportazioen unitate-balioaren hazkundea %0,9 izan zen; inportazioena, %05eko jaitsiera.
Xede ekonomikoaren araberako sailkapenari begiratuz gero, esportazioetan urte arteko tasetan jaitsiera duten ondasun bakarrak Kapital ondasunak dira (%-3,0). Tarteko ondasunak %0,4 hazi dira eta Kontsumoko ondasunak %2,7. Inportazioetan jaitsierak daude ondasun-mota guztietan; Kapital ondasunak nabarmentzen dira, %-7.
Esportazioak doazen inguru geografikoez, laugarren hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, esportazioen unitate-prezioak zertxobait altuagoak izan dira aztertutako inguru guztietan, Munduko gainerakoan (ez 27-EBn ez ELGAn ez diren estatuak) izan ezik, non %0,5eko jaitsiera izan den. Tasarik handienak 27-EBn (%0,5) eta ELGAn (%0,4).
Inportazioetan kontrakoa gertatzen da, urte arteko tasetan inguru geografiko guztiek jaitsierak dituzte, Munduko gainerakoan izan ezik, non %0,7ko hazkundea izan den. Jaitsierarik handienak: 27-EB (%-2,4) eta ELGA (%-2,2).
Aurreko hiruhilekoaren aldean, esportazioen tasetan balio positiboak ditugu, %0,9 27-EBn eta %1,4 Euro-eremuan. Munduko gainerakoan ez dago aldaketarik indizean.
Inportazioetan, aurreko aldiaren aldean, Munduko gainerako tasan %1,8ko jaitsiera dago. Beste inguru geografikoetan hazkundeak ditugu, bereziki Euro-eremuan (%1,8).
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI). Prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI). Datu - bankua